Erakusketetarako mailegua

Eskatzailea
*
*
Erakundea
Azalpena


*
(ee/hh/uuuu)

*

Mezuaren kopia bat jaso?


Baldintzak Segurtasun baldintzak
  1. Aseguruak: emandako estaldura ?iltzez iltze? deitua izango da. Aseguruaren epea utzitako dokumentua ateratzen den egunetik bueltan etortzen den eguna arte, biak barne izan behar da. Asegurua izan dela egiaztatu arte dokumentua ez da aterako.
  2. Jasotzeko eta bueltatzeko momentuan dokumentua behar bezala enbalatu eta babestu egin beharko da. Enbalajeko kostuak entitate eskatzailearen kargu joango dira.
  3. Erakusketa aretoek agiriak zainduta edukitzeko beharrezko segurtasun neurriak izango dituzte.
Ingurumen baldintzak
  1. Erakustaretoko tenperatura ez da 20º C baino gehiagokoa izango, eta, gehienez ere, balore horren gaineko +/-%10eko marjina onartuko da.
  2. Hezetasun erlatiboa % 40 eta % 50eko balio tartean egongo da.
  3. Erakusketako agirien argiztapena ez da 50 lux baino gehiagokoa izango eta beti zeharkakoa izango da. Erakutsiko diren obrek ez dute inoiz eguzkiaren argia zuzenean jasoko.
  4. Bitrinetan sartutako agiriak aldenduta egon beharko dute edozein bero-iturritik eta ur kanalizazioetatik. Bitrina barruko argiztapena LED edo antzekoa izango da.
  5. Dokumentu markoztatuen kasuan, gomendagarria da markoa eta paretaren artean espazio txiki bat utzita (separadoreak erabiliz) zintzilikatzea obra, airearen zirkulazioa ahalbidetzeko. Ardatz bertikala pixkat okertzea ere badago, horrela markoaren goiko aldea paretatik pixkat bereiztuta geratzen baita eta posizio honetan distirek eragin gutxiago baitute.

Manipulazio baldintzak
  1. Agiriak behar bezala babestuta egon behar dute, bai Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegitik ateratzen diren unean, bai erakusketa bukatu ondoren liburutegira itzultzen direnean.
  2. Balore berezia duten obrak mailegatzen direnean, arte lanak eta dokumentazioa garraiatzen dituen enpresa espezializatu batek eta sektorean esperientzia duenak egin beharko du enbalajea eta garraioa.
  3. Markoztatzea. Erakusketarako helburuarekin obra markoan sartzea beharrezkoa denean, erakunde antolatzailea arduratuko da markoztatzeaz eta profesional espezializatuek egingo dute material neutro eta egonkorrak erabiliz: kotoi-zuntzezko kartonajeak erabiliko dira bai pasparturako eta bai obraren atzekaldeko euskarrirako, zinta itsasgarrien erabilera saihestuko da eta metakrilatoa erabiliko da beti beira beharrean. Pieza eta metakrilatoaren artean izpi-ultramoreentzat filtroa duen aire-ganbera bat egon beharko da. Atzekaldea ere kontserbazio-materialekin egina izango da, eta euskarri egokia bermatzeko bezain zurruna izan beharko da. Tamaina handiko piezen kasuan 5mm-ko lodiera izan beharko du (eta gutxienez 3 mm-koa tamaina txikikoetan).
  4. Zerbait urratu, hautsi edo zikintzen bada, ez da inolako konponketa edo berriztapenik egingo. Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia jakinaren gainean ipini beharko da.
Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak beretzat gordetzen du erakusketa aretoetako baldintza horiek ikuskatzeko eskubidea, baita hezetasun eta tenperatura grafikoak noiznahi eskatu eta, aipatutako baldintzak egokiak ez direla uste badu, agiriak erretiratzekoa ere.

Identifikazioa Ikusgai dauden agirien ondoan eta ondo ikusten den lekuan honako oharra jarri behar da:
  • Jatorria: Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia ? Gipuzkoako Foru Aldundia