ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

ERAKUNDE-ADIERAZPENA, ZESTOAN ETA ZARAUTZEN BI LANGILEREN HERIOTZA ERAGIN DUTEN LAN ISTRIPUAK DIRELA ETA

DECLARACIÓN INSTITUCIONAL CON MOTIVO DE DOS ACCIDENTES LABORALES EN ZESTOA Y ZARAUTZ QUE HAN CAUSADO LA MUERTE DE DOS TRABAJADORES

 

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Batzorde Iraunkorraren Mahaiak honako erakunde-adierazpena onartu du, Zestoan eta Zarautzen gaur izandako lan istripuetan bi langile hil direla salatzeko.

La Mesa de la Comisión Permanente de las Juntas Generales de Gipuzkoa ha aprobado una declaración institucional lamentando la muerte de dos trabajadores en accidente laboral hoy en Zestoa y Zarautz.

 

1. Las Juntas Generales de Gipuzkoa manifiestan su pesar por la muerte de dos personas en sendos accidentes laborales, el primero ha fallecido al caerle un árbol encima y el segundo, al caer de una grúa-torre que se ha desplomado, y desean hacer llegar sus condolencias a las familias de los trabajadores, a sus amistades y compañeros de trabajo. Asimismo, hacen pública su denuncia ante los accidentes laborales y rechazan la pérdida de vidas en el lugar de trabajo.

1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek atsekabez hartu dute Zestoan eta Zarautzen bi pertsonaren heriotzaren albistea, bata basoan ari zela zuhaitz batek azpian harrapatuta, eta bestea, lurrera erori den eraikuntza-garabi batetik amildu denean, eta elkartasuna helarazi nahi diete langileen senideei, lankideei eta lagunei. Aldi berean publikoki salatu nahi dute eta bere gaitzespena adierazi, heriotzak eragin dituen lan-ezbeharrak direla eta.

 

2. Gipuzkoako Batzar Nagusiek salatu nahi dute, halaber, istripuak nola edo hala eta edozeren gainetik ekidin beharra dagoela, lan mota guztietan lehentasuna behar baitu izan lan segurtasunak.

2. Las Juntas Generales de Gipuzkoa quieren poner de manifiesto que los accidentes laborales hay que evitarlos cueste lo que cueste y por encima de todo, ya que la seguridad laboral ha de ser una prioridad en cualquier tipo de trabajo.

 

3. Gipuzkoako Batzar Nagusiek berresten dute pertsonak, eta hein batean langileak direla gure herrialdearen garapen sozial eta ekonomikoaren muina. Horregatik jotzen du ezinbestekotzat lan-osasunari eta segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzea, bai eta lan-arriskuen prebentziorako arauak betearaztea ere.

3. Las Juntas Generales de Gipuzkoa reiteran que las personas, y sobre todo las personas trabajadoras son centro del desarrollo económico y social de nuestro país. Por esta razón creen indispensable seguir impulsando campañas sobre salud laboral y seguridad en el trabajo, así como la exigencia del cumplimiento de las normas de prevención de riesgos laborales.

 

Lan-istripuak gure sistema ekonomiko-sozialaren egiturazko arazo bilakatu dira. Lan-arriskuen aurkako defentsarik onena prebentzioa eta prestakuntza dira, horien bidez lortzen baitute langileek ongizatea, ezagutza eta segurtasuna.

La siniestralidad laboral es una lacra de nuestro sistema económico-social. La mayor defensa contra los riesgos laborales son la prevención y la formación que procuran el bienestar, conocimiento y seguridad de los trabajadores y trabajadoras.

 

4. Horregatik guztiagatik, erakunde guztiei berriz ere eskatzen diete lan-arriskuen prebentzioan jardunbide egokiei buruzko proiektuetan lagun dezatela, lan-administrazioarekin eta erakunde sindikal zein patronalekin koordinazioan, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delituak jazar ditzatela, baita ikuskapen funtzioak gehitu eta hobetu ere.

4. Por todo ello, instan a todas las instituciones nuevamente a colaborar en la realización de proyectos sobre buenas prácticas de prevención de riesgos laborales en coordinación con la Administración laboral y las organizaciones sindicales y patronales, así como a la persecución de los delitos contra la seguridad y salud en el trabajo y el incremento y mejora de las funciones inspectoras.

 

5. Gipuzkoako Batzar Nagusiak, era berean, lan istripu hauek salatu eta familiekiko elkartasuna adierazteko ekimen guztietara atxikitzen dira, eta Gipuzkoako herritarrak animatzen dituzte ekimen horietan parte hartzera.

5. Las Juntas Generales de Gipuzkoa, igualmente, se adhieren a cuantas iniciativas se realicen para mostrar la solidaridad y apoyo a los familiares de los fallecidos, y animan a la ciudadanía guipuzcoana a participar en ellas.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.