gipuzkoakultura.net-en logotipoa

gipuzkoakultura.net

2010ko martxoak 18, osteguna

Bertsio irisgarria  

KM Liburutegia

LIBURUTEGIKO KATALOGOA

Beste bilaketak

Fondo gordea

Zerbitzu hau ikerketarako eta zuzenean eskuragarri ez dauden obren kontsultarako da. Hemen daude liburutegiko dokumentu garrantzitsuenak (inkunableak, eskuizkribuak, faksimilak, etab) eta Julio de Urquijo, Gabriel Celaya eta José Mª Busca Isusiren liburutegi partikularrak, besteak beste.


Erabilera arauak

Eskaera orrien bidez eskatuko dira dokumentuak, eta aldiko ez dira hiru baino gehiago hutziko. Kontsulta eskaera berri bat egin aurretik, lehen hartutako dokumentuak itzuli beharko dira. Hemengo dokumentuak ezingo dira inola ere fondo gordeen kontsulta gelatik atera. Dokumentuak kontsultatu ahal izateko zerbitzuan utzi behar da Liburutegiko bazkide txartela edo NA, gida baimena, pasaportea edo antzeko agiriren bat.

Bereziak direlako, balio handia dutelako, edo hondatuta daudelako, dokumentu batzuk ikerlarien erabilpen zuzenetik kanpo utzi ahal izango dira. Horien ordez dokumentuen mikroformak edo digitalizatutakoak eskainiko dira, eta horiek fondo gordeen gelan bertan ikusi eta, nahi izanez gero, fotokopiatu edo inprimatu beharko dira. Horrelako dokumenturen bat eskatzean oraindik mikrofilmatu gabe balego, ikerlariak mikrofitxan kopiatzeko eska dezake, eta Liburutegia saiatuko da eskaera horri erantzuten.

KMK-ko liburutegik kanpo gordailuan dauden dokumentuak bi aldiz utziko dira egunean, goizean eta arratsaldean, baldin eta aurrez aurretik eskatu badira:

  • Goizean: erreserba Fondoan, bezperan arratsaldez, kontsulta fitxak betez edo 943 482783 telefonora deituz eskatu direnak edo kmfondoreserva@gipuzkoa.net posta helbidean goizeko 8:30ak bitartean jasotzen diren eskaerak.
  • Arratsaldean, goian aipatutako bideak erabiliz 8:30 eta 14:00ak bitartean eskatzen direnak. Larunbatean, ostiraleko 19:45ak baino lehen eskatutako dokumentu guztiak emango dira.

CC, Creative Commons Gipuzkoako Foru aldundia 2009 Koldo Mitxelena - Kulturunea Lege-informazioa
1024x768rako optimizatua