Liburutegian edo liburutegitik kanpo dagoen informazioa bilatu edo dokumenturen bat aurkitu nahi baduzu liburutegien arteko maileguaren bitartez, eskatu laguntza liburuzain bati. Kontsultak bilaketa zehatzago bat eskatzen badu, hiru eguneko gehieneko epean emango dizugu erantzuna.
Liburutegiari eta bere funtzionamenduari buruzko kexak edo iradokizunak aurkez ditzakezu. Harremanetarako bide bat emanez gero, 7 eguneko gehieneko epean erantzuna emateko konpromisoa hartzen dugu.