Informazio baliagarria

Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegia Gipuzkoako Foru Aldundiaren liburutegiaren egoitza da. Zerbitzu publikoa da eta prestatuta dago 16 urtetik gorako pertsonen informazio, prestakuntza eta aisialdi beharrei erantzuna emateko. Adin hori bete ez dutenek heldu baten laguntza behar dute kontsultaren bat egiteko.

Jakintzaren arlo guztietako gaiei buruzko informazioa dago liburutegi horretan, baina, bereziki, giza zientziei eta euskal kulturari zuzenduta dago; hala, bilduma historiko garrantzitsuak edukitzeaz gain, hemeroteka eta erreferentzia atal garrantzitsu bat ere baditu, eta, gainera, dokumentu bilduma zabala du pertsona guztien eskura, euskarri guztietan maileguan uzteko.

Fachada del centro cultural Koldo Mitxelena

Non Gaude

Koldo Mitxelena Kulturunea
Urdaneta, 9.
20006 - Donostia

Harremanetarako

Informazioa
943 112 760

Maileguen luzapena
943 112 796

Liburutegien arteko mailegua
943 112 781

kmliburutegia@gipuzkoa.eus

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera:8:30etik 20:30era
Larunbata:8:30etik 14:00etara

Itxita Dago

  • Urtarrilaren 19an, arratsaldeko 19:00tik
  • Larunbat Santuan
  • Abenduaren 24an
  • Abenduaren 31n
  • Bi aste abuztuan urteko inbentarioa egiteko. Aste Nagusia eta aurrekoa (7-19 Abuztua, biak barne)