ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

ERAKUNDE-ADIERAZPENA EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA GAITZESTEKO, DONOSTIAN SALATUTAKO ERASOAK DIRELA ETA

DECLARACIÓN INSTITUCIONAL DE RECHAZO DE LA VIOLENCIA CONTRA LA MUJER, A RAIZ DE LAS DENUNCIAS DE AGRESIÓN PRESENTADA EN SAN SEBASTIAN

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek argi eta garbi gaitzesten dituzte Donostian Aste Nagusian salatutako erasoak, eta elkartasuna eta babesa agertzen dizkiete emakumeei eta haien senide eta gertukoei.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa muestran su más rotundo rechazo ante actitudes como las denunciadas en Donostia en el transcurso de la Semana Grande, y trasladan su solidaridad a las mujeres, así como a sus familiares y personas allegadas.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek emakumeen eta beren familia-ingurunearen aurkako indarkeriaren agerpen guztiak gaitzesten dituzte. Lehen mailako arazotzat jotzen dugun indarkeria matxista da emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasun bidegabeen agerpenik larriena eta berauen arteko botere-harremanetan du jatorria, emakumeak mendean mantentzeko helburua duelarik.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa rechazan toda manifestación de violencia contra las mujeres y su entorno familiar. La violencia machista es la más grave manifestación de las injustas desigualdades existentes entre mujeres y hombres, se trata de un problema de primer nivel, derivado de relaciones de poder y cuyo objetivo es mantener el sometimiento de las mujeres.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek herritarrei eskatzen diete har ditzatela konpromiso pertsonal eta kolektiboak emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde. izan ere, arazo kolektiboa da, guztiona, eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea, emakume zein gizonei, herritarrei, elkarteei eta erakundeoi dagokigu erantzutea. Era berean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek konpromisoa hartzen dute erakunde gisa, berdintasunaren aldeko eta emakumeen kontrako edozein erasori aurre egiteko lanari eusteko eta gainerako erakundeei eskatzen diete lidergoa har dezaten indarkeria matxistarik gabeko Gipuzkoa eraikitzeko eginkizunean, lan horri eusteko konpromisoak hartuz, bakoitzak bere esparruan.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa solicitan a la ciudadanía que adopte un compromiso personal y colectivo a favor de la igualdad entre mujeres y hombres, y que reaccione ante cualquier expresión de violencia contra las mujeres, puesto que se trata de un problema colectivo, de todos y todas, y nos corresponde a todos y todas, mujeres y hombres, ciudadanía, asociaciones e instituciones, la responsabilidad de hacer frente a la violencia machista. Asimismo, las Juntas Generales de Gipuzkoa adoptan, como institución, el compromiso de seguir trabajando a favor de la igualdad, y en contra de cualquier expresión de violencia contra las mujeres, e instan al resto de instituciones a asumir el liderazgo en la labor de construir una Gipuzkoa sin violencia machista, adoptando, cada una en su ámbito, compromisos para llevar a cabo dicha tarea.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek indarkeria matxistar en biktima izan diren emakumeei beharrezko laguntza, baliabide, zerbitzu eta babesa emateko eskumena eta zeregina duten erakundeei eta elkarteei eskatzen diete har ditzatela egokiak diren neurriak. Halaber, eraso honen egilea epailearen aurrera eramateko ikerketak ohiko arretaz egitera deitzen die Herrizaingo eta Justizia arduradunei.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa instan a las instituciones y asociaciones competentes y que tienen el cometido de prestar la ayuda, recursos, servicios y apoyo necesarios a las mujeres que han sido víctima de la violencia machista a aplicar las medidas oportunas. Asimismo, instan a los responsables de Interior y de la Justicia a que lleven a cabo sus investigaciones con la diligencia habitual.

 

Indarkeria matxistak jatorri estrukturala duen heinean, arazo honi erantzun eta aurre egiteko neurriek ere integralak izan behar dute. Erronka pertsonen arteko harremanak berdintasunean oinarritzea da.

En la medida en que la violencia machista tiene origen estructural, las medidas para hacerle frente y darle respuesta han de ser también integrales. El reto es que las relaciones entre las personas se basen en la igualdad.

 

Horregatik dei egiten dugu Gipuzkoako Batzar Nagusietatik pertsonen sozializazioaren prozesuei diziplina anitzeko esparruetatik heltzeko, erakunde publikoetatik emakume eta talde feministekin elkarlana eraikiz.

Es por ello que desde las Juntas Generales de Gipuzkoa realizamos un llamamiento para atender los procesos de socialización de las personas desde ámbitos multidisciplinarios, cristalizando la colaboración con las mujeres y el movimiento feminista desde las instituciones públicas.

 

Azkenik, Batzar Nagusiek gipuzkoarrei dei egiten diete eraso hau gaitzetsi eta elkartasuna adierazteko erakundeek, emakume mugimenduek, talde feministek eta gainerako gizarte eragileek deituta egingo diren mobilizazioetan parte har dezatela, indarkeria matxistari ezezkoa esan eta parekidetasunaren aldeko hautua guztiok gure egunerokoan egin dezagun, norbanako zein kolektibo gisa, eta erakunde zein gizarte mailan.

Por último, las Juntas Generales hacen un llamamiento a la ciudadanía guipuzcoana para que participe en las movilizaciones que se realizarán a convocatoria de instituciones, movimiento de mujeres, grupos feministas y demás agentes sociales, para mostrar su rechazo a la violencia machista y optar todos y todas en nuestra vida cotidiana por la paridad, tanto a título personal como colectivo como a nivel institucional y social.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.