ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Rafaela Romeroren adierazpena

 

Genero indarkeriaren aurkako gipuzkoako gizonen adierazpena

 

Rafaela Romeroren adierazpena

 

Genero indarkeriaren aurkako Gipuzkoako gizonen plataformak bere konpromisoa adierazten du emakumeen aurkako tratu txarra izan daitekeen edozein jarreraren aurka azaltzeko. Gipuzkoako hainbat alor soziokulturaletan garrantzitsuak dira gizon hauek, eta modu honetan indarkeria mota honen aurka daudela adierazi nahi dute, baita gizarte gaitz honekin bukatzeko etika eta moralaren aldeko apustua egin ere.

 

Adierazpen hau sinatzen duten gizonek euren babes osoa eta argia azaldu nahi diete tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei eta gaitzespen irmoena adierazi nahi dute genero indarkeriaren ekintzen aurrean. Adierazpen hau sinatzen duen orok gizarteari, erakundeei eta legeari genero indarkeriaren aurkako erantzun tinko eta erabatekoa eskatzen dio. Dagoeneko ezin da beste aldera begiratu, ez dago isiltasunerako tarterik. Denok erantzun tinko eta bateratua eman behar dugu. Emakumeen aurkako indarkeria denoi dagokigu. Heriotz bakoitzaren edo eraso bakoitzaren atzean gizarte osoaren porrota dago.

 

Gizonena eta emakumeena, gazteena eta helduena. Gure betebeharra da tratu txarrei aurre egiteko indarrik ez duten emakume horiei laguntza ematea. Ekimen honek administrazio publiko guztien arteko koordinazio eraginkorra eskatzen du, bakoitza bere eremuan, tratu txarrei aurrea hartzeko, biktimak babesteko eta delitua zigortzeko helburuarekin lan egin dezaten. Gipuzkoako Foru Parlamentuaren nahia da mundua, emakumeak seguru eta libre, beldurrik gabe eta euren bizitzari eman nahi dioten etorkizuna erabakitzeko gaitasuna izango duten tokia izatea.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gizon hauek adierazpenean berretsi eta adierazten duten bezala, milaka emakumeren, eta hauen seme-alaben, sufrimendu garrasia gure egiten dugu, eta, modu horretan, tratu txarren isiltasunarekin hausten dugu. Emakume horien familiei eta lagunei eskatzen diegu entzun ditzatela, salatu dezatela eta infernu horretatik atera ditzatela. Gaur, Batzar Nagusiek bat egiten dute gizon talde honekin, eta adierazten dute beharrezkoa dela erasotzailearen seme-alabak babestu, lagundu eta defendatzea; izan ere, bere indarkerian haurrak ere errukirik gabe erabiltzen baititu. Haurrak ahaztu egiten dira, eurek dira baztertuenak. Eurek ere biktimak dira.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gizon talde horrekin batera, berriz ere, gure babes osoa eta argia adierazten diegu tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei eta gaitzespen irmoena adierazi nahi dugu genero indarkeriaren ekintzen aurrean.

 

Parlamentu honen izenean, eta osatzen dugun guztion izenean -batzarkideak, kamarako langileak- euren bizitzan eta profesioetan arranasta lortu duten Gipuzkoako gizon hauen keinu eskuzabala eskertu nahi dut, emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean keinu ausartu, solidarioa eta konpromisoz betea.

 

 

Emakume guztientzako indarkeriarik gabeko bizitza baten alde.

 

Rafaela Romero

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakari andrea

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.