ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Plataformaren aurkezpen ofiziala

 

Genero indarkeriaren aurkako gipuzkoako gizonen adierazpena

 

Donostian, 2008ko azaroaren 17an

 

Rafaela Romero, foru-legebiltzarraren lehendakariaren gonbitea onartuaz, gaur burutu da genero-indarkeriaren aurkako Gipuzkoako gizonen Plataformaren aurkezpena Batzar Nagusetako egoitzan.

 

Plataformaren aurkezpen ofizialaren argazkia Plataformaren aurkezpen ofizialaren argazkia Plataformaren aurkezpen ofizialaren argazkia Plataformaren aurkezpen ofizialaren argazkia Plataformaren aurkezpen ofizialaren argazkia

 

45 dira adierazpena sinatu duten hainbat eremu soziokulturaletako gizon gipuzkoar ospetsuak, eta, ganberako lehendakariak esan duenez, "urrats bat aurrera egin dute eta engaiamendu tinkoa hartu dute beren gain emakume guztiek indarkeriarik gabeko bizitza edukitzeko duten eskubidearen alde".

 

Plataformaren aurkezpen ofizialaren argazkia Plataformaren aurkezpen ofizialaren argazkia Plataformaren aurkezpen ofizialaren argazkia Plataformaren aurkezpen ofizialaren argazkia Plataformaren aurkezpen ofizialaren argazkia

Lehendakariak bere esker ona adierazi die "kontzientziak astintzeagatik eta beste gizon batzuen axolagabetasunarekin konplize ez izateagatik" , eta baieztatu du genero-indarkeriak, gizarteko gaitz bat izateaz gainera, gizarte demokratiko osoaren porrota erakusten duela, eta biktimak bizitzeko, segurtasuna izateko, duintasunerako eta osotasun fisiko eta psikikorako daukaten eskubidearen aurkako eraso bat dela. Jada ez da bigarren mailako arazo bat, baizik eta estatu-arazo bat, eta tinko egin behar zaio aurre. "Giza tragedia honek min egiten digu emakume garen aldetik eta pertsona garen aldetik. Giza tragedia honek min egiten dizue gizon zareten aldetik eta pertsona zareten aldetik. Inork ez dauka eskubiderik ezein emakumeri edo seme-alabari etorkizuna lapurtzeko" esan du.

 

Pedro Miguel Etxenikek eta Pablo Benegasek adierazpena irakurri ondoren, ekitaldian parte hartu duten Plataformako ordezkariek beren sinadura gauzatu dute, eta minutu bateko isilaldia egin dute genero-indarkeriaren biktima guztien alde.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.