ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

ERAKUNDE-ADIERAZPENA EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA GAITZESTEKO, HONDARRIBIAN ERASO SEXISTA IZAN DELA ETA

DECLARACIÓN INSTITUCIONAL DE RECHAZO DE LA VIOLENCIA CONTRA LA MUJER, A RAÍZ DE UNA AGRESIÓN SEXISTA EN HONDARRIBIA

 

49 urte igaro dira Stonewalleko erreboltaz geroztik. 1969ko ekainaren 27tik 28rako gauean New Yorkeko polizia Stonewall izeneko pub batean sartu zen transexual, lesbiana, gay eta bisexualak atxilotzeko. Euren eskubideak defendatzeko elkartzen ziren lehen aldia ez bazen ere, data hori mugarri bihurtu zen diskriminazio- eta ikusezintasun-testuinguru batean: LGTBI+ pertsonek euren sexualitatea eta generoa modu askean bizitzeko antolatu zuten borrokan katalizatzaile bat izan zen.

Ya han transcurrido 49 años desde la revuelta de Stonewall. La noche del 27 al 28 de junio de 1969, la policía de New York entró a un pub llamado Stonewall a detener a personas transexuales, lesbianas, gays y bisexuales. Aunque no era la primera vez que se reunían para defender sus derechos, esa fecha se convirtió en hito en un contexto de discriminación e invisibilidad: fue el catalizador en la lucha que organizaron las personas LGTBI+ para vivir su sexualidad y su género de forma libre.

 

Orduz geroztik ekainaren 28an LGTBI+ pertsonen Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna ospatzen da: dibertsitatea eta egindako lorpenak ospatzeko eguna da, baita eskubideen eremuan aurrerantz egiteko falta den guztia aldarrikatzeko eguna ere.

A partir de entonces, el 28 de junio se celebra el día internacional por la liberación sexual de las personas LGTBI+. Es un día para celebrar los logros alcanzados y la diversidad, así como un día de reivindicación de todo lo que queda por avanzar en el ámbito de los derechos.

 

Gaur egun oraindik ere LGTBI+ pertsonek mota guztietako diskriminazioak jasaten dituzte, askotan indarkeria barne: sexuorientazioagatiko eta/edo generoidentitateagatiko gorroto-delituak, heterosexualitatea arau gisa inposatzen dela agerian uzten duten hainbat diskriminazio eta eraso, trans kolektiboaren patologizazioa, trans diren haur eta nerabeentzako arreta egokirik eza, eta abar. Ez dugu ahaztu behar bidegabeko errealitate diskriminatzaile hori askoz handiagoa dela pertsona askorentzat euren arraza, jatorria, egoera administratiboa eta/edo sozio-ekonomikoa eta abar direla medio. Oraindik ere hori gertatzen ari da gure gizartean, eta gure betebeharra da LGTBI+ pertsonen aurkako diskriminazio mota oro ezabatzeko lan egitea. Araudiari eta ekintza espezifikoak martxan jartzeari dagokienez aurrerapausoak eman diren arren, oraindik lan asko egin behar da LGTBI+ pertsonek euren eskubide guztiez egun guztietan goza dezaten defendatzeko eta sexualitatea eta generoa bizitzeko modu eta adierazpen guztien normalizaziorantz beharrezko gizarte-aldaketa gauzatzeko.

Actualmente, las personas LGTBI+ todavía sufren discriminaciones de todo tipo, incluso violencia en muchas ocasiones. Delitos de odio por la orientación sexual o la identidad de género, discriminaciones y ataques que ponen de manifiesto que se impone la heterosexualidad como norma, patologización del colectivo trans, falta de atención adecuada para la infancia y la adolescencia trans, etcétera. No podemos olvidar que esa injusta realidad discriminadora es mucho más aguda para mucha gente debido a su raza, origen, situación administrativa o socioeconómica etcétera. Eso todavía está ocurriendo en nuestra sociedad, y nuestro deber es trabajar para erradicar todo tipo de discriminación contra personas LGTBI+. Aunque se hayan dado avances en la normativa y en la puesta en marcha de acciones específicas, todavía se debe trabajar mucho para defender que las personas LGTBI+ gocen todos los días de sus derechos y para que se den los cambios sociales necesarios en el camino a la normalización de todas las expresiones y formas de vivir la sexualidad y el género.

 

Egun honetan ezin dugu ahaztu Euskal Herrian mugimendu LGTBI+ eta feminista osatzen duten pertsona guztien borrokaren aldarrikapena, izan ere, eguneroko zereginean, eta diskriminazio mota oro ezabatzeko lan eginez, gizarte benetan bidezkoa, igualitarioa eta feminista eraikitzeko funtsezko ekarpena egiten baitute. Euren borrokari laguntzeko gure konpromiso politikoak egunerokoa izan behar du, ez soilik adierazpenak eginez, baizik eta gizarte-ordezkariekin adostutako ekintzak martxan jartzeko giza baliabideak, baliabide teknikoak eta ekonomikoak konprometituz, betiere ikuspegi feminista eta eraikitzailearekin.

Este día no podemos olvidar la reivindicación de todas las personas que forman el movimiento LGTBI+ y feminista en Euskal Herria, puesto que hacen una aportación fundamental en la construcción de una sociedad realmente justa, igualitaria y feminista, trabajando en el día a día para erradicar todo tipo de discriminación. Nuestro compromiso político para ayudar a su lucha debe ser diario, no solo haciendo declaraciones, sino comprometiendo recursos humanos, técnicos y económicos desde una perspectiva feminista y constructiva para poner en marcha acciones pactadas con los representantes sociales.

 

Funtsezko giza eskubideez, norberaren identitatea definitzeko eta identitate hori askatasunez bizitzeko eskubideaz ari gara.

Se trata de derechos humanos fundamentales, del derecho a definir la identidad propia y a vivir con la libertad esa identidad.

 

Beraz, Gipuzkoako Batzar Nagusiek,

Por todo ello, las Juntas Generales de Gipuzkoa

 

1. Giza eskubideekin dugun konpromisoa berresten dugu, baita aniztasun sexualaren, genero identitatearen eta orientazio sexualaren arabera jendea ez diskriminatzearekin ere. Egin diren aurrerapausoak aitortzeaz gain, berresten dugu egun oraindik dauden oztopoak gainditzeko gure erabakia.

1. Ratifican su compromiso con los derechos humanos, así como con la no discriminación de las personas por motivos de diversidad sexual, identidad de género y orientación sexual. Además de reconocer los avances conseguidos, se reafirman en su decisión de superar los obstáculos que todavía existen en la actualidad.

 

2. Aniztasun sexualaren aldeko eta orientazio sexualaren edo genero identitatearen arabera pertsonak ez diskriminatzeko politiketan apustu egiteko beharra adierazten dugu. Horretarako programak garatu behar dira, harrera proiektuak, informazioa, formazioa, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa.

2. Declaran la necesidad de apostar por políticas favorables a la diversidad sexual y de no discriminación a las personas por motivo de diversidad sexual o identidad de género, para lo cual es necesario desarrollar programas, proyectos de acogida, información, formación, sensibilización y concienciación.

 

3. Eta horretarako, Batzar Nagusi hauek konpromisoa hartzen dute honako hau egiteko:

3. Con ese fin, las Juntas Generales de Gipuzkoa se comprometen a realizar lo siguiente:

 

3.1 Bere politiketan sexu-aniztasuneko eta genero-identitateko ikuspegia sartzea, eta zehazki:

3.1 Inclusión de la perspectiva de la diversidad sexual y de identidad de género en sus políticas, y, en concreto:

 

1. Aniztasun sexualaren eta genero identitatearen ikuspegia bere politika guztietan txertatzea.

1. La incorporación de la perspectiva de la diversidad sexual y de identidad de género en todas sus políticas.

 

2. Aniztasun sexual eta afektiboaren berdintasun printzipio erreala babestea, eta gaur egun oraindik dirauten hesiak gainditzeko urratsak ematen jarraitzeko konpromiso irmoa izatea.

2. Proteger el principio real de igualdad de la diversidad sexual y afectiva, y adoptar el firme compromiso de continuar dando pasos para superar las barreras que se mantienen en la actualidad.

 

3. Erakundea eskubide, sexu identitate eta genero berdintasunaren aldeko borrokan aitzindari izateko lanari eustea.

3. Continuar con la tarea de situar a la institución como pionera en la lucha por los derechos, identidad sexual e igualdad de género.

 

4. Diskriminazioaren prebentziorako eta identitate eta praktika sexu-afektibo ez heteroarautzaileak, askotarikoak eta askatasunean egindakoak garatzeko ekintzak barnean hartzen dituzten baterako hezkuntza feministako programak txertatzeko, neurriak bultzatzea.

4. Impulsar medidas para la incorporación de programas de educación feministas para la prevención de la discriminación que incluyan acciones para prevenir la discriminación y desarrollar identidades y prácticas afectivosexuales no heteronormativas, plurales y practicadas en libertad.

 

5. Diskriminazioa jasaten duten LGTBI+ pertsona guztiei, eta bereziki beren sexu, adina, arraza, jatorri, egoera administratibo eta abarrengatik kalteberatasun handiagoko egoeran dauden pertsonei sozialki, psikologikoki, juridikoki eta ekonomikoki laguntzeko bere eskura dituen baliabide guztiak ematea.

5. Proporcionar todos los recursos a su alcance para ayudar social, psicológica, jurídica y económicamente a todas las personas LGTBI+ que sufren discriminación, y en especial a personas en situación de mayor vulnerabilidad por su condición sexual, edad, raza, origen, situación administrativa, etcétera.

 

6. Askatasun sexualaren alde lan egiten duten taldeei eta elkarteei, eta zehatzago LGTBI+ kolektibo eta berdintasunaren arloan lan egiten dutenei gure laguntza eskaintzea.

6. Apoyar a colectivos y asociaciones que trabajan por las libertades sexuales, en concreto, colectivos LGTBIQ+ y asociaciones que trabajan en el ámbito de la igualdad.

 

7. Herritar guztiei zuzendutako sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak bultzatzea.

7. Impulsar campañas de sensibilización y concienciación dirigidas a toda la ciudadanía.

 

8. EAEn LGTBI+ pertsonen eskubideen defentsa osoa eta araudiaren garapen egokirako beharrezko baliabide guztiak bermatuko dituen araudi espezifiko bat martxan jartzeko azterketa egitea.

8. Estudiar la puesta en marcha de un a normativa específica que garantice todos los recursos necesarios para el desarrollo adecuado de la normativa y la plena defensa de los derechos de las personas LGTBI+ en la CAV.

 

9. LGTBI+ adineko pertsonen arreta egokirako zerbitzuak sustatzea.

9. Promover o continuar promoviendo servicios para una adecuada atención de las personas mayores LGTBI+.

 

10. Gure eskumenen esparruan, beste leku batzuetatik iristen diren eta beren sexuorientazioaren eta/edo generoidentitatearen ondorioz jazarpena jasaten dutela adierazten duten pertsona guztientzako arreta osoa eskaintzea.

10. Ofrecer, dentro de nuestras competencias, atención integral a todas las personas que llegan de otros lugares y que manifiestan que sufren persecución a causa de su orientación sexual o identidad de género.

 

11. Mugimendu LGTBI+ eta feministekin etengabeko komunikazio- eta lankidetzakanalak mantentzeko, eta ekimen bateratuak martxan jartzeko baliabideak erraztea. Era berean, aurreko ekintza horiek guztiak mugimendu horiekin kontrastatu beharko dira.

11. Mantener canales de comunicación continua y de colaboración con el movimiento LGTBI+ y feminista, y facilitar recursos para poner en marcha iniciativas conjuntas. Así mismo, todas las anteriores acciones deberán ser contrastadas con tales movimientos.

 

12. Ekainak 28ko aldarrikapen eta ospakizuna ikusgai egitea; horretarako Gipuzkoako Batzar Nagusietako gune publiko nagusian ortzadar bandera zintzilikatuko da eta gainera urtetik urtera LGTBI+ kolektiboaren eskubide eta askatasunerako ekintzak gehitzen joatea.

12. Hacer visible la celebración del 28 de junio, colgando la bandera arco iris en el balcón de las Juntas Generales y sumando actividades año tras año para trabajar por los derechos y libertades del colectivo LGTBIQ+.

 

13. LGTBI+ kolektiboa identifikatzen duen iruditeria agerian jartzeko gero eta espazio gehiago jartzea, horretarako herriko paisaiarekin bat egin eta aldarrikapena urte osoko ekintza izan dadin.

13. Habilitar cada vez más espacios para hacer visibles los símbolos que identifican al colectivo LGTBIQ+ de manera que formen parte del paisaje del país, para hacer esta reivindicación extensiva a todo el año.

 

3.2 Herritarrei dei egiten diegu, mugimendu LGTBI+ eta feministek gure udalerri eta hirietan deitzen dituzten ekintzetan parte har dezaten. Eta bereziki, Hego Euskal Herrian -Bilbonburutu zen lehen manifestaldiaren 40. urteurrena babestuz.

3.2 Hacen un llamamiento a la ciudadanía a participar en acciones convocadas por el movimiento LGTBI+ y feminista en nuestros pueblos y ciudades, apoyando, en especial, el 40 aniversario de la primera manifestación llevada a cabo en Hego Euskal Herria (en Bilbo).

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.