ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

ERAKUNDE-ADIERAZPENA, "HAZTE OIR" ELKARTEAREN KANPAINA TRANSFOBOA DELA ETA

DECLARACIÓN INSTITUCIONAL CON MOTIVO DE LA CAMPAÑA TRANSFOBA DE LA ASOCIACION "HAZTE OIR"

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek adierazten dute sexu aniztasuna eta pertsona guztien sexu identitateko eskubidea aldezten dituztela eta haiekiko konpromisoa agertzen dutela. Era berean, pertsona ezberdinen arteko bizitza baliotzat duen herrialde batekiko konpromisoa berresten dute, hartan pertsona guztiak errespetuan eta askatasunean garatu ahal izateko.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa manifiestan su compromiso y defensa a favor de la diversidad sexual y el derecho de todas las personas a la identidad sexual. A su vez, ratifican su compromiso a favor de un país cuyo valor sea la convivencia entre diferentes, donde todas las personas puedan desarrollarse en el respeto y en la libertad.

 

Pertsona guztiek, batez ere adingabeek, errespetuzko eta aniztasunezko inguru batean hazteko eskubidea dute, hartara bakoitzak bere sexu identitatea adierazi ahal izateko inolako jazarpenik eta erasorik gabe.

Todas las personas, en especial las menores, tienen derecho a crecer en un entorno de respeto y de diversidad, para que cada cual pueda expresar su identidad sexual sin ningún acoso ni ataque.

 

Halaber, Gipuzkoako Batzar Nagusiek arbuiatu egiten dute "Hazte Oír", elkartearen kanpaina transfoboa, hainbeste hauts harrotu duena. Arbuiatu egiten dugu, ez dituelako zuzentasunez errespetatzen pertsona transexualak. Arbuiatu egiten dugu, baztertu egiten dituelako eta, beraz, kalte egiten dielako ume transexualen ongizate eta babes emozionalari. Kanpaina horretan bultzatu nahi diren mezuek eraso egiten diete gizarte erabat demokratikoaren euskarri izan behar duten printzipio eta balioei, egin-eginean, pertsonenganako tolerantziari, aukera-askatasunari eta genero-aniztasunari.

Así mismo, las Juntas Generales de Gipuzkoa a rechazan la campaña tránsfoba, de la asociación "Hazte Oír", que tanto ruido está creando. Rechazo, porque no respeta directamente a las personas transexuales. Rechazo, porque discrimina y por ello, afecta al bienestar y la protección emocional de los niños y niñas transexuales. Los mensajes que se quieren promover en esta campaña son contrarios a los principios y valores en los que debe sustentarse una sociedad plenamente democrática, como la tolerancia y el respeto a la libertad de elección y la diversidad en materia de género de las personas.

 

Arbuiatu egiten dugu kanpaina hori, aurka egiten dielako bai Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Arreta eta Babesari buruzko 32005 Legean ezarritakoari, bai transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko 14/2012 Legean ezarritakoari. Horrek guztiak garamatza gure kaleetan halako mezurik ez onartzera.

Rechazamos esta campaña por ser contraria a lo establecido en la Ley 3/2005 de Atención y Protección a la Infancia y la Adolescencia y en la Ley 14/2012, de No Discriminación por Motivos de Identidad de Género y de Reconocimiento de los Derechos de las Personas Transexuales. Por eso, no aceptaremos estos mensajes en nuestras calles.

 

Horretxegatik da beharrezkoa zenbait erakundek egiten duten diagnosi juridikoa. Gure kaleetan ez ditugu nahi bazterkeria bultzatu eta genero aniztasuna eta pertsona transexualen eskubideak errespetatzen ez dituzten mezuak; gure kaleetan ez ditugu nahi transexualtasuna patologizatu egiten duen mezurik. Hori horrela, eskatzen dugu kanpaina hori kentzea eta gure erakundeek autobus hori gure herrietan zehar ibiltzeari buruzko arbuioa adieraztea.

Es por ello que el diagnóstico jurídico que se está haciendo en diferentes instituciones es necesario. No queremos mensajes que promueven la discriminación y no respetan la diversidad de género y los derechos de las personas transexuales en nuestras calles, no queremos mensajes que continúen patologizando la transexualidad en nuestras calles. Para ello exigimos la retirada de esta campaña y que nuestras instituciones muestren su rechazo a que el autobús recorra nuestras ciudades.

 

Azkenik, Gipuzkoako Batzar Nagusiok konpromisoa agertu nahi dugu transfobiaren aurkako borrokan lanean jarraitzeko. Kanpainak kanpaina, eutsi egin behar diogu legeak, arreta-protokoloak, hezikidetza... indartzeari eta hobetzeari, berriro ere halako kanpaina baztertzailerik gertatu ez dadin eta pertsona guztiak eskubide guztien jabe izan daitezen.

Para acabar, las Juntas Generales de Gipuzkoa nos comprometemos a continuar trabajando en contra de las transfobia. Aparte de campañas, tenemos que seguir reforzando y mejorando las leyes, los protocolos de atención, la coeducación... para evitar que campañas discriminatorias como estas se vuelvan a dar y para que todas las personas sean dueñas de todos sus derechos.

 

Gure ezetza transfobiari! Hazte Oír-en mezuei eta autobusari ez diegu ongietorririk egingo gure herri eta hirietan. Pertsona guztien askatasuna, duintasuna eta erabakitzeko eskubidea dira gure bilgunea.

¡No a la transfobia! ¡Los mensajes y autobuses de Hazte Oír no son bienvenidos en nuestros pueblos y ciudades! Lo único que nos tiene que unir son la libertad, la dignidad y el derecho a decidir de todas las personas.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.