ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEKO ADIERAZPENA

DECLARACIÓN DEL DÍA INTERNACIONAL DEL EUSKERA

 

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek honako erakunde-adierazpena zabaldu nahi dute:

Hoy, 3 de diciembre, Día Internacional del Euskera, las Juntas Generales de Gipuzkoa quieren realizar la siguiente declaración institucional:

 

Euskara, herritar guztion hizkuntza da, euskarak guztiok batu eta aberasten gaituen hizkuntza behar du. Gipuzkoako Batzar Nagusiek euskararen inguruan, adierazpen honen inguruko adostasun osoan oinarriturik, herritar eleaniztunak lortzeko pausoak egin nahi dituzte.

El euskera es la lengua de todos y todas y, en este sentido, ha de ser idioma de encuentro y enriquecimiento. Las Juntas Generales de Gipuzkoa, basándose en el más amplio consenso en torno a esta declaración, quieren dar pasos en la consecución de una ciudadanía plurilingüe.

 

Aurrerapauso garrantzitsuak egin dira euskararen normalizazio eta biziberritze bidean. Azken urte hauetan, euskarak hazkunde prozesua izan du eta, neurri handian, biziberritu egin da. Hiru izan dira prozesu horren zutabe nagusiak: herritar askoren engaiamendua euskararekiko, hezkuntza eta helduen euskalduntzea. Azken hamarkada hauetan, milaka eta milaka izan dira heldutan euskara ikastea erabaki duten herritarrak, eta milaka, baita ere, euskararen aldeko hautua eginez, euskara jakin edo jakin ez, euren seme-alabentzat euskarazko irakaskuntzaren aukera egin dutenak.

Se han dado importantes pasos con respecto a la normalización y revitalización del euskera. Es una realidad que durante estos últimos años, el euskera ha tenido un proceso de crecimiento y reactivación importante. Han sido tres los principales pilares de este proceso: el compromiso para con el euskera de los ciudadanos y las ciudadanas, la educación y la euskaldunización de adultos. En las pasadas décadas, han sido miles y miles las ciudadanas y ciudadanos que han decidido aprender euskera en edad adulta, y otros miles, los que han optado por la opción del aprendizaje en euskera para sus hijos e hijas, supieran o no el idioma.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2015eko abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunean, euskarara hurbiltzeko hautua egin duten pertsonei aitormena egin nahi diete, euskararenganako erakutsi duten atxikimendua eta hizkuntza hori ikasteko egin duten ahaleginagatik. Euskararen biziberritze prozesua elikatu duten eta elikatzen segitzen duten pertsona horiek omendu eta beraien gogoa, kemena eta ahalegina aitortu eta goraipatu nahi ditugu.

El día 3 de diciembre, Día Internacional del Euskera, las Juntas Generales de Gipuzkoa quieren expresar su reconocimiento a las personas que han optado por acercarse al euskera, por la adhesión demostrada para con la lengua vasca y por el empeño realizado en aprender el idioma. Queremos reconocer y homenajear a todas las personas que han enriquecido y enriquecen el proceso de impulso del euskera, así como el ánimo, la energía y la voluntad que demuestran.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek berretsi nahi dute herritar eleanitzak lortzeko helburua, uste baitute eleaniztasunak eragin ona duela gure gizartearentzat, bizikidetza demokratikoari eta gizarte-kohesioari begira. Bide beretik, Gipuzkoako Batzar Nagusiek erraztasunak bilatuko dituzte euskararen ezagutza helarazteko ikasi nahi duten guztiei.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa quieren reafirmarse en el compromiso con la consecución de una ciudadanía plurilingüe, porque consideramos que el plurilingüismo es beneficioso para la sociedad, de cara a una convivencia democrática y a la cohesión social. Por tanto, las Juntas Generales de Gipuzkoa buscarán dar facilidades para que toda persona que lo desee tenga acceso al conocimiento del euskera.

 

Halaber, Gipuzkoako Batzar Nagusiek konpromisoa hartzen dute euskararen erabilerarako normalizazioan urrats sendoak ematen jarraitzeko. Bidegurutzean egonik, denon aldetik jauzi kualitatibo eta kuantitatiboak emateko garaia dela ere aitortzen dute. Aurrera begira, erabilera baita gakoa, Gipuzkoako Batzar Nagusiek hitzematen dute aukera berriak irekiko dituztela euskara erabiltzeko eta horretarako errespetatuko dituztela hiztun guztien hizkuntza-eskubideak eta euskararekin bat egiteko askatasuna.

Asimismo, las Juntas Generales de Gipuzkoa consideran que la dificultad mayor en la normalización del euskera se sitúa en su uso, por lo que se comprometen a seguir dando pasos firmes en el fomento del uso del euskera. Al hallarse en una encrucijada, asumen que es el momento para dar pasos cuantitativos y cualitativos por parte de todas y todos. Cara al futuro, dado que el uso es clave, las Juntas Generales se involucran para explorar y promover nuevas opciones de uso, respetando los derechos lingüísticos de todos los hablantes y su libre adhesión al euskera.

 

Erakunde, eragile eta herritarrei dei egiten diegu elkarrekin aurrera segitzeko. Euskararen aldeko egoeran euskara da, beste ezer baino lehen, hizkuntza garaikidea, berritzailea eta gaurkotua, gure gizarteak erabiltzen eta sustatzen jarraitu nahi duena.

Hacemos un llamamiento a Instituciones, agentes y ciudadanía para proseguir conjuntamente avanzado en este camino. En esta situación favorable del euskera, el euskera es, ante todo, una lengua moderna, innovadora y actualizada. Una lengua que nuestra sociedad debe seguir empleando y promoviendo.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek dei egiten diete euskal herritar guztiei parte har dezaten bertan eta nazioartean euskara sustatzearen alden abenduaren hiruan antolatzen diren ekitaldietan.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa llaman al conjunto de la ciudadanía a participar en los actos destinados al fomento del euskera que se celebran con motivo del tres de diciembre, tanto aquí como en el ámbito internacional.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.