Gipuzkoako Batzar Nagusiak - Zer dira Batzar Nagusiak? - Funtzioak - Diputatu nagusia hautatzea

ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.

ORRIAREN MENU NAGUSIA:

 

LAGUNTZARAKO MENUAK:

Hizkuntza aukeratzeko menua:

Utilitate-menua:

ORRIAREN BURUA INPRIMATZEKO BERTSIOA:

Gipuzkoako Batzar Nagusiak

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:

ORRI HONEN BIDE-IZENA

aurkibidera itzuli

DIPUTATU NAGUSIA HAUTATZEA

FUNTZIOEN ATALEKO AUKERAK

Batzar Nagusietarako hauteskundeak egin eta Batzar Nagusiak emaitzen arabera eratu eta gero, Batzar Nagusien lehendakariak Osoko Bilkurarako deialdia egingo du diputatu nagusia izendatzeko. Batzar Nagusietan ordezkaritza duen talde politiko edo hauteskunde-koalizio bakoitzak batzarkide bat aurkez dezake hautagai, dagokion batzarkide taldearen bitartez.

 

Osoko Bilkuraren hasieran, hautagai bakoitzak bere foru-gobernurako programaren ildo nagusiak azalduko ditu. Ondoren, batzarkide talde bakoitzeko ordezkari batek hitz egingo du, eta hautagai bakoitzak erantzun ahal izango die. Batzarkide taldeetako ordezkariek ere erantzuteko aukera izango dute.

 

Xabier Aizarna, Batzar Nagusietako lehendakaria, Imanol Muruari aginte makila ematen.

Xabier Aizarna, Batzar Nagusietako lehendakaria, Imanol Muruari aginte makila ematen, 1985eko urtarrilaren 30eko batzar berezi edo ezohikoan, Imanol Murua Diputatu Nagusi aukeratu ondoren.

Eztabaida bukatuta, bozketa egingo dute isilpeko botoaren bitartez. Diputatu nagusi izendatzeko, hautagai batek Batzar Nagusietako kideen botoen gehiengo osoa lortu behar du lehenengo bozketan. Hautagaietatik inork ez badu gehiengo osoa lortzen, bigarrenez egingo da bozketa, eta boto kopuru handiena lortzen duena izendatuko dute diputatu nagusi.

 

Bigarren bozketan berdinketa gertatuz gero, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Batzar Nagusietarako hauteskundeetan boto gehien lortu zituen alderdi politiko, federazio, koalizio edo hautesle-elkarteko hautagaia izendatuko dute diputatu nagusi.

 

Diputatu nagusia izendatzeko erabakia Batzar Nagusien lehendakariak izenpetuko du, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean zein Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

 

ORRI-OINA:

© 2006 Gipuzkoako Batzar Nagusiak | lege-oharra | erabilerraztasuna

ORRI-OINA INPRIMATZEKO BERTSIOA:

www.bngipuzkoa.org

Gipuzkoako Batzar Nagusiak

Orri honen hasierara joan.