ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

MARTXOAK 8: BIZITZAK ERDIGUNERA!!!!

8 DE MARZO: ¡LAS VIDAS AL CENTRO!

 

Gizarteak mezu argia jaso zuen 2018an, Mugimendu Feministak Martxoaren 8rako emakumeen lan etenaldi deialdiari eman zion erantzunaren aurrean: kaleak bete ziren eta elkarlan-sareak sustatu, emakumeek beren aukera-berdintasuna erreklamatzeko abian jarrita zuten borrokak atzera bueltarik ez zuela.

En 2018 la sociedad recibió un mensaje claro ante la respuesta que se dio a los paros de mujeres convocados por el Movimiento Feminista el 8 de Marzo: se llenaron las calles y se impulsaron las redes de colaboración para expresar que la lucha iniciada por las mujeres para reclamar la igualdad de oportunidades no tiene vuelta atrás.

 

2019rako ere indarrean jarraitzen dute emakumeen aldarrikapenek, "Bizitzak Erdigunera" lelopean. Aurten ere, emakumeen bizitzak jasangarri, libre, anitz eta duinak izateko eskaerak kaleak hartuko ditu. Beharrezkoa da emakumeen lan-prekarietatea eta pobrezia salatzea, indarkeria matxista guztien aurka egitea, eta bazterkeria eta arrazakeriari uko egitea.

En 2019 siguen vigentes las reivindicaciones de las mujeres bajo el lema de "¡Las vidas al Centro!". Este año también tomará las calles la demanda de las mujeres para tener vidas sostenibles, libres, diversas y dignas. Es necesario denunciar la precariedad laboral y pobreza de las mujeres, luchar contra todas las formas de violencia machista y rechazar la exclusión y el racismo.

 

Gizarte honen barnean emakumeengan eragiten duten zapalkuntza eta diskriminazio-sistema guztiak desagerrarazteko lanean gure Batzar Nagusietatik ere Martxoaren 8an Emakumeok planto egitea eta "Bizitzak Erdigunean" jartzea aldarrikatuko dugu.

Desde nuestras Juntas Generales, trabajando para hacer desaparecer todos los sistemas de opresión y discriminación que afectan a las mujeres, también reclamaremos que las mujeres se planten y poner "Las vidas al Centro".

 

Eta zer esan nahi du azken horrek, zehazki?

¿Y que implica esto exactamente?

 

Gure bizitzak sostengatu eta beroriek erdigunean jartzeko ordainduak eta ordaindugabeak diren lan guztiak beharrezkoak diren heinean, nagusiki emakumeoi egokitu zaigun zaintza-lan hori guztia eremu pribatu horretatik atera behar dugula; hau da, zaintza eta etxeko lanen ardura sozializatu behar dela eta gizonek eta erakunde publikoek ardura zuzenak hartu behar dituztela.

En la medida en que todos los trabajos son necesarios para el sostenimiento de la vida, tanto los remunerados como los que no lo son, tenemos que sacar del espacio privado todo el trabajo de cuidados que nos toca mayoritaria a las mujeres; esto significa, que hay que socializar la responsabilidad de trabajo doméstico y de cuidado, y que los hombres así como las instituciones y entidades públicas tienen que asumir responsabilidad directa.

 

Berdintasun politikak eraginkorrak izango badira, behar-beharrezkoa eta giltzarria da denbora orekaz erabiltzea. Europako Berdintasun Adierazleetako erreferentzien artean Denborari heltzen zaionean, aldaketak ekarri ohi ditu Botere, Ezagutza, Diru eta Enplegu esparruetan.

Resulta estratégico y clave equilibrar el uso del tiempo para que las políticas de igualdad sean efectivas. Entre los ámbitos de referencia en los Indicadores Europeos de Igualdad, intervenir sobre el del Tiempo acarrea cambios en los dominios del Poder, el Conocimiento, el Dinero y el Empleo.

 

Aurrekari hauek aintzat hartuta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek erabaki hauek hartzen dituzte:

Teniendo en cuenta estos antecedentes las Juntas Generales de Gipuzkoa adoptan los siguientes acuerdos:

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek beren gain hartzen dute erantzukizuna berdintasuna, benetakoa eta eraginkorra, bermatzeko politika publikoak eragiteko, behar diren baliabideak jarriz politika horiek egoki abiarazteko.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa asumen la responsabilidad de llevar adelante políticas públicas que garanticen la igualdad real y efectiva dotando de los recursos necesarios para su correcta puesta en marcha.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek ardura hartzen dute zaintza-lanak bere politika publikoen erdigunean jartzeko.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa asumen la responsabilidad de poner en el centro de sus políticas públicas las tareas de cuidados.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek, Mugimendu Feministak deitutako greba dela eta, ardura hartzen dute Batzar Nagusietako emakumezko hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak emateko.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa, con motivo de la huelga convocada por el Movimiento Feminista asumen la responsabilidad de facilitar el ejercicio del derecho a la huelga a las trabajadoras y electas de las Juntas Generales.

 

Azkenik, deitutako grebari onespena ematen diote eta herritarrak deitzen dituzte Emakumeen Nazioarteko Egunagatik Mugimendu Feministak Martxoaren 8an deitutako mobilizazioetan eta ekitaldi desberdinetan aktiboki parte hartzera.

Al fin, valoran positivamente la convocatoria de la huelga y hacen un llamamiento a la ciudadanía para que participe activamente en las movilizaciones convocadas para el próximo 8 de marzo por el Movimiento Feminista con motivo del Día Internacional de las Mujeres.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.