ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
LAGUNTZARAKO MENUAK:
Hizkuntza aukeratzeko menua:
Utilitate-menua:
ORRIAREN BURUA INPRIMATZEKO BERTSIOA:

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
ORRI HONEN BIDE-IZENA
Gipuzkoako parlamentuak bat egin du SAKINEH MOHAMMADI ASHTIANI emakume iraniarra harrika hiltzea eragozteko zenbait erakunde eta entitate egiten ari diren kanpainarekin. 43 urteko emakume horri adulterioa egotzi zioten eta bost urte daramatza Irango mendebaldeko espetxe batean preso, epaia betetzeko zain.
Sakineh Mohammadi
Parlamentuak nazioarteko eskubide oinarrizkoenak errespetatzeko eskatzen du, bai kasu honetan eta bai beste batzuetan, eta zigor anker hori aplikatzea eragotz dadila. Uda honetan bertan, tamalez, bikote bat harrika hil dute Afganistanen adulterioagatik, eta antzeko zigorrak ezarri dituzte Pakistan, Indonesia, Somalia, Irak, Sudan eta Nigerian ere.
Zure elkartasuna behar dugu. Nazioartearen presioa funtsezkoa da. Zure gaitzespena lotura hauetan adieraz dezakezu:
ORRI-OINA:
© 2006 Gipuzkoako Batzar Nagusiak | lege-oharra | erabilerraztasuna
ORRI-OINA INPRIMATZEKO BERTSIOA:
www.bngipuzkoa.org