Zerbitzu honetan liburutegiko ikus-entzunezko materialak daude.
Lehen solairuan dago eta bertan uzten dira maileguan dokumentu horiek. Batez ere, musika klasikoa, etnikoa, herrikoia, jazza, new age, edozein motako dibulgaziozko bideoak eta zinema bildumak daude fondoetan.
Zerbitzu horrek proiekzio-areto txiki bat dauka eta goizetan erabil dezakezue, aldez aurretik eskatuta. Arratsaldetan gure proiekzioak antolatzen ditugu.
Ikus-entzunezko materialaren mailegua zerbitzu honetan egiten da eta baita itzulketa ere. Mailegu epea ez da luzatzen eta bideoak errebobinatuta itzuliko dira.
Fonotekako zerbitzuak erabili ahal izateko ezinbestekoa da liburutegiko bazkide izatea eta hori egiaztatzea (infotekan eta fonotekan pasadizoko jendearentzat ezarritako arauak salbuetsita).
Pasadizoan dauden pertsonak hiru aldiz erabil ditzakete zerbitzuak. Honen ondoren, Liburutegiko txartela aurkeztu beharko dute.
Ikusgelan gehienez ere bi pertsonak ikus dezakete DVD bera. Beste pertsona bat ikusten ari den DVDa ikusi nahi baduzu, baimena eska diezaiokezu eta fonotekan aurikularrak eskatu, biok batera ikusi ahal izateko. Kasu horretan ezin duzu zuk aukeratutako DVDa ikusi.
Beste pertsona batzuk zain daudenean, ikustaldi bat edo entzunaldi bat baimenduko da erabiltzaile bakoitzeko.
Taldekako ikustaldi-entzunaldietarako ere erabil daiteke aretoa, zerbitzu horren mostradorean dauden inprimakiak bete ondoren. Horretarako, taldeko arduradunaren izena eman behar da eta liburutegiko materiala erabili.
Liburutegia ixteko ordua baino ordu erdi lehenago bukatuko da ikus-entzunezko fondoaren kontsulta egiteko eskaera epea (astelehenetik ostiralera 20:00 arte eta larunbatetan 13:30 arte).