ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Batzar Nagusiak 2009ko Lilatonean

Gipuzkoako Foru Parlamentuak presentzia nabarmena izan du 2009ko Lilaton-ean, emakumeen herri-lasterketa honek 20 urte bete dituen edizioan.

 

Erakunde laguntzaileetako bat izateaz gain, Batzar Nagusiek zuzenean proban parte hartu nahi izan dute. Zenbait batzarkidek, lehendakariak barne, galtza motzak jantzi zituzten martxoaren 8an, igandea, beste 1.300 emakume parte hartzailerekin batera, antolatzaileek prestatutako 5 km.ko ibilbidea egiteko.

 

Parte hartzeari buruzko arrazoien inguruan, Romerok adierazi zuen "erakundearen ordezkaritza bateratua eta Berdintasun politiken batzordeko lehendakari Rebeka Uberak ere parte hartu zuen, baita batzarkide talde guztietako batzarkide talde batek eta Kamarako langileek ere".

 

"Gipuzkoarrek euren Foru Parlamentuak gizarte ekimenekin bat egiten dutela ikustea nahi dugu, pertsona guztien eskubide berdintasuna bultzatzen duten ekimenekin, gizon eta emakumeen artekoa ere bai, lurraldearen aurrerapenari maila sozialean lagunduz". Horregatik guztiagatik, "argi daukagu ez dela kirol emaitza bat bakarrik proba honetan lortzen duguna, mugimendu feminista historikoari gure babesa adierazte baizik". "Berdintasunaren defentsan aitzindariak izan ziren, eta gutako asko, gaur, hemen gaude, erantzunkizun karguetan hainbat eta hainbat emakumeren eskertu gabeko lanari esker, ez baitziren gizon eta emakumeen arteko bazterketa historikoarekin konformatu".

 

Foru Kamarako lehendakariak aukera baliatu zuen Lilatonaren antolatzaileak zoriontzeko, izan ere, "Estatuko emakumezko lasterketarik zaharrena da" eta "20 urte betetzea lortu dute, Gipuzkoako eta Euskadiko kirol egutegiaren barruan ezinbesteko ekintza bihurtuz".

 

Proban parte hartu zuen Batzar Nagusietako emakumeen taldea honako hauek osatu zuten: Rafaela Romero, Rebeka Ubera, Soledad del Bosque, Lore Suarez, María Angeles Machín, Pilar Corzo, Alma Fernandez, Zorione Etxezarraga, María Asunción Guerra, Arantza González eta Idoia Cearreta.

 

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.