Gipuzkoako Batzar Nagusiak - Zer dira Batzar Nagusiak? - Osaera - Organoak - Osoko Bilkura

ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.

ORRIAREN MENU NAGUSIA:

 

LAGUNTZARAKO MENUAK:

Hizkuntza aukeratzeko menua:

Utilitate-menua:

ORRIAREN BURUA INPRIMATZEKO BERTSIOA:

Gipuzkoako Batzar Nagusiak

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:

ORRI HONEN BIDE-IZENA

organoetara itzuli

OSOKO BILKURA

Osoko Bilkura Batzar Nagusien organo garrantzitsuena da eta Ganberako kide guztiak biltzen ditu.

 

  1. Lehendakaria: Romero Pozo, Rafaela (ES)
  2. Lehendakariorde lehena: Ormaetxea Santsiñena, Luis Mari (EA)
  3. Lehendakariorde bigarrena: González García, Arantza (EB-B)
  4. Idazkari lehena: Albizu Urteaga, Arrate (EA-NV)
  5. Idazkari bigarrena: Cano Aristoy, Juan Carlos (TP)

 

 

Batzarkideen Taldeak

  • Euskal Sozialistak batzarkide taldearen kolorea ES
    Euskal Sozialistak
  • Eusko Abertzaleak - Nacionalistas Vascos batzarkide taldearen kolorea EA-NV
    Eusko Abertzaleak - Nacionalistas Vascos
  • Ezker Batua - Berdeak batzarkide taldearen kolorea EB-B
    Ezker Batua - Berdeak
  • Talde Popularra batzarkide taldearen kolorea TP
    Talde Popularra
  • Eusko Alkartasuna batzarkide taldearen kolorea EA
    Eusko Alkartasuna
  • Talde Mistoa (Aralar) batzarkide taldearen kolorea TM(A)
    Talde Mistoa (Aralar)
Osoko Bilkura

 

Bilkura-aldi arrunta urtero irailaren lehendabizikotik hasi eta hurrengo uztailaren bira artekoa izango da.

 

Osoko Bilkurarako deialdia lehendakariak egingo du, Mahaiarekin adostuta, bere ekimenez edo gutxienez Batzar Nagusietako kideen bostena ordezkatzen duten bi batzarkide taldek edo gehiagok eskatuta.

 

Mahaiak gai bat Osoko Bilkuran eztabaidatzeko kalifikatzen duenetik hurrengo 40 egunen barruan egin behar da Osoko Bilkura arrunta, bi salbuespenekin: Mahaiaren iritziz bideratzen ari diren gai batzuk elkartzea komeni denean, edo Araudiaren ondorioz ezinezkoa denean gaia epearen barruan bideratzea.

 

Lehendakariak, Bozeramaileen Batzordearekin adostuta, ohiz kanpoko bilkurak egitea erabaki dezake, Foru Aldundiak, Batzorde Iraunkorrak edo Batzar Nagusietako kideen herenek eskatuta. Eskaeran, ohiz kanpoko bilkurarako gai-zerrenda agertu behar da. Gai-zerrenda bukatzen denean amaituko da ohiz kanpoko bilkura.

 

Urtero, uztailaren bian, Batzar Nagusien Osoko Bilkura nahitaez bilduko da, handikiro, eta historian izan duen tradizioaren arabera tokia urtero aldatuko da. Egun horretan, Batzar Nagusiak dagokion udalerrian biltzen dira, XIX. mendean finkatutako hurrenkera honi jarraituz: Segura, Azpeitia, Zarautz, Irun, Ordizia, Zumarraga, Azkoitia, Oñati, Zumaia, Hondarribia, Bergara, Mutriku, Tolosa, Oiartzun, Arrasate, Donostia-San Sebastián, Hernani, Elgoibar, Deba, Errenteria, Getaria, Eibar, Zestoa.

 

Osoko bilkurak publikoak izango dira, Ganberako kideen gehiengo osoak ateak itxita egitea erabakitzen duenean izan ezik.

 

ORRI-OINA:

© 2006 Gipuzkoako Batzar Nagusiak | lege-oharra | erabilerraztasuna

ORRI-OINA INPRIMATZEKO BERTSIOA:

www.bngipuzkoa.org

Gipuzkoako Batzar Nagusiak

Orri honen hasierara joan.