ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

Erakunde-adierazpena Donostiako langile baten laneko heriotza dela eta

Declaración institucional por el accidente laboral mortal de un trabador de Donostia

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek, 2016ko urriaren 13an, honako erakunde-adierazpena onartu dute, Mungian atzo hildako Donostiako langilearen heriotza deitoratu eta salatzeko.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa, el 13 de octubre de 2016, han aprobado la siguiente declaración institucional, lamentando y denunciando la muerte de un trabajador de Donostia en Mungia.

 

1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek atsekabez hartu dute Mungiako enpresa batean atzo izandako laneko heriotza eta elkartasuna helarazi nahi diete Donostian bizi zen langilearen senideei, lankideei eta lagunei. Aldi berean publikoki salatu nahi dute eta gaitzespena adierazi, heriotza eragin duen lan-ezbeharra dela eta.

1. Las Juntas Generales de Gipuzkoa manifiestan su pesar por el accidente laboral de ayer que costó en una empresa de Mungia que costó la vida a un trabajador vecino de Donostia y desean hacer llegar sus condolencias a la familia de la persona fallecida, a sus amistades y compañeros de trabajo. Asimismo, hacen pública su denuncia ante los accidentes laborales y rechazan la pérdida de una vida en el lugar de trabajo.

 

2. Gipuzkoako Batzar Nagusiek argi adierazi nahi dute, halaber, laneko istripuak nola edo hala eta edozeren gainetik ekidin beharra dagoela, lan mota guztietan lehentasuna behar baitu izan lan segurtasunak.

2. Las Juntas Generales de Gipuzkoa quieren poner de manifiesto que los accidentes laborales hay que evitarlos cueste lo que cueste y por encima de todo, ya que la seguridad laboral ha de ser una prioridad en cualquier tipo de trabajo.

 

3. Gipuzkoako Batzar Nagusiek berresten dute pertsonak eta, egiazki, langileak direla gure herrialdearen garapen sozial eta ekonomikoaren muina. Horregatik jotzen du ezinbestekotzat lan-osasunari eta segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzea, bai eta lan-arriskuen prebentziorako arauak betearaztea ere.

3. Las Juntas Generales de Gipuzkoa reiteran que las personas y, ciertamente, las personas trabajadoras, son el centro del desarrollo económico y social de nuestro país. Por esta razón creen indispensable seguir impulsando campañas sobre salud laboral y seguridad en el trabajo, así como la exigencia del cumplimiento de las normas de prevención de riesgos laborales.

 

Ildo horretan, enpresetako partaide guztiei dei egiten diete laneko segurtasun eta osasunari buruzko araudia zorrotz bete dezatela; langileei, berriz, lan-arriskuen aurrean tentuz ibiltzeko eskatzen diete.

En ese sentido, hacen un llamamiento tanto al sector empresarial, al que se le exige el cumplimiento estricto de la normativa sobre seguridad y salud en el trabajo, como al conjunto de trabajadoras y trabajadores, para prevenir los riesgos laborales.

 

Lan ezbeharrak gure sistema ekonomiko-sozialaren egiturazko arazo bilakatu dira. Lan-arriskuen aurkako defentsarik onena prebentzioa eta prestakuntza dira, horien bidez lortzen baitute langileek ongizatea, ezagutza eta segurtasuna.

La siniestralidad laboral es una lacra de nuestro sistema económico-social. La mayor defensa contra los riesgos laborales son la prevención y la formación que procuran el bienestar, conocimiento y seguridad de los trabajadores y trabajadoras.

 

4. Horregatik guztiagatik, Batzar Nagusiek erakunde guztiei berriz ere eskatzen diete lan-arriskuen prebentzioan jardunbide egokiei buruzko proiektuak gauzatzen lagun dezatela, lan-administrazioarekin eta erakunde sindikal zein patronalekin koordinazioan, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delituak jazar ditzatela, baita ikuskapen funtzioak gehitu eta hobetu ere.

4. Por todo ello, las Juntas Generales instan a todas las instituciones nuevamente a colaborar en la realización de proyectos sobre buenas prácticas de prevención de riesgos laborales en coordinación con la Administración laboral y las organizaciones sindicales y patronales, así como a la persecución de los delitos contra la seguridad y salud en el trabajo y el incremento y mejora de las funciones inspectoras.

 

5. Gipuzkoako Batzar Nagusiak, era berean, lan istripu hau salatu bai eta familiekiko elkartasuna adierazteko ekimen guztietara atxikitzen dira, eta Gipuzkoako herritarrak animatzen dituzte ekimen horietan parte hartzera.

5. Las Juntas Generales de Gipuzkoa, igualmente, se adhieren a cuantas iniciativas se realicen para mostrar la solidaridad y apoyo a la familia del fallecido en el fatal accidente y animan a la ciudadanía guipuzcoana a participar en ellas.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.