ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

Erakunde-adierazpena BALIABIDERIK GABEKO ZORDUN HIPOTEKADUNAK BABESTEKO PREMIAZKO NEURRIEI BURUZKOA

Declaración Institucional sobre MEDIDAS URGENTES DE PROTECCION DE DEUDORES HIPOTECARIOS SIN RECURSOS

 

"6/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 9koa, BALIABIDERIK GABEKO HIPOTEKA-ZORDUNAK BABESTEKO PRESAKO NEURRIEI BURUZKOA, maiatzaren 14ko 1/2013 Legeak eta otsailaren 27ko 1/2015 Errege Lege Dekretuak aldatu zutena, Banku Jardunbide Egokien Kodeak -zeinari atxikita baitaude finantza-erakunde guztiak- zorrak berregituratzeko neurriak ezartzen ditu, atzerapenik ez izateko eta atzerapenaren bitartez hipoteka betearazteko prozedurarik jasan beharrik ez izateko.

"El Real Decreto Ley 6/2012 del 9 de marzo DE MEDIDAS URGENTES DE PROTECCION DE DEUDORES HIPOTECARIOS SIN RECURSOS, modificado por la LEY 1/2013 del 14 de mayo y por el R.D.L 1/2015 de 27 de febrero, Código de Buenas Prácticas Bancarias, al que están adheridas todas las entidades financieras, establece medidas de restructuración de sus deudas que les permita no caer en demora y a través de la misma poder sufrir un procedimiento de Ejecución Hipotecaria.

 

2015eko urriaren 7an, Etxegabetzeak Stop plataformak eskatuta, Gipuzkoako Batzar Nagusi hauek 5/2015 ebazpena onartu zuten Osoko Bilkuran, non, beste alderdi batzuen artean, lurralde honetan jarduten duten finantzaerakundeei eskatzen zitzaien bete zezatela abusuzko klausulei buruz indarrean zegoen erkidegoko araudia.

El 7 de octubre de 2015, a instancias de la plataforma Stop Desahucios, estas Juntas Generales de Gipuzkoa aprobaron la resolución 5/2015 en Pleno en el que entre otros aspectos, se solicitaba a las entidades financieras que operan en este territorio al cumplimiento de la normativa comunitaria vigente sobre cláusulas abusivas.

 

Ondoren, berriz ere Etxegabetzeak Stop plataformak eskatuta, 2017ko ekainaren 7ko osoko bilkuran, Batzar Nagusi hauek aho batez onartu zuten 53/2017 ebazpena. Haren bidez, Banku Jardunbide Egokien Kodeari atxikitako finantza-erakundeei eskatzen zitzaien kode horren berri emateko beren entitatearekin ohiko etxebizitzarekin bermatutako hipoteka-mailegua sinatuta zuten pertsona guztiei, eta murrizketarik gabe proposatzeko alternatiba gisa aurre egiteko zailtasunak zituztenei, edo kuota bakar bat ordaintzeko atzerapenaren berri izan bezain laster.

Posteriormente también a instancias de la plataforma Stop Desahucios, en sesión plenaria del 7 de junio de 2017, esta Juntas Generales, aprobaron por unanimidad la resolución 53/2017 en la que se instaba a las diferentes entidades financieras adheridas al Código de Buenas Prácticas Bancarias a que "dieran a conocer dicho código a todas aquellas personas que tenían suscrito con su entidad un préstamo hipotecario garantizado con la vivienda habitual, y a que lo propongan sin restricciones como alternativa a quienes tengan dificultades de hacer frente al mismo, o tan pronto como tengan constancia del retraso en el pago de una sola cuota hipotecaria".

 

Horrenbestez, 2017ko ekainaren 7an, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak idazki bat bidali zien udalerrian jarduten duten hainbat erakunderi, onartutako ebazpena erantsita. Idazki horretan, honako hau adierazten da: "Erakundearen aho bateko borondate politikoa, Banku Jardunbide Egokien Kodea jakinarazi eta aplikatzeari dagokionez".

Por consiguiente, el 7 de junio de 2017 la Presidenta de las Juntas Generales de Gipuzkoa remitió a varias entidades que operan en el municipio un escrito, adjuntado la Resolución aprobada, en la que se señala "la voluntad política unánime de la institución en relación a la comunicación y aplicación del Código de Buenas Prácticas Bancarias".

 

Gipuzkoako Batzar Nagusi hauek jakin ahal izan dutenez, zenbait banku-erakundek oraindik ere ez dute betetzen bezeroei Banku Jardunbide Egokien Kodearen berri emateko betebeharra, eta horrek kezka handia eragiten digu.

Según han podido saber estas Juntas Generales de Gipuzkoa, algunas entidades bancarias siguen incumpliendo con la obligación de informar a los clientes de la existencia y la posibilidad de que pueden acogerse al Código de Buenas Prácticas Bancarias, hecho que vemos con mucha preocupación.

 

2019ko ekainaren 16an Kreditu Higiezinen Legea indarrean sartu ondoren, 24. artikuluan arautzen da finantzaerakundeek hipoteka-mailegu bat amaitutzat eman dezaketela, baldin eta zordunak jasotako kapitalaren zenbatekoaren % 3 edo 12 kuota zor baditu, berandutza maileguaren iraupenaren lehen erdian gertatzen bada; eta emandako kapitalaren zenbatekoaren % 7 edo 15 kuota zor baditu, berandutza maileguaren iraupenaren bigarren erdian gertatzen bada; eta, ondorioz, hipoteka betearazteko eskatu dezaketela finantza-erakundeok.

Tras la entrada en vigor de la Ley de Créditos Inmobiliarios el 16 de junio de 2019, en su art. 24 se regula que las entidades financieras pueden dar por vencido un préstamo hipotecario cuando el deudor deba un 3% de la cuantía del capital concedido o 12 cuotas, si la mora se produjera dentro de la primera mitad de la duración del préstamo y un 7% de la cuantía del capital concedido o 15 cuotas, si la mora se produjera dentro de la segunda mitad de la duración del préstamo, y por consiguiente, instar la Demanda de Ejecución Hipotecaria.

 

Bestalde, lege horren lehen xedapen iragankorrak 24. artikulu horren atzeraeragina arautzen du, eta indarrean dauden hipotekei aplika dakieke, epemuga aurreratua aitortu ez denean edo kasua judizializatuta ez dagoenean; baina Auzitegi Gorenak berak gomendio bat egin du 24. artikulu hori judizializatutako kasuetara zabaldu dadin.

Por otro lado, la Disposición Transitoria Primera de dicha ley regula la retroactividad de dicho artículo 24 que puede ser aplicado a las hipotecas vigentes cuando el vencimiento anticipado no se hubiera declarado o el caso no estuviera judicializado, pero el propio TS ha formulado una recomendación para que este art. 24 se extienda a los casos judicializados.

 

Hori dela eta, kalteberatasun sozialeko egoeran dauden zordun gipuzkoarrak demandak egin aurreko jakinarazpenak jasotzen ari dira, eta zor dituzten kuotak hilabete batean ordaintzeko eskatzen diete (12 edo 15 baino gehiago, maileguaren lehen erdia edo bigarren erdia den, edo mailegatutako kapitalaren % 3 edo % 7). Erakunde horiek ez dute bete beren eginbeharra, alegia, ordaindu gabeko lehenengo kuotagatik zordunak informatzea Banku Jardunbide Egokien Kodeko onurez baliatu ote daitezkeen, zehazki, GABEALDIEN arloari dagokionez. Auzitegi Gorenaren 410/2019 epaiak betebehar hori nabarmentzen du, eta, ez bada betetzen, auzitegietan ere jar daiteke demanda.

Por tales circunstancias, deudores guipuzcoanos en situación de vulnerabilidad social están recibiendo notificaciones previas a las demandas exigiéndoles el pago en un mes de las cuotas adeudadas, (más de 12 o de 15 según sea la primera mitad o segunda mitad del préstamo, o el 3% o el 7% del capital prestado), sin que dichas entidades hayan cumplido su obligación de informales ante el impago de la primera cuota si podían acogerse a los beneficios del Código de Buenas Prácticas Bancarias, en concreto de sus CARENCIAS, obligación que queda remarcada la sentencia 410/2019 del Tribunal Supremo y, que incluso puede ser objeto de demanda ante los tribunales por su incumplimiento.

 

Egoera horien aurrean, eta Etxegabetzeak Stop plataformak eskatuta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek erakunde-adierazpen hau aurkezten dute:

Ante tales circunstancias y a petición de la plataforma Stop Desahucios, estas Juntas Generales de Gipuzkoa, presentan la siguiente declaración institucional:

 

1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek berretsi egiten dute 2017-03-07an onartutako ebazpena, herritarrek Banku Jardunbide Egokien Kodearen berri izateari buruzkoa, udaleko gizarte-zerbitzuen bidez, Etxegabetzeak Stop elkartearekin elkarlanean, bai eta finantza-erakundeek zordunei lehen kuota ez ordaintzearen berri emateko betebeharra gauzatzeko konpromisoarekin ere, berandutu ez daitezen eta hipoteka betearazteko prozedura bat jasan behar izan ez dezaten.

1. Las Juntas Generales de Gipuzkoa ratifican su Resolución aprobada el 7-3-2017, sobre el conocimiento de la ciudadanía del Código de Buenas Prácticas Bancarias, a través de los servicios sociales municipales, en colaboración con Stop Desahucios, así como con el compromiso para que las entidades financieras cumplan con su obligación de informar a los deudores ante el impago de la primera cuota, para evitar que incurran en mora y puedan ser objeto de un procedimiento de ejecución hipotecaria.

 

2. Gipuzkoako Batzar Nagusiek beren konpromisoa berresten dute finantza-erakundeek Banku Jardunbide Egokien Kodea ahalik eta lasterren aplikatu eta balizko zorrak berregituratu ditzaten, bost urteko gabealdiarekin, Euribor + % 0,25ean oinarritutako kuotarekin eta, ondorioz, aipatutako erakundeek demandarik ez dezaten jarri edo, hala badagokio, jarritako demandak kendu ditzaten.

2. Las Juntas Generales de Gipuzkoa reiteran su compromiso para que las entidades financieras apliquen, a la mayor brevedad, el Código de Buenas Prácticas Bancarias y reestructuren eventuales deudas mediante una carencia de cinco años con una cuota basada en el Euribor más 0,25% y, por consiguiente, las entidades citadas eviten interponer demandas o, en su caso, retiren las demandas interpuestas.

 

3. Gipuzkoako Batzar Nagusiak ados daude Gipuzkoan jarduten duten finantza-erakunde guztiei gutun bat bidaltzearekin ebazpen honen edukiarekin, Banku Jardunbide Egokien Kodea aplikatu dezaten, hipoteka betearazteko demandak saihesteko zordun kalteberei. Gutun horrek helburu prebentiboa izango luke finantza-erakunde guztientzat, zordun kalteberentzako hipoteka betearazteko demandak saihesteko; izan ere, finantza-erakunde horiek behin eta berriz uzten dute bete gabe informatzeko eta Banku Jardunbide Egokien Kodea eskaintzeko betebeharra, eta Higiezinen Kredituei buruzko Legearen 24. artikulua aplikatu eta haien aurkako demanda jartzeko zain daude."

3. Las Juntas Generales de Gipuzkoa expresan su conformidad al envío de una carta con el contenido de esta Resolución a todas las entidades financieras que operan en Gipuzkoa con el fin de que apliquen el Código de Buenas Prácticas Bancarias, con el fin de evitar demandas de ejecución hipotecaria para deudores vulnerables. Esta carta tendría un objetivo preventivo para todas las entidades financieras para evitar demandas de Ejecución Hipotecaria para deudores vulnerables, que reiteradamente están incumpliendo su obligación de informar y de ofrecer el C.B.P.B. y están esperando a que puedan aplicar el artc.24 de la Ley de Créditos Inmobiliarios e interponer la correspondiente demanda contra ellos."

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.