Dokumentuen kontsulta eta erreprodukzio eskaera

Eskatzailea
*
*
Erakundea
Azalpena
*


Mezuaren kopia bat jaso?


Erreprodukzio arauak: Baldintza orokorrak:
  • Bakarrik erreproduzitu ahalko dira 1915. urteaz geroztiko agiriak, betiere Jabetza Intelektualaren Legeak ez baditu babesten eta kontserbazio egoerak hala uzten badu.
  • Liburutegiak hitzarmen bat sinatu du CEDROrekin (Centro Español de Derechos Reprográficos), Jabetza Intelektualaren Legeak babestutako obrak fotokopien bidez erreproduzitu ahal izateko. Lizentziak aukera ematen du argitalpenaren %20, gehienez, erreproduzitzeko.
  • Fondo Gordeen Gelako dokumentuak fotokopiatzeko aurrez baimena eskatu beharko da beti.
  • Koadernatutako egunkariak EZIN dira fotokopiatu.
Erreprodukzioak erabiltzeko, kontuan hartzekoak
  • Obra ez bada eskumen publikokoa, hau da, ustiapen eskubideak indarrean baldin baditu, beharrezkoa izango da baimena idatziz eskatzea obraren ustiapen eskubideen titularrei. Obraren ustiapen eskubideek egilearen bizitza guztian irauten dute eta, oro har, egilea hiltzen denetik 70 urte pasa arte. Jabetza Intelektualaren Legearen arabera, egile eskubideen titularrek ezingo dute eragozpenik ipini ondoren adierazten diren erreproduzio-eskariak egiten direnean:
    • Irabazi asmorik gabeko liburutegi batek egiten badu, ikerketa edo kontserbaziorako esklusiboki, edo
    • Pertsona fisiko batek egiten badu, kopia pribatu gisa (31.2 artk.)
  • Aldiz, obra eskumen publikokoa bada*, hau da, obraren ustiapen eskubideak iraungita badaude, babeserako epea igaro delako, edonork erabil ahal izango du, betiere obraren egiletza eta osotasuna errespetatuz.

Kasu guztietan eskaera orri hau bete eta kopien jatorria ondoren adierazten den bezala aipatu beharko da:
  • Jatorria: Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia-Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Procedencia: Biblioteca de Koldo Mitxelena Kulturunea-Diputación Foral de Gipuzkoa.

Eskumen publikoko obrak*:
  • Edozein obra, egilea hiltzen denetik 80 urte pasatakoan (70 urte 1987ko abenduaren 7a baino geroago hil diren egileen kasuan).
  • Gerora argitaratu diren eskumen publikoko egileen obrak, horien argitalpen eta ekoizpen eskubideak ere iraungita geratu direnean.
  • Erabilera publikoa onartzen duten lizentziapean argitaratutako lanak.