ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Ezagutu Batzar Nagusiak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Historia Garaikidea (1808-1979)

HISTORIOEN ATALEKO AUKERAK

1808ko inbasio napoleonikoaren ondoren, Batzarrek beren eskumenetatik asko galdu zituzten, nahiz eta admininistrazio frantsesak haien izaera errespetatu. Probintziak ordezkari bat aukeratu zuen Napoleonek Baionan bildu nahi zituen Gorteetan foru gaiak defenda zitzan. 1809an Batzarrak ez ziren bildu.

 

Thouvenot generala

Thouvenot generala

Thouvenot generalak -4. Gobernua izenekoaren buruzagia (Euskal Herria barne hartuz)- Gobernu-Kontseilua sortu zuen 1810eko otsailaren 20an; foru erregimenaren benetako ezeztapen gisa jo genezake ekintza hori. 1813an, frantsesek galdu ondoren, berriro bildu ziren Batzarrak, baina aurrerantzean zalantzazko aro berri bat hasi zen, elkarrekin batera bizi izan baitziren erregimen konstituzionala, Cadizen 1812an onartutako testuan oinarritua, eta foru erregimena. Fernando VII.a itzuli ondoren, erregimen konstituzionala ezeztatu eta 1808 baino lehenagoko ordena finkatu zen berriro. Trienio Liberal delakoak (1820-1823) foru erregimenaren esekipena ekarri zuen atzera ere. "Cien Mil Hijos de San Luís" deiakoaren partaidetzak Aldundiaren laguntza izan zuen, azkenik absolutismoa berriro ezartzea lortuz (1823ko otsailaren 9an).

XIX. mendearen barruan hainbat herrik Batzar Nagusien biltoki izateko aukera lortu zuen: Oñati (1846), lrun (1860), Oiartzun (1860), Eibar (1865) eta Zumarraga (1867). Bestalde, Batzarretara ordezkariak bidaltzen zituzten herriak ere gero eta gehiago ziren.

Foruen ezeztapena, eta beraz, Batzar Nagusien desagerpena ekarri zuen prozesuak 1837an izan zuen hasiera. Urte horretan, 1837ko irailaren 16ko legearen bitartez, Foru Aldundiak kentzea erabaki zen, horien ordez hauteskunde prozesu baten bidez aukeratu beharreko Aldundi Probintzialak jarriz.

 

Gerra karlista amaitu ondoren, 1839an, lege anbíguo batek foruak baíetsí zituen monarkiaren batasun konstituzíonalaren kalterik gabe, eta Batzar Nagusiak Zestoan bildu ziren 1840an.

 

1840-1876 urteen bitartean, giroa nahikoa nahasia zegoen, batetik desoreka politikoa baitzegoen, eta bestetik forutasuna oso-osorik berreskuratu nahi izateko etengabeko ahaleginak egiten ari baitziren. Ahalegin guzti horiek ahalegin huts baino ez ziren izan eta 1876ko uztailaren 2leko legearen bitartez behin-betirako ezeztatu zen foru erregimena, 1877an foru erakundeak deseginez.

 

Gertakari horrek ez zuen, hala ere, Gipuzkoaren autonomia ekonomiko eta administratiboaren amaiera ekarri, baizik eta, aldiz, hura sendotu egin zuen hainbat alderditan.

 

Nahiz eta zerga-salbuespena kendu, salbuespenezko beste erregimen bat sortu zen 1878an, Ekonomi Itunak, 1936ra arte indarrean egon zirenak.

Gipuzkoa probintzia oso noblearen eta oso leialaren topografia-mapa, José Joaquín de Olazabal Arbelaiz jaunak eta Francisco de Palacios jaunak egina.

Gipuzkoa probintzia oso noblearen eta oso leialaren topografia-mapa, José Joaquín de Olazabal Arbelaiz jaunak eta Francisco de Palacios jaunak egina.

1876ko legearen ondorioz sortutako antolamendu berriak ezartzen zuenez, sufragio unibertsales aukeratu behar ziren Aldundiak, eta egin ere halaxe egin zen urte horretatik aurrera. Gipuzkoako Aldundia gipuzkoarren bilakaera politikoaren ispilu gardena izan zen.

 

Hasieran Karlistak nagusitu baziren ere, geroago Kanobasen aldeko Kontserbadoreak kontrolaz jabetzen hasi ziren gero eta indar handiagoz, eta integristek ere -Karlisten zatiketa ultrakonfesionala- indar nabarmna hartu zuten probintziaren barruan. 1923an ezarritako diktadurak hauteskunde probintzialen amaiera ekarri zuen eta kudeaketarako batzordea izendatu zen Aldundiaren eginkizunak aurrera eramateko.

Eibarren Errepublikaren aldarrikapena. 1931. CASTILLO ORTUOSTE FONDOA. EIBARKO UDALA

Eibarren Errepublikaren aldarrikapena. 1931. CASTILLO ORTUOSTE FONDOA. EIBARKO UDALA

II. Errepublikaren aldarrikapenak, 1931 ko apirilaren 14ean, askatasun erregimena ekarri zuen atzera. Hala ere, ez zen Aldundiak berritzeko hauteskunde prozesurik gertatu. 1931-1936 urteen bitartean probintziako gobernua koalizio errepublikar sozialistako ordezkariek osatu zuten, gobernuak uste baitzuen probintziako hauteskundeak eginez gero Errepublikaren aurkakoen mesederako izango zirela. 1931 eta 1933 artean, ordea, ezkerretik bultzaturiko ekimen autonomiko baten aintzindari izan zen Aldundia. Ezkerreko alderdien koalizioak 1933ko hauteskundeetan izan zuen porrotak prozesu hura geldiarazi zuen. 1933 eta 1936 artean zentru-eskuineko alderdietako partaideek zuzendu zuten Aldundia, Madrilgo gobernuaren antolamendu berdin-berdina izanik. Hala eta guztiz ere, hori ez zen oztopo izan Ekonomi itunaren aldeko lanean jarraitzeko, 1934ko udan Ardoaren Gerra izeneko hartan gertatu zen bezalaxe. Frente Popularrak 1936ko otsaileko hauteskundeetan garaipena lortu ondoren, ezkerreko alderdietako ordezkariek hartu zuten berriro Aldundia.

 

Gerra Zibilaren denboran Kudeaketa Batzordeko partaideak Bilbora aldatu ziren, Gipuzkoa erori ondoren. Gerra amaiturik, Ekonomi ituna kendu zieten Gipuzkoa eta Bizkaiari. Diktaduraren denboran (1939-1975) Aldundia agintariek izendatzen zuten, eta egoera hori 1975era arte luzatu zen.

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.