ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMAK BABESTEN ERREPARAZIO PROZESUAK ERAGINEZ

APOYO A LAS VÍCTIMAS DE VIOLENCIA MACHISTA MEDIANTE PROCESOS DE REPARACIÓN

 

Azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta, indarkeria mota honen egitura-izaera nabarmentzen dugu, eta gure konpromisoa agertu nahi dugu emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko. Era berean, nazioarteko esparru juridikoarekin bat etorrita, berresten dugu beharrezkoa dela alor guztietan politika neurriak hartzen jarraitzea: prebentzio, hautemate, arreta, babes, koordinazio eta justizian, arreta berezia jarrita biktimei eta bizirik atera diren pertsonei erreparazioa ematean.

Con motivo del 25 de noviembre, Día Internacional para la Eliminación de la Violencia contra las Mujeres, reiteramos el carácter estructural de este tipo de violencia y manifestamos nuestro compromiso con la construcción de una sociedad libre de violencia contra las mujeres. Asimismo, en línea con el marco jurídico internacional, reafirmamos que es necesario plantear medidas políticas en todos los ámbitos de la intervención: prevención, detección, atención, protección, coordinación y justicia, haciendo hincapié en la importancia de la reparación a las víctimas y supervivientes.

 

Biktimen erreparazio printzipioak berekin dakar biktimak eskubide-urraketa bizi aurreko egoerara lehengoratzeko beharrezkoak diren ekintzak martxan jartzea. Indarkeria matxistaren biktimen kasuan, biktimak bere bizi-baldintzen funtsezko hobekuntza iristea da helburua, urratutako eskubideak berreskuratuz eta egindako kaltetik bere onera etortzen lagunduz. Era berean, ahalduntze-prozesua bultzatu behar da, indarkeria-egoerari aurre egiteko gaitasuna eta autonomia indartu dezaten.

El principio de reparación de las víctimas supone poner en marcha las acciones necesarias con el fin de devolver a la víctima al estado previo a sufrir la violación de sus derechos. En el caso de las víctimas de las violencias machistas, se entiende que el fin es la mejora sustancial de las condiciones de vida de las víctimas a partir de la reparación de sus derechos violados y recuperación del daño causado. Así mismo, se ha de apoyar el proceso de empoderamiento que refuerce su capacidad y autonomía para superar la situación de violencia.

 

Beharrezkoa da eskumena duten erakundeek biktimei arreta eskaintzeko politikak garatzea, bereziki tokian tokikoek, gure herri eta hirietan indarkeria matxista jasaten duten emakumeengandik erakunde hurbilenak izanik. Politikarien eta teknikarien bultzada koordinatuarekin, foru eta udal erakundeen eskuhartzea funtsezkoa da erreparazio prozesuan, komunitateko bizitza berrezartzen laguntzeko eta biktimei erreparazio publiko eta soziala emateko, indarkeria matxistaren biktimen eta bertatik bizirik atera diren pertsonen inguru hurbilenean.

Es necesario que las instituciones competentes, especialmente las locales, sigan desarrollando las políticas de atención a las víctimas, al ser las instituciones más cercanas a las mujeres que sufren violencias machistas en nuestros pueblos y ciudades. Bajo el impulso coordinado del personal político y técnico, la intervención foral y local en reparación resulta clave para ayudar a la restitución de la vida comunitaria y la reparación social y pública entorno más cercano de las víctimas y supervivientes de las violencias machistas.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek indarkeria matxista desagerrarazten laguntzeko konpromiso politikoa berresten dute, zera adieraziz:

Las Juntas Generales de Gipuzkoa ratifican su compromiso político por la contribuir a la erradicación de las violencias machistas, y declaran:

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek adierazten dute emakumeen aurkako indarkeriaren sustraiak emakumeen eta gizonen arteko botere-harremanen desberdintasun historikoan daudela, eta desberdintasun hori biztanleriari oro har nahiz inplikatutako erakundeei zuzendutako hezkuntza-, sentsibilizazio- eta prebentzio-programekin soilik ezabatuko dela.

Las Juntas generales de Gipuzkoa manifiestan que las raíces de la violencia contra las mujeres está en la desigualdad histórica de las relaciones de poder entre mujeres y hombres y que esta desigualdad sólo se eliminará con programas de educación, sensibilización y prevención dirigidos tanto a la población en general como a las instituciones implicadas.

Horregatik, Batzar Nagusiek politikarientzako eta teknikarientzako prestakuntza-programak ezartzeko eskatzen dute, genero-ikuspegia erakunde-jarduera guztietan txertatzeko.

Por ello, Las juntas generales instan a implementar programas de formación para personal político y técnico con el objetivo de incorporar la perspectiva de género en todas y cada una de las actuaciones institucionales.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek indarkeria matxisten biktima diren emakume, alaba eta semeen eskubideak bermatu eta beren beharrizanak betetzeko politikak babestu eta eragiten jarraituko dute.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa seguirán apoyando y promoviendo políticas que garanticen los derechos de las mujeres, hijas e hijos víctimas de las violencias machistas y el cumplimiento de sus necesidades.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek eskatzen dute Gipuzkoako Foru Aldundian eta Udaletan jarrai dezatela diru-aurrekontu eta giza aurrekontu handiagoekin eta neurri zehatzekin ardura handiagoz eta azkarrago erantzuten indarkeria matxista pairatu duten emakumeen erreparazio eta ahalduntzeko prozesu guztietan.

Las Juntas Generales piden que la Diputación Foral de Gipuzkoa y los Ayuntamientos continúen respondiendo con más presupuesto económico, humano y medidas concretas para avanzar con más diligencia y celeridad en todos los procesos de reparación y empoderamiento de las mujeres que han sufrido la violencia machista.

Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote zehaztu dezala zein partidetan aplikatzen ari diren generoindarkeriaren aldeko itunera bideratutako funtsak.

Las Juntas Generales instan al Gobierno Vasco a que concrete en qué partidas se están aplicando los fondos destinados al pacto por la violencia de género.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek, tartean diren gainerako erakundeekin koordinatuz, aintzat hartuko dituzte dituzte indarkeria matxistaren biktimekiko arreta eta erreparazioa ahalbidetzeko politikak, beren onera etortzeko eta urratu zaizkien eskubideak itzultzeko.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa, coordinándose con todas las instancias implicadas, tendrán en consideración las políticas para articular los dispositivos de atención y reparación que garanticen la recuperación integral de las víctimas de violencia machista y la restitución de los derechos vulnerados.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek adierazten dute egokia dela foru eta udal erakundeek talde feministekin eta tokiko emakumeen elkarteekin lankidetzan jardutea berdintasun-politikak eta ekintzak diseinatzeko, biktimei eta bizirik atera diren pertsonei arreta eta erreparazioari dagokionez.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa manifiestan la idoneidad de la cooperación foral y municipal con agrupaciones feministas y asociaciones de mujeres para el diseño de políticas de igualdad y actuaciones en materia de atención y reparación de las víctimas y supervivientes de violencia machista.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek dei egiten diete herritarrei udalerri guztietan A25a dela-eta antolatuko diren salaketa- eta aldarrikapen-ekintzetan modu aktiboan esku har dezaten.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa llaman a la ciudadanía a participar activamente en los actos de denuncia y reivindicación que se organicen con motivo del 25N en todos los municipios.

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.