ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Romerok eta Uberak Parisko emakumearen lasterketan parte hartu dute

Gipuzkoako foru-parlamentuko lehendakari Rafaela Romerok, asteburuan, Parisko 2010eko Emakumearen Lasterketan parte hartu du. Mundu osoko milaka emakume joan dira Frantziako hiriburura. Romero ezezik Rebeka Ubera ere izan da lasterketan. Rebeka Ubera Batzar Nagusietako Berdintasunerako Batzordeko lehendakaria da, eta biek batera korritu zituzten lasterketak dituen ia 7 kilometroak.

 

 

Hona zer esan duen ROMEROk era horretako kirol-ekitaldiei buruz: "Horrelakoetan parte hartu beharra dago, elkartasunaren alderdia lantzen dutelako. Osasuna, bizitza eta berdintasuna dira gakoak, eta helburu horiek aldarrikatzera etorri gara hona. Gure erakundean giltzarria da gizonen eta emakumeen berdinatasunaren ikuspegia. Hori erakusteko, Lilatoian ere urtero hartzen dugu parte. Izan ere, berdintasun hori aldarrikatzen jarraitzeko tresna ezinhobeak dira horrelako ekitaldiak".

 

Lehendakaria oso pozik zegoen lasterketan parte hartzeko aukera izan duelako. Kirol-ekitaldiak, gainera, elkartasuna ere lantzen du, irabazien zati bat minbiziaren aurkako borrokan erabiltzen delako. Hitz hauek gehitu ditu lehendakariak: "Nabarmendu beharra dago emakumeak gero eta gehiago hartzen duela parte era guztietako jarduera fisikoetan, eta gero eta emakume gehiagok dute arrakasta kirolean, eta gero eta emakume gehiagok lortzen dituzte garaipen handiak. Emakumezkoak gizonezkoak adinako ahalmena dauka, eta, beraz, aukera berak izan behar ditu. Kirola maskulinotzen ari da, eta hori aldatzeko programa bereziak behar dira."

 

Azkenik, ROMEROk esan du bai bera bai Rebeka Ubera gogor ahalegindu zirela "Gipuzkoaren ordezkaritza toki onean uzten". Lehendakariak espero du Parisko Emakumearen Lasterketak "gutxienez iaz adinako arrakasta izatea", iaz 15.000 emakume aritu baitziren lasterka Frantziako hiriburuan. Amaitzeko, zorte ona opatu die "aurten parte hartu duten emakume gipuzkoar guztiei".

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.