ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Lilaton 2011

 

Emakumeak plazan

Gipuzkoako parlamentuko lehendakari Rafaela Romerok eta ganberako Berdintasun Batzordeko lehendakari Rebeka Uberak, igande honetan, 22. Lilatoian hartu dute parte. Proba hori bost kilometroko herri-lasterketa da, eta emakumeek bakarrik har dezakete parte han.

 

Emakumeek kirola egitea sustatzeaz gainera, proba sendo honen helburua da gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzea, bai eta ezaugarri horietako kirol-proben artean erreferentzia izatea ere. Emakume askorentzat kirola egiten hasteko modua izan da, eta, beraz, beren bizi-kalitatea hobetzeko. Beste batzuentzat emakumearen berdintasuna exijitzeko hitzordu saihestezina da.

 

Romeroren ustez, "emakumeak kirolaren esparruan berandu sartu dira, eta sartu arteko bidea oztopoz beteta egon da. Emakumeek gizarte- eta kultura-estereotipoek sortutako trabak gainditu behar izan dituzte pixkanaka. Oztopo horiek Lilatoiaren moduko proben bidez garaitu ahal izan dira". "Kontuan izan behar da kirola gizonezkoek eta gizonezkoentzat asmatu zela, balio jakin batzuk transmititzeko bide gisa. Emakumea pixkanaka ari da sartzen kirol-munduan, profesional gisa nahiz afizionatu gisa. Alde horretatik, Lilatoiaren moduko probak aurrerapauso handia dira eta lehiarako murrizketak saihesteko modu bat ere bai".

 

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.