ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

ARRAZA DISKRIMINAZIOA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA

DÍA INTERNACIONAL PARA LA ELIMINACIÓN DE LA DISCRIMINACIÓN RACIAL

 

1960ko martxoaren 21ean, Sharpeville-ko (Hegoafrika) udal-mugartean, Hegoafrikako erregimenaren poliziak tiro egin zuen apartheidaren legeen eta Gobernuaren aurka era baketsuan protestatzeko bildu ziren manifestarien aurka, eta 69 pertsona hil eta 180 zauritu zituen. Data horri egokituta, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Arraza Diskriminazioa Desagerrarazteko Nazioarteko Egun deklaratu zuen egun hori, eta arraza-diskriminazioa eta apartheida desagerraraztera bideratutako ekintzaprogramak abian jartzeko eskatu zien estatu kideei.

El 21 de marzo de 1960, en el término municipal de Sharpeville (Sudáfrica), la policía del régimen de Sudáfrica disparó contra manifestantes que se concentraron para protestar de forma pacífica en contra de las leyes del apartheid y en contra del Gobierno. 69 personas murieron y resultaron heridas 180 personas. Coincidiendo con la citada fecha, la Asamblea de las Naciones Unidas declaró ese día, como Día Internacional para la Eliminación de la Discriminación Racial, y pidió a los Estados que pusieran en marcha programas de acción dirigidas a la eliminación de la discriminación racial y el apartheid.

 

Arraza Diskriminazioa Deuseztatzeko Nazioarteko Egunean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek aintzat hartzen Nazio Batuen mezua: "Guztiok dauzkagu giza eskubide berberak, bereizkeriarik gabe. Berdintasunerako eta diskriminazio ezerako eskubideak giza eskubideen euskarriak dira. Halabaina, munduko alde askotan, gorrotoa eta bereizkeria harrotzea oso zabaldua dago, besteak beste, arraza, etnia, erlijio, nazionalitatea direla eta".

En el Día Internacional para la Eliminación de la Discriminación Racial, las Juntas Generales de Gipuzkoa toman en consideración el mensaje de las Naciones Unidas: "Todos tenemos los mismos derechos humanos, sin discriminación alguna. Los derechos a la igualdad y a la no discriminación son piedras angulares de los derechos humanos. Sin embargo, en muchas partes del mundo, la incitación al odio y la discriminación por razones de raza, etnia, religión, nacionalidad, entre otras, están muy extendidas".

 

Giza eskubideak berdintasun-baldintzetan baliatu eta erabiltzeko aukeraren inguruko diskriminazioa, bazterkeria edo murrizketa helburu duten arrazaoinarriko ekintzak, jokabideak edo jarrerak justifikatzen dituzten ideien eta pentsamenduen multzoa da arrazakeria. Hori ez da pertsonak jaiotzen denetik daukan zerbait; aitzitik, ikasi egiten da arrazista izaten. Balio jakin batzuk erreproduzitzearen bidez eskuratzen den zerbait da. Izan ere, balio horiek errotuegi daude kultura askotan historikoki, eta jendarte-baldintzek okerrera egiten dutenean era nabarmenagoan agertzen dira, diskurtso politiko edo teoria sasibiologiko eta/edo sozialetan oinarrituta.

El racismo es el conjunto de ideas y pensamientos que justifican actos, comportamientos o actitudes de base racial cuyo objetivo es la discriminación, la exclusión o la restricción de la posibilidad de hacer valer y ejercer los Derechos Humanos en igualdad de condiciones. La condición de racista no es algo que una persona posee desde que nace, sino que se aprende. Es algo que se adquiere mediante la reproducción de determinados valores. En muchas culturas esos valores están demasiado arraigados históricamente, y cuando las condiciones sociales empeoran aparecen de modo más patente, basándose en discursos políticos o teorías seudobiológicas o sociales.

 

Erakunde honek bat egiten du Nazio Batuek ohartarazten dutenarekin: "Batez ere, errefuxiatuei eta etorkinei arrazaren araberako eta gorrotoak akuilatutako kontrolak egiten dizkiete. Errefuxiatu eta Migratzaileei buruzko New Yorkeko Adierazpenean, 2016ko irailean onartua, Nazio Batuetako Estatu Kideek zorrotz gaitzetsi zituzten arrazakeriazko ekintzak eta adierazpenak, arrazagatik diskriminatzea eta errefuxiatu eta migratzaileen aurkako xenofobia eta antzeko moldeak, eta jarrera eta jokaera hauen aurka borrokatzeko neurriak hartzekotan geratu ziren, batik bat, aurreiritziengatik, gorrotozko diskurtsoengantik eta arrazaindarkeriagatik egiten diren delituen aurre egitekotan".

Esta institución se suma a la advertencia de las Naciones Unidas: "En particular, las y los refugiados y migrantes son objeto de controles basados en la raza e incitados por el odio. En la Declaración de Nueva York para los Refugiados y los Migrantes, aprobada en septiembre de 2016, los Estados Miembros de las Naciones Unidas condenaron enérgicamente los actos y las manifestaciones de racismo, discriminación racial, xenofobia y formas similares contra los refugiados y los migrantes, y se comprometieron a tomar medidas para combatir esas actitudes y comportamientos, especialmente los delitos motivados por prejuicios, el discurso de odio y la violencia racial".

 

Tolerantziaren etika eta kulturarteko hezkuntza, jendarteratzearekin eta giza eskubideen bermearekin batera, beharrezko faktoreak dira arrazagatiko diskriminazioa desagerrarazteko, eta bizikidetza demokratikoa bultzatzeko borroka iraunkor horretan aurrera egin ahal izan dezagun.

La ética de la tolerancia y la educación intercultural junto con la socialización y la garantía de los derechos humanos son factores indispensables para eliminar la discriminación racial y para avanzar en esa lucha constante de impulsar la convivencia democrática.

 

Hori dela-eta, arrazagatiko diskriminazioaren aurkako nazioarteko egunean indar handiagoz erantzun behar diegu, ahal bada, desberdinen arteko bizikidetza anitz eta askearen aurka egiten duten eraso politiko, legeeraso, erakunde-eraso eta polizia-erasoei. Horrexegatik, Batzar Nagusiek bat egiten dute honako jarduera-ildo hauekin:

Por todo ello, en el Día Internacional para la Eliminación de la Discriminación Racial, debemos responder con mayor fuerza si cabe a los ataques políticos, legales, institucionales y policiales contra la convivencia plural y libre entre diferentes. Es por eso que las Juntas Generales avalan las siguientes líneas de actuación:

 

Ekintza politiko eta juridikoak sustatzea, baldin eta erakunde publiko edo pribaturen batek arrazagatiko diskriminazioa sustatu edo bultzatzen badu.

Promover acciones políticas y jurídicas en el caso de que desde alguna institución pública o privada se impulse o sostenga la discriminación racial.

 

Beste kultura batzuekin etengabeko elkarrizketa bat ezartzeko aniztasun-guneak aktibatzea, desberdintasunak errespetatuz, guztion artean bizikidetza zuzen eta gogobetegarri bat eraikitzeko.

Activar espacios de diversidad para establecer un diálogo con otras culturas, respetando las diferencias, para construir entre todas y todos una convivencia justa y satisfactoria.

 

Lan-ingurunean arrazakeria eta xenofobia prebenitu eta desagerraraziko duten politikak sustatzea, immigrazioak laneta kultura-eremuan egin duen ekarpena azpimarratzea.

Promover políticas que prevengan y eliminen el racismo y la xenofobia en el entorno laboral, subrayar la aportación que hace la inmigración en el ámbito laboral y cultural.

 

Inmigrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko hazkunde ekonomiko eta sozialean betetzen duen zeregina agerian utziko duten ikerketak sustatzea.

Promover investigaciones que pongan de manifiesto la función que cumple la inmigración en el crecimiento económico y social de la Comunidad Autónoma Vasca.

 

Jokabide arrazista eta xenofobo berrien agerpena laster identifikatzeko mekanismoak ezartzea, hala nola zurrumurruen aurkako sareak.

Establecer mecanismos para una ágil identificación de nuevas manifestaciones de comportamientos racistas y xenófobos, como por ejemplo las redes antirumores.

 

Kulturartekotasuna sustatuko duten zabalkunde eta sentsibilizazioko estrategiak eta ekintzak aktibatzea.

Activar estrategias y acciones de difusión y sensibilización que promuevan la interculturalidad.

 

Immigrazioaren eta migratzaileen errealitateari eta haiek gizarteari egiten dioten ekarpenari buruz kontzientziatzeko politika publikoak sustatzea.

Promover políticas públicas de concienciación sobre la realidad de la inmigración y de las personas migrantes y su aportación a la sociedad.

 

Giza eskubideak betetzeko konpromisoa eta pertsona guztien giza eskubideak errespetatzen ez diren kasuen salaketa.

El compromiso de cumplimiento de los Derechos Humanos y denuncia de aquellos casos en que no se respeten los Derechos Humanos de todas las personas.

 

Migratzaileen ikuspegi instrumentala gaindituko duten, asilo-eskubidea bermatuko duten, Europan sartzeko bide seguruak eta legezkoak gaituko dituzten eta migratzaileen zein iheslarien eskubideak erabat aitortzearen bidez pertsona horien erabateko gizarteratzea sustatuko duten migrazio- eta asilo-politikak garatzea.

Desarrollar políticas de migración y de asilo que superen la perspectiva instrumental de las personas migrantes, que habiliten vías seguras y legales para entrar a Europa, que garanticen el derecho de asilo, y que promuevan la socialización íntegra de las persona migrantes y refugiadas mediante el reconocimiento pleno de sus derechos.

 

Aniztasuna aberastasun-iturri gisa sustatuko duten kulturarteko politikak bultzatzea.

Impulsar políticas interculturales que promuevan la pluralidad como fuente de riqueza.

 

Eragile aktiboak izatea, arrazanagusitasunean edo -gorrotoan oinarritutako ideiak hedatzearen aurkako borrokan.

Ser agentes activos en la lucha contra la difusión de ideas basadas en la superioridad racial o en el odio racial.

 

Eta erakunde honek errefuxiatuen inguruko lantaldean onartutako ondorioak kontuan harturik, oinarri politiko hauek aldarrikatzen dituzte Gipuzkoako Batzar Nagusiek:

Y, tomando en cuenta las conclusiones aprobadas por esta institución, en la Ponencia relativa a las Personas refugiadas, las Juntas Generales de Gipuzkoa reivindican las siguientes bases políticas:

 

- Europar Batasunari eta Estatu Kideei buruz: errotik alda dezatela asilo- eta harrera-politika eta erantzun humanitarioa eta premiazkoa eman dezatela; korridore humanitarioak antola ditzatela, sarbide seguruak ezarriz eta mugak irekiz; eta "hotspots" direlako harreraguneak era ditzatela, asiloa zeinek eskatzen duen eta zein diren etorkin jakiteko.

- En relación con la Unión Europea y los Estados Miembros: que modifiquen radicalmente la política de asilo y acogida, y den una respuesta humanitaria y urgente; que organicen corredores humanitarios, estableciendo vías de acceso seguras y abriendo las fronteras; y que constituyan centros de acogida "hotspots", para conocer quiénes solicitan asilo y quiénes son inmigrantes.

 

- Gobernu espainiarrari buruz: harrerarako estatu-plan bat egin dezala; bete ditzala Europar Batasunarekin hitzartutako konpromisoak birkokatzeari dagokionez, pertsona gutxien birkokatu dituen herrialdeetako bat baita Espainia; eta euskal erakundeen partaidetza izan dezala errefuxiatuen harrera eta integraziorako planak lantzerakoan.

- En relación con el Gobierno español: que elabore un Plan Estatal de Acogida; que cumpla los compromisos acordados con la UE en materia de reubicación, puesto que España es uno de los países que menos personas ha reubicado; y que cuente con la participación de las instituciones vascas en la elaboración de planes de acogida e integración de las personas refugiadas.

 

- Jaurlaritzari buruz: sailen arteko koordinazio handiagoa eta hobea eta gauza bera gainerako erakundeekiko ere, bai Aldundiak eta Udalak bai GKEak, Jaurlaritzaren eskumeneko zerbitzuak doitzeko beharrak aztertuz, iritsi daitezkeen pertsonak artatu ahal izateko eta integrazio arloan, euskaragaztelania ikasteko bitartekoak eraginez.

- En relación con el Gobierno Vasco: que intensifique y mejore la coordinación entre sus departamentos, así como con el resto de instituciones, tanto diputaciones y ayuntamientos como ONGs, analizando las necesidades de adecuar los servicios que son competencia del Gobierno Vasco para poder atender a las personas que puedan llegar, y activando medios, en el ámbito de la integración, para aprender euskera-castellano.

 

- Gipuzkoako Aldundiari buruz: gure lurraldera datozen pertsonei beren eskubideak bermatuko dizkieten zerbitzu eta baliabide publikoak eskuratzea, gainerako erakundeekin elkarlanean jardutea eta herritarrak sentsibilizatzeko eta informatzeko kanpainak egitea.

- En relación con la Diputación de Gipuzkoa: que ponga a disposición de las personas que llegan a nuestro territorio servicios y recursos públicos que garanticen sus derechos, que actúe en colaboración con el resto de instituciones y que lleve a cabo campañas de sensibilización e información a la población.

 

- Udalei buruz: bizilagunekiko etengabeko informazioa eta elkarrizketa izatea, eta errefuxiatu guztiak erroldatzeko izapidetzeak erraztea, dagozkien legezko izapideak bete ondoren, elkartasuna eta laguntza era eraginkorrean bideratzeko.

- En relación con los Ayuntamientos: que mantengan la información y la interlocución permanente con nuestros vecinos y vecinas y faciliten, previos los trámites legales oportunos, la tramitación del empadronamiento a todas las personas refugiadas, para canalizar de manera eficiente la solidaridad y ayuda.

 

- Beraz, bizitza hobearen bila datozen gizonemakumeen giza duintasuna aitortuz, jatorriak jatorri eta arrazak arraza, Gipuzkoako Batzar Nagusientzat funtsezkoa da oinarrizko bitartekoak ziurtatzeko politikak egiten jarraitzea bai Foru Aldundian bai Udaletan bai Jaurlaritzan, denak elkar hartuta eta gizarte-eragileekin lankidetzan.

- Por tanto, reconociendo la dignidad de los hombres y las mujeres que vienen en busca de una vida mejor, independientemente de su origen y raza, las Juntas Generales de Gipuzkoa consideran fundamental que se sigan aplicando, tanto en la Diputación Foral y ayuntamientos como en el Gobierno Vasco, políticas que aseguren unos recursos básicos, dentro del entendimiento mutuo y en colaboración con los agentes sociales.

 

- Halaber, guztion artean bizikidetza zuzena eraikitzeko, Gipuzkoako Batzar Nagusientzat erabakigarria da getoak ez sortzea; horretarako, beharrezkoa da, batetik, orain arteko norabide politikoari eustea eta sakontzea, alegia, giza eskubideekiko errespetuaren kultura eragitea, bakerako heziketa bultzatzea, eta pertsona guztien lanerako formazioa antolatzea; eta, bestetik, harrera egiten duten herritarren eta etorri berri diren pertsonen artean ahalegina egitea bi noranzkoetan, hala, ekarpen ezberdinekin aberastutako gizartea eraikitzeko.

- Asimismo, para construir una convivencia justa entre todos y todas, las Juntas Generales de Gipuzkoa consideran decisivo que no se creen guetos; para ello, resulta necesario, por una parte, que se mantenga el rumbo político tomado hasta ahora y se profundice en él, es decir, que se promueva la cultura del respeto hacia los Derechos Humanos, se impulse la educación para la paz, y se organice la formación para el empleo de todas las personas; y, por otra, que se realice un esfuerzo bidireccional entre la ciudadanía acogedora y las personas recién llegadas, de manera que se edifique una sociedad de convivencia enriquecida con las distintas aportaciones.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.