ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNEKO ERAKUNDE-ADIERAZPENA

DECLARACION INSTITUCIONAL DEL DIA CONTRA LA VIOLENCIA HACIA LAS MUJERES

 

1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek beren egiten dute, Emakumeen Mundu Martxaren mugimenduak proposatuta, urriaren 7an osoko bilkuran onartutako indarkeria matxistari aurre egiteko ebazpen-proposamena.

1. Las Juntas Generales de Gipuzkoa hacen suya la propuesta de resolución aprobada en pleno de 7 de octubre a propuesta del movimiento de la Marcha Mundial de las Mujeres para hacer frente a la violencia machista.

 

2. Gipuzkoako Batzar Nagusiek erakunde guztiei eskatzen diete gizarte-, politika- eta erakunde-akordio bat bideratu eta sustatu dezaten genero-indarkeriaren aurka, gizarte seguru eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabea eraikitzeko, eta halaber eskatzen diete biktimei eta haien ardurapean dauden mendetasuneko pertsonei bideratutako aurrekontu-sailak berritu eta hornitu ditzaten nahikotasunez eta eraginkortasunez.

2. Las Juntas Generales de Gipuzkoa instan a todas las instituciones a adoptar y promover un Acuerdo Social, Político e Institucional Contra la Violencia de género para construir una sociedad segura y libre de violencia contra las mujeres, reponiendo y dotando suficiente y eficientemente las partidas presupuestarias y recursos destinados a las víctimas y las personas dependientes a su cargo.

 

3. Era berean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek eskatzen dute genero-indarkeriako epaitegi espezializatuetan abian jartzeko laguntza judizial pertsonalizatua, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek informazioa eskuratzeko ibilbide judizialean aukeran duten bide eta prozedura seguruenari buruz, salaketa aurkezten dutenetik prozesuaren bukaerara arte, eta baita ere esku hartzeko berariazko protokoloak ezartzeko, genero-indarkeria dela-eta jarritako salaketa kendu duten emakumeei arreta integrala emateko.

3. Así mismo, las Juntas Generales de Gipuzkoa instan a poner en marcha, en los Juzgados Especializados en Violencia de Género el Acompañamiento Judicial Personalizado para hacer accesible la información a las mujeres víctimas de violencia de género sobre el itinerario y procedimiento más seguro en su recorrido judicial, desde el momento en el que ponen la denuncia hasta el final del proceso, así como al establecimiento de protocolos de intervención específicos para la atención integral a las mujeres que han retirado la denuncia por violencia de género.

 

4. Batzar Nagusi hauek zuzenean dei egiten diete hezkuntza-eragileei, berdintasunari, heziketa afektibo-sexualari eta genero-indarkeriaren prebentzioari buruzko berariazko prestakuntza sar dezaten curriculumean, heziketa-etapa guztietan, errespetua eta elkarbizitza nagusi izango diren etorkizuneko gizartearen oinarriak ezartzeko.

4. Estas Juntas Generales hacen un emplazamiento directo a los agentes educativos para incorporar al currículo la formación específica en Igualdad, educación afectivo sexual y de prevención de la violencia de género en todas las etapas educativas con el fin de sentar las bases de una sociedad futura de respeto y convivencia.

 

5. Era berean, Gipuzkoako Batzar Naguiek Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diote egiten ari den emakumeen aurkako indarkeria matxista saihesteko plan integralean sartzeko berariazko atal bat, indarkeria horren biktima diren adingabeen kaltea prebenitu, babestu eta zuzentzeko.

5. Así mismo, las Juntas Generales de Gipuzkoa instan a la Diputación Foral de Gipuzkoa a incluir en el Plan integral para evitar la violencia machista contra las mujeres que está elaborando, un apartado específico destinado a la prevención, protección y reparación del daño a los y las menores de las víctimas de dicha violencia.

 

6. Gipuzkoako Batzar Nagusiek eskatzen dute 2004ko legearen prebentzio-, prozesu-, zigor- eta babes-xedapenak zabaltzeko, dagozkion egokitzapenak eginez legeak barne har ditzan emakumearen aurkako indarkeria mota guztiak, CEDAWren 19. Gomendio Orokorrak eta emakumearen aurkako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren aurkako prebentzioari eta borrokari buruzko Europako Kontseiluaren itunak (Istanbuleko Ituna, Espainiak berretsia) agindutakoari jarraikiz.

6. Las Juntas Generales de Gipuzkoa piden que se amplíen las disposiciones preventivas, procesales, punitivas y protectoras de la ley de 2004 para abarcar, con las adaptaciones necesarias, todas las formas de violencia contra la mujer, tal como exige la Recomendación General nº 19 de la CEDAW y el Convenio del Consejo de Europa sobre Prevención y Lucha contra la Violencia contra la Mujer y la Violencia Doméstica (Convenio de Estambul), que España ha ratificado.

 

7. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Emakunderi eskatzen diote talde feministekin, emakumeen taldeekin eta organismo adituekin elkarlanean, osoko ikuspegia izango duen analisi bat egin dezala emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egungo politikei buruz. Halaber, neurri egokiak proposatu ditzala erantzuteko bai analisi horretan antzemandako beharrei, bai indarrean dauden arau eta erabakien ebaluazioan identifikatutako hobetzeko alorrei.

7. Las Juntas Generales de Gipuzkoa instan a Emakunde a que, en colaboración con los grupos feministas, grupos de mujeres y organizaciones expertas, realice un análisis desde una perspectiva integral de las políticas actuales contra la violencia hacia las mujeres, y proponga las medidas adecuadas para responder a las necesidades detectadas en dicho análisis así como a los ámbitos de mejora identificados en la evaluación de las distintas normas y acuerdos vigentes.

 

8. Era berean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek erakunde eskudunei eskatzen diete gizarte-zerbitzuen aurretiazko balorazioaren arabera indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei berehala etxebizitza-alternatiba bat bermatzeko neurriak garatzen jarraitzeko.

8. Así mismo, las Juntas Generales de Gipuzkoa instan a las Instituciones competentes a seguir desarrollando medidas para garantizar una alternativa habitacional inmediata destinada a aquellas mujeres que, previa valoración por los servicios sociales, sean víctimas de la violencia machista.

 

9. Gipuzkoako Batzar Nagusietatik, borroka feministarekin daukagun konpromisoa berresten dugu, emakumeenganako eta gainerako senitarteenganako indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzeko tresna gisa.

9. Desde las Juntas Generales de Gipuzkoa ratificamos nuestro compromiso con la lucha feminista como vía e instrumento para la construcción de una sociedad sin violencia hacia las mujeres y demás familia.

 

10. Batzar Nagusi hauek azaroaren 25erako mugimendu feministak deitu dituen mobilizazioekin bat egiten dute eta bertan parte hartzeko dei egiten diote gizarte osoari.

10. Estas Juntas Generales se suman a las movilizaciones convocadas para el día 25 de noviembre por el movimiento feminista y hacemos un llamamiento al conjunto de la sociedad para que participe en ellas.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.