ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Abortuaren lege-proiektuari buruzko eztabaida gipuzkoan

Gipuzkoako foru-legebiltzarrak mahai-ingurua antolatu zuen joan zen martxoaren 6an, Miramonen daukan egoitzan, Abortuaren Legearen proiektuari buruz. Gaur-gaurko gaia da, eta ganberako lehendakari Rafaela Romerok eta Emakumearen Berdintasunerako Batzordeko lehendakari Rebeka Uberak antolatutako mahai-inguruan aztertu zuten han parte hartu zutenek: Ernesto Gasco (PSE-EE-PSOE), Nekane Altzelai (EA), José Eugenio Azpiroz (PP), Gaspar Llamazares (IU) eta Asun Garayalde (Aralar). Sonia Hernando euskal kazetariak egin zituen moderatzaile-lanak.

 

 

Mahai-inguru hau Batzar Nagusietako kide guztiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiten dituzten lanen artean sartzen da; ekimena, hain zuzen ere, Emakumearen Nazioarteko Eguna zela-eta antolatu zen.

 

Ganberako lehendakariak adierazi zuen, beren ustez, "biziki interesgarria" dela "Gipuzkoan gure ordezkari politikoen iritzia jasotzea; izan ere, foru-legebiltzarrean azaltzea nahi dugu nola egin diren Diputatuen Kongresuko batzordearen lanak, Gobernuak aurkezten duen Abortuaren Legearen proiektuaren oinarri izan direnak". Romeroren esanetan, "haurdunaldiaren borondatezko etendura gai garrantzitsua eta funtsezkoa da herritar guztientzat, baina batik bat emakumearentzat; izan ere, daukan iritzia alde batera utzita, zuzenean eta ezinbestean eraginda ikusiko du bere burua, haurdunaldia etetea, kasuak eta epeak zeinahi ere diren, berari dagokion erabakia baita eta inoiz ez da erraza eta atsegina izaten". "Politikariek ahalik eta adostasun handiena lortzen saiatu behar dute haurdunaldia eteteko legea berritzeko garaian, emakumeen intimitateari eragiten dion kontua baita, eta, nahi gabeko egoera horretan badaude, segurtasun juridiko egokia beharrezkoa baitute", ondorioztatu du.

 

Bestalde, Berdintasun Batzordeko lehendakari REBEKA UBERAk azpimarratu zuenez, "garrantzitsua da horrelako eztabaida egitea Gipuzkoako erakundeetan, eta guztiontzat, baina bereziki emakumeentzat, erabakigarria den kontu honen inguruan egon daitezkeen ikuspuntu desberdinen berri izatea gizarteak".

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.