ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Ziurtagiri digitalaren erabilera

Zer da ziurtagiri digital bat?

Ziurtagiri digitala edo ziurtagiri elektronikoa fitxategi informatiko bat da, ziurtapen-zerbitzuetako entitate batek sortua, nortasun-datu batzuk pertsona fisiko, erakunde edo enpresa bati lotzen dizkiona, horrela haren nortasun digitala Interneten baieztatzeko.

 

Ziurtagiri digitala baliozkoa da, batik bat, erabiltzaile edo web gune bat Interneten kautotzeko. Beraz, beharrezkoa da konfiantzazkoa izango den hirugarren baten laguntza, komunikazioan parte hartzen duten aldeetako edozeinentzat.

 

Konfiantzazko entitate horri lotutako izena Aginte Ziurtatzailea da, eta erakunde publiko bat edo Interneten aitortza duen enpresa bat izan daiteke.

 

Ziurtagiri digitalaren funtzio nagusia da edukitzailea kautotzea, baina komunikazioak zifratzeko eta era digitalean sinatzeko ere balio dezake. Administrazio publiko eta enpresa pribatu batzuetan, aldeen artean informazio nabarmena trukatzea dakarten izapide jakin batzuk egin ahal izateko eskatzen dute.

 

Ziurtagiri horiek aukera ematen dizute zerbitzu publiko ugaritara erraz eta azkar sartzeko, bai administrazio zentralekoetara, bai Eusko Jaurlaritzakoetara, bai Aldundikoetara eta, jakina, zure udalekoetara ere bai, eta, gainera, baita Internet bidezko kudeaketa-modalitate honetara pixkanaka sartuz doazen beste instituzioetakoetara ere.

 

Ziurtagiri horiek hainbat txarteletan aurkituko dituzu: NAN elektronikoan, Izenperen "herritar txartelean",...

 

 

Betekizunak, ondo funtzionatu dezan

  • Ziurtagiri digitala edukitzea (normalean, txartel batean egoten da).
  • Txartel-irakurgailua.

    Ordenagailu baten usb portuetako batera konektatu ahal duzun gailu bat da. Eramangarri batzuek berekin ekartzen dute irakurgailu hori.
     
  • Ziurtagiria irakurtzeko softwarea.

    Erabiliko dituzun programek zure ziurtagirian grabatutako informazio pertsonala atera dezaten, software espezifiko bat eduki behar duzu.

    Izenpek egindako txartela baldin bada (herritar txartel berdea) Izenpeko Instalazio Kita behera kargatu behar duzu

    NAN elektronikoa erabiltzen ari bazara, Barne Ministerioak atal honetan zure eskura jartzen dituen jarraibideak jarraitu behar dituzu.

  • Id@zki Desktop osagaia.

    Batzar Nagusietako webguneak txartel-irakurgailuko ziurtagiriaren informazioa jaso eta egiaztatu dezan, beharrezkoa da osagai hau instalatuta izatea.

    Id@zki Desktop instalatuta ez baduzu, Izenpeko webgunetik jaitsi dezakezu instalatzeko programa.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.