Gipuzkoako Batzar Nagusiak - Batzar Nagusi irekiak - Batzar Nagusiak gaztetxoentzat - 1. orria (1/4)

ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.

Komikira itzuli

1. biņeta: Kontxako badia airetik ikusia. Izkina batean etxe zuri bat dago, eta etxetik ahots bat ateratzen da.

Ane: "Begira, Maddi. Horixe da erakutsi nahi nizuna."

2. biņeta: Ane eta Maddi etxe zuri baten atarian daude.

Maddi: "Bale ba, etxe bat. eta?"

Ane: "Etxe-zuri da"

Maddi: "¿Etxe-zuri? Etxe zuria? Bai horixe! Eta zeu, Ane, Bush izango zara, ezta?"

Ane: "Ez nabil txantxetan. Eraikin hori etxe-zuri da, Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitza."

3. biņeta: Maddiren lehen planoa.

Maddi: "Ai ama!

Batzar Nagusiak! Etxeko lana! Erabat ahaztuta neukan... "

4. biņeta: Maddi eta Ane Etxe Zuriren inguruan dabiltza pasieran.

Ane: "Halaxe da, Maddi, datorren astean aurkeztu behar dugu Gipuzkoako Batzar Nagusiei buruzko lana... Erdibana egingo dugu zuk eta biok."

Maddi: "Baina Batzar Nagusiak zer diren ere ez dakit eta..."

Ane: "Neronek esango dizut, hasia naiz zerbait begiratzen. Batzar Nagusiak Gipuzkoako parlamentua dira."

Maddi: "Bai, baina zertarako balio du horrek?"

5. biņeta: Anek Etxe Zuri ondoan dagoen bide bat erakusten du eriaz.

Ane: "Begira, ikusten duzu horko errepide hori? Errepidea eraiki ahal izateko, norbaitek erabaki behar izan zuen beharrezkoa zela, eta hemendik pasatzea zela egokiena, ezta?"

1 / 4 Hurrengo orria