ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

Nazioarteko egunak aldarrikapenerako eta borrokarako egunak dira, egoera bidegabeak jakitera eman eta horiek konpontzeko beharrezkoak diren aldaketak eskatzeko.v

Los días internacionales son días de reivindicación y lucha que pretenden sacar a la luz situaciones injustas y reclamar cambios necesarios para su solución.

 

Demokrazia ezin da eraiki emakumeak gabe; beraz, guztiok egin behar dugu lan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarria eta benetako berdintasuna lortzeko baldintzak bermatzen dituzten politikak bultzatzen, arlo guztietan.

La democracia no se puede construir sin las mujeres por lo que todos y todas debemos trabajar en el impulso de políticas que garanticen las condiciones para la consecución de la igualdad real y efectiva entre hombres y mujeres en todos los ámbitos.

 

Denok egin behar dugu lan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde, erakundeetatik eta gizartetik bertatik, lanaren banaketa ekitatiboa eta enplegu duina lortzeko, arretako eta zaintzako lanak eta aisialdiko denbora partekatzeko, afektibitatea eta sexualitatea modu anitz, aske eta seguruan bizitzeko, estereotipoak eta rolak gainditzeko, sexu-erasoen eta eraso sexisten aurka borrokatzeko, matxismoaren aurka egiteko errotik, prekarietateak eta pobreziak emakume-aurpegia izatea saihesteko, eta erabakiak hartzeko garaian guztiok parte hartu ahal izateko beharrezkoak diren baldintzak sortzeko.

Todos/as debemos trabajar en favor de una igualdad real entre mujeres y hombres, desde las instituciones y desde la propia sociedad, para lograr un reparto equitativo del trabajo y empleo digno, compartir labores de atención, cuidado y tiempo de ocio, vivir la afectividad y sexualidad de un modo diverso, libre y seguro, superar estereotipos y roles, luchar contra las agresiones sexuales y sexistas, combatir radicalmente el machismo, evitar que la precariedad y la pobreza tengan rostro de mujer y crear las condiciones necesarias para que todos/as podamos participar en la toma de decisiones.

 

Horregatik guztiagatik, Gipuzkoako Batzar Nagusiek erakunde-adierazpen hau onartu dute:

Por todo ello, las Juntas Generales de Gipuzkoa aprueban la siguiente Declaración Institucional:

 

ERAKUNDE-ADIERAZPENA, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA DELA-ETA

DECLARACIÓN INSTITUCIONAL CON MOTIVO DEL DÍA INTERNACIONAL DE LA MUJER

 

1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek dei egiten diete Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Europako Estatu eta erakundeei berretsi dezaten emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna gure balioen eta europar gizarteen oinarrizko elementua dela; horregatik, elementu horrek agenda politikoaren erdigunean egon behar du, eta jarduera politiko guztietan eta indarrean dagoen legerian txertatu behar da.

1. Las Juntas Generales de Gipuzkoa hacen un llamamiento a la Diputación Foral, al Gobierno Vasco, a los Estados y a las instituciones europeas para que ratifiquen la igualdad entre mujeres y hombres como elemento vertebrador central de nuestros valores y de las sociedades europeas; por este motivo debe ocupar un puesto central en la agenda política y ser integrada en todas las actuaciones políticas y legislación vigente.

 

2. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Europar Batasuneko Estatu eta erakundeei dei egiten diete genero-indarkeria prebenitzeko eta horren biktimak babesteko eta laguntzeko politika bateratua sortu dezaten, eta mota guztietako indarkeria matxista prebenitu eta haren aurka egiteko Istanbulgo Hitzarmena berretsi dezaten. Horien artean, Espainiako Estatuari, zeinak Hitzarmena sinatu baitzuen 2011n, eta oraindik ez baitu bere legerian txertatu.

2. Las Juntas Generales de Gipuzkoa hacen un llamamiento a los Estados e instituciones de la UE para adoptar una política común respecto a la prevención, protección y apoyo a las mujeres y para que ratifiquen el Convenio de Estambul para prevenir y combatir todo tipo de violencia machista. Entre ellos el Estado Español, firmante del Convenio en 2011, no habiéndolo incorporado aún en su legislación.

 

3. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Europako hiriei eta eskualdeei eskatzen diete berdintasunaren aldeko konpromiso formala hartu dezatela, Tokiko Bizitzan Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasuna Lortzeko Europako Gutuna sinatuta. Gutun hori Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko Berdintasun Batzordeak (CCRE-CEMR) plazaratu zuen 2006an, eta dagoeneko 1.500 hiri eta eskualdek baino gehiagok sinatu dute.

3. Las Juntas Generales de Gipuzkoa instan a las ciudades y regiones de Europa a adoptar un compromiso formal en favor de la igualdad firmando la Carta Europea para la Igualdad de Mujeres y Hombres en la Vida Local, auspiciada por el Comité de Igualdad del Consejo de Municipios y Regiones de Europa, CCRE-CEMR, en 2006, y que ha sido firmada hasta la fecha por más de 1500 ciudades y regiones.

 

4. Gipuzkoako Batzar Nagusiek adierazten dute maila globalean elkarlanean aritzeko borondatea dutela, Nazio Batuen Erakundearen 2030eko Agendaren 5. Helburua lortzeari begira, horrek xedetzat hartzen baitu emakumeen aurkako diskriminazio forma guztiak ezabatzea.

4. Las Juntas Generales de Gipuzkoa muestran su voluntad de cooperación a nivel global para alcanzar el Objetivo 5 de la Agenda 2030 de las Naciones Unidas, que tiene como objetivo poner fin a toda forma de discriminación contra las mujeres.

 

5. Indarkeria matxista da berdintasunik ezaren ondorio larriena; horregatik, Gipuzkoako Batzar Nagusiek salatu egiten dute emakumeek gaur egun pairatzen jarraitzen duten indarkeria. Bizitza publikoan zein bizitza pribatuan emakumeen aurka gauzatzen diren indarkeria forma guztiei aurre egin behar zaie.

5. La violencia machista es la consecuencia más grave de la desigualdad, por ello las Juntas Generales de Gipuzkoa denuncian la violencia que siguen padeciendo las mujeres en la actualidad. Toda forma de violencia perpetrada contra las mujeres debe ser combatida tanto en la vida pública y como en la privada; incluida la trata de mujeres, la explotación sexual, la violencia en el ámbito doméstico y otros actos contra los derechos humanos de las mujeres.

 

6. Gipuzkoako Batzar Nagusiek konpromisoa hartzen dute errefuxiatu emakume eta adingabeen berariazko beharrak aztertzeko eta horiei arreta eskaintzeko baliabideak zehazteko, eta baita ere haiek pairatzen duten mota guztietako indarkeria eta diskriminazioa prebenitzeko, gure lurraldera arrazoi desberdinengatik, besteak beste, gerra eta jazarpenagatik, iristen ari diren herritarrei buruzko Talde Txostengilean.

6. Las Juntas Generales de Gipuzkoa se comprometen a estudiar las necesidades específicas y a definir los recursos para la atención a mujeres y menores refugiados y refugiadas, y la prevención de toda clase de violencia y discriminación que sufren, en la Ponencia sobre los ciudadanos y ciudadanas que están llegando a nuestro territorio por diversos motivos, entre ellos, la guerra y la persecución.

 

7. Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaia dagokien erakunde guztiei eskatzen diete eraikitzeko honako ezaugarri hauek izango dituen hezkuntza-sistema bat: errespetuan oinarritua, maila guztietan sexuen arteko berdintasunari buruzko heziketa bermatuko duena, curriculumean emakumeen interesak, jakintzak eta historia barne hartuko dituena, genero-ikuspegia lehenengo zikloetatik kontuan hartuko duen prestakuntza afektibo-sexuala emango duena, eta gatazkak modu baketsuan eta ez-sexistan konpontzen erakutsiko duena; genero-indarkeriaren aurkako prebentziorik onena izan dadin.

7. Las Juntas Generales de Gipuzkoa instan a todas las instituciones concernidas a construir un sistema educativo basado en el respeto y que garantice la formación en igualdad entre los sexos en todos los niveles, que incorpore los intereses, conocimientos e historia de las mujeres en el currículo y que proporcione una formación afectivo-sexual que contemple la perspectiva de género desde los primeros ciclos y enseñe a resolver los conflictos de forma pacífica y no sexista, de manera que sea la mejor prevención contra la violencia de género.

 

8. Gipuzkoako Batzar Nagusiek, emakume askok lanari eta soldatari dagokienez jasaten duten diskriminazio eta berdintasunik ezaren aurrean, ezaugarri hauetako politikak babesten jarraituko dute: emakumeen autonomia pertsonala eta ekonomikoa lortzea ahalbidetzen duten politikak, eta emakumeentzako -eta bereziki lan-munduratzeko zailtasunak dituzten emakumeentzako- kalitatezko enplegua handitzeko baldintzak sortzen lagunduko duten neurriak ezartzen dituzten politikak.

8. Las Juntas Generales de Gipuzkoa, ante la discriminación y desigualdad laboral y salarial de muchas mujeres, continuarán apoyando políticas que posibiliten el logro de la autonomía personal y económica de las mujeres y que establezcan medidas que coadyuven a crear las condiciones para la generación de empleo de calidad para mujeres y en especial para aquellas con dificultades de inserción laboral.

 

9. Halaber, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Aldundiari eskatzen diote garatzen jarrai dezala Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Foru Plana 2012-2020, horretarako behar adina baliabide abian jarriz.

9. Así mismo, las Juntas Generales de Gipuzkoa instan a la Diputación a que siga desarrollando el II Plan Foral para la Igualdad entre Hombres y Mujeres 2012-2020, destinando para ello los recursos necesarios.

 

10. Gipuzkoako Batzar Nagusiek konpromisoa hartzen dute hizkera ez-sexista eta inklusiboa erabiltzeko beren idatzi guztietan, eta Aldundiari zein gainerako erakundeei eskatzen diete konpromiso berari heldu diezaioten, bai eta indarra sentzibilizazioan jarri dezaten ere, esparru guztietan mezu sexistak gutxitzeko (hezkuntza-esparruan, lanean, familiartean...), berdintasunik eza eta botere-harremanak iraunarazten eta sorrarazten baitituzte mezu horiek.

10. Las Juntas Generales de Gipuzkoa se comprometen a utilizar un lenguaje no sexista e inclusivo en todos sus escritos y solicitan a la Diputación y al resto de las instituciones a que tomen el mismo compromiso. Así como a poner el énfasis en la sensibilización para la reducción de mensajes sexistas en todos los ámbitos: educativo, laboral, familiar... que perpetúan y reproducen la desigualdad y las relaciones de poder.

 

11. Gipuzkoako Batzar Nagusiek lurraldeko udalerriak animatzen dituzte emakumeek gure herrietako bizitzari egiten dioten ekarpena ikusaraztera, kale, plaza eta eremu publikoei haien izena emanez, baita emakumeen historia ikusarazi, kontatu, ikertu eta balioestera ere.

11. Las Juntas Generales de Gipuzkoa animan a los municipios del territorio a visibilizar la aportación de la mujer en la vida de nuestros pueblos mediante la incorporación de nombres de calles, plazas y espacios públicos y se visualice, cuente e investigue la historia de las mujeres y ponerla en valor.

 

12. Gipuzkoako Batzar Nagusiek udalerriei eskatzen diete puntu kritikoen mapak egin ditzaten auzo-elkarte, gizarte-eragile, emakume eta talde feministekin elkarlanean, puntu horiek ezabatzeko, bai eta hirigintza-garapen berrietako puntu kritikoak saihestu ditzaten ere.

12. Las Juntas Generales de Gipuzkoa instan a los municipios a elaborar mapas de puntos críticos en colaboración con asociaciones vecinales, agentes sociales, mujeres y grupos feministas, para proceder a la eliminación de los puntos críticos que se detecten, evitándolos asimismo en sus nuevos desarrollos urbanísticos.

 

13. Gipuzkoako Batzar Nagusiek dei egiten dute emakumeek eta talde feministek antolatutako mobilizazioetan parte hartzera.

13. Las Juntas Generales de Gipuzkoa realizan un llamamiento a participar en las movilizaciones convocadas por mujeres y grupos feministas.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.