ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako nazioarteko eguna

 

Emakumeek indarkeriarik gabe bizitzeko duten eskubidearen alde

 

Gaur, Azaroak 25, emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen da. Emakume, bortizkeria eta nazioartekotasuna, hiru hitz klabe gizartea aldarazi behar dutenak. Edozein bortizkeria mota zeharo mespretxagarria izanik, emakumeenganakoa da egun pairatzen dugun larriena.

 

Emakumeen eskubideen urraketa hau salatzeko asmoz, talde guztietako batzarkideak batu dira Gipuzkoako Batzar Nagusien atarian, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Administrazio Orokorreko diputatua alboan zituztela.

 

Emakume jazarriei eskainitako omenaldi apal baina irmo honen bitartez, Gipuzkoako Batzar Nagusietatik gure elkartasuna adierazten diegu, eta gipuzkoar guztiei dei egiten diogu errespetuzko eta berdintasunezko gizartea eraikitzeko.

 

Hona hemen Batzar Nagusietako Mahaiko kide guztiek adostutako Erakunde Adierazpena Emakumeen aurkako Bortizkeriaren kontrako Nazioarteko egunean.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.