ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Clara Rojasen hitzaldia

2010-06-30

 

Clara Rojas-ek hitzaldia eman du Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzan, "Cautiva" (Gatibua) izeneko bere liburua aurkezten ari dela-eta. Liburu horretan, FARCek bahituta izan zuen bitartean, sei urtetan zehar, Clara Rojasek bizitu zuena kontatzen du.

 

 

Clara Leticia Rojas González, Kolonbian jaio zen, Bogotan, 1964ko abenduaren 20an. Bost seme-alabetatik gazteena da. Rosarioko unibertsitatean jurisprudentzia ikasi zuen, eta abokatua da. Ingrid Betancourt-entzako lan egin zuen, eztabaida-buru postua betez, eta Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek Betancourtekin batera bahitu zuten. Betancourten alderdi politikoak erabaki zuen, Clara Rojas bahituta zegoen bitartean, 2002ko lehendakaritza-hauteskundeetarako lehendakariorde-hautagai izendatzea. 2008ko urtarrilaren 10ean askatu zuten Clara Rojas, Emmanuel operazioan. Operazioari izen hori eman zioten Clara Rojasen seme Emmanuel Rojasen ohorez, bahiketan zehar jaio baitzen semea.

 

Gaur egun, Kolonbiako Alderdi Liberalaren hautagaia da Errepublikako Senaturako (16 zenbakiarekin). Alor publikoan, Clara Rojasek Nazio Plangintzan, Kantzilertzan eta Ogasun Ministerioan egin zuen lan. Gero, politikan aritzea erabaki zuen, eta Ingrid Betancourten lehendakaritza-kanpainan egin zuen lan. Horretan ziharduela bahitu zuen, zoritxarrez, FARCek. Bahiketak ia sei urte iraun zituen.

 

Iturria: Wikipedia, 2010.

Clara Rojas

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.