ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Martxoaren zortzia - Emakumearen eguna

 

Emakume bat

 

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATU DU GUIPUZKOAKO PARLAMENTUAK

Gaur, Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak azpimarratu du lehen munduak bozgorailua izan behar duela emakumeek munduko eremu behartsuenetan bizi duten egoera salatzeko. Ezin ditugu Nikaraguako egoera bezalakoak onartu. Amnistia Internazionalaren arabera, Indarkeriaren erabilera eta sexu gehiegikeriak delitu orokortuak dira Nikaraguan, eta biktima gehienak 17 urte baino gutxiagokoak dira. Neskatilok zail dute informazioa lortzea, txirotasunean bizi dira eta gehiegikeriazko egoeretan harrapatuta daude, irteera argirik gabe.

 

Lehendakaria hedabideen aurrean agertu da Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta Gipuzkoako ganberak onartutako erakunde adierazpena aurkezteko. Mahaia, Berdintasun Batzordeko lehendakari Rebeka Ubera eta Amnistia Internazionaleko ordezkariak izan dira ekitaldian. Romerok esan du beldurraren eta ezjakintasunaren eraginez, ez direla salaketak egiten, eta urrats hori egitera ausartzen diren neska adingabeek justizia egitea lortzeko borroka traumatiko bati ematen diotela hasiera, eta askotan erasotzaileak libre geratzen direla. Erantsi du "sistema judizialaren akatsek eta baliabiderik ezak, bai eta lege-prozesu garestiegi eta mingarriegiak ere, bide hori bertan behera uztera eramaten dituela maiz neskatila horiek".

 

Romerok baieztatu du sarritan norberaren etxea toki arriskutsua dela; indarkeriazko egintzak gehienetan familiakoek egiten dituztela, eta biktimek isilik egoteko presioa sentitzen dutela. Bukatzeko, adierazi du horregatik eskatu diotela Nikaraguako Gobernuari egin dezala plan nazional bat haurren aurkako sexu-indarkeria prebenitzeko.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.