ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Irungo Oiasso Museoak Europako 2009. urteko Museorik onenaren saria jasotzeko hautagaitza

 

Oiasso Museo Romano - Erromatar Museoa - Musée Romain Visitar Web / Web orria bisitatu

 

ERAKUNDE-ADIERAZPENA, IRUNGO OIASSO MUSEOAK EUROPAKO 2009. URTEKO MUSEORIK ONENAREN SARIA JASOTZEKO HAUTAGAITZARI BURUZKOA

 

Irungo Museo Erromatarrak duela gutxi jaso du Europako 2009. urteko Museorik Onearen sariarako izendapena, Museum Forum Europako Fundazio entzutetsuaren eskutik. Hori guztia beste instalazio museistiko ospetsuen ondoan, guztira 37, Frantzia, Italia, Alemania, Grezia, Turkia, Norvegia, Errusia eta Bretainia Handian kokatuak.

 

Hemendik gutxira, maiatzaren 3tik 6ra bitarte, hautagaitzaren aurkezpena egingo da Bursa-n (Turkia).

 

Foru ganbarak, erakunde-adierazpenaren bidez, Irungo Oiasso Museo Erromatarrari eta Gipuzkoako herri honi babesa adierazi nahi dio Europako 2009. urteko museorik onenaren sariarako hautagaitzan, Museo berritzaile horri dagokionez epaimahaiak aipatu dituen baloreak nabarmenduz: aurkezpen erakargarri eta berritzailea, bildumen interpretazioen kalitate handia, zerbitzuak kudeatzeko modua eta maila lokalean, Estatuan zein Europan kultur eskaintza hau sustatzeko eta hedatzeko egokitasuna.

 

Gipuzkoako foru legebiltzarreko batzarkideak onarpen hori lortzeko prest gaude, irundarrekin batera, Gipuzkoarentzat eta herritar guztientzat ona dela pentsatzen dugulako. Oiasso Museoa Europako Komunitateko urteko museorik onena izendatzea tresna garrantzitsua de Irunentzat, Gipuzkoako hiririk garrantzitsuenetako batentzat, maila kultural zein historikoan erreferentzia bat izan dadin, eta, beraz, herritar guztien laguntza beharrezkoa da, baita Gipuzkoako eta Euskadiko erakunde guztien laguntza ere.

 

Gipuzkoa eta gipuzkoarrak harro daude Irungo bizitza kultural eta sozial biziaz, bere ondareaz eta turismoaren eta ekonomiaren motore gisa hiriak kulturaren alde egiten duen apustuaz, baita hiria sustatzeko moduaz eta bere ondare museistiko garrantzitsuaz ere.

 

Oiasso museoak gure lurraldeko lehen herri erromatarren historia zaharrarekin lotzen gaitu, eta, ondorioz, egungo Gipuzkoaren jatorri eta historiarekin. Horregatik pentsatzen dugu museo hori Gipuzkoako eskaintza kulturalaren altxorretako bat dela. Horregatik guztiagatik, Irungo Oiasso Museoaren hautagaitza, Gipuzkoako beste edozein kultur-azpiegiturarena izango litzatekeen bezala, gure lurraldeak atzerrian duen proiekzioaren nazioarteko onarpena da, eta bere lidergo kulturala indartzen du.

 

Une honetan Irungo udalarekin eta bere herritarrekin egon nahi dugu Gipuzkoa osoarentzat helburu komuna den hau lortzeko, eta horregatik, Bozeramaileen batzordeak, aho batez, honako ERAKUNDE ADIERAZPENA onartu du:

 

1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Irungo Oiasso Museo Erromatarraren Europako 2009. urteko museorik onenaren sariarako hautagaitza babesten dute, eta jakitun dira Irungo herritarrek eta gipuzkoarrek batera lan egin beharko dutela ekimen honen alde. Erakunde guztien ahalegin bateratu, komun eta zintzoa beharrezkoak da; izan ere, Irunen onurak Gipuzkoaren ongizatean eragingo du, eta bertako bizitza kalitatea hobetzen lagundu.

 

2. Gipuzkoako Batzar Nagusiek gipuzkoarrei eta eragile sozial, kultural eta ekonomikoei eskatzen diete ahalegin berezia egin dezatela hautagaitza honen alde, emaitzarik onena lortzeko, azken batean, Irungo Oiasso museoa, museo gipuzkoar bat, Europako 2009. urteko museorik onena izatea lortzeko.

 

DECLARACIÓN INSTITUCIONAL EN RELACIÓN CON LA CANDIDATURA DEL MUSEO OIASSO DE IRÚN AL PREMIO MUSEO DEL AÑO 2009 EN EUROPA

 

El Museo Romano de Irún ha recibido recientemente la nominación al Premio Mejor Museo Europeo del año 2009 por la prestigiosa Fundación European Museum Forum. Todo ello frente a otras renombradas instalaciones museísticas, de hasta un número de 37, ubicadas en Francia, Italia, Alemania, Grecia, Turquia, Noruega, Rusia o Gran Bretaña.

 

En fechas muy próximas, del 3 al 6 de Mayo, se procederá a la presentación de la candidatura que tendrá lugar en Bursa (Turquía).

 

La Cámara Foral desea expresar mediante esta Declaración Institucional su apoyo al Museo Romano Oiasso de Irún y a esta localidad guipuzcoana, junto a su Museo, en su candidatura al Premio Museo del Año en Europa para el 2009, destacando los valores que se han apreciado por el jurado en este innovador Museo: su atractiva y novedosa presentación, la alta calidad de la interpretación de las colecciones, la forma de gestión de los servicios y la adecuada promoción y difusión de esta oferta cultural a nivel local, estatal y europeo.

 

Los junteros y junteras del Parlamento Foral de Gipuzkoa estamos dispuestos a conseguir este reconocimiento, junto a los iruneses e irunesas, porque pensamos que también es bueno para Gipuzkoa y toda su ciudadanía. La consideración del Museo Oiasso como Mejor Museo del Año en la Comunidad Europea supondría una herramienta importante para que Irún, una de las ciudades más importantes de Gipuzkoa, sea un modelo de referencia a nivel cultural e histórico y, por tanto, y para ese fin, se requiere la complicidad del conjunto de la ciudadanía y el apoyo de todas las instituciones guipuzcoanas y vascas.

 

Gipuzkoa y los guipuzcoanos y guipuzcoanas se sienten orgullosos de la intensa vida cultural y social de Irún, de su patrimonio y de la apuesta que hace la ciudad por la cultura como motor turístico y económico y como modo de promoción de su ciudad y su importante patrimonio museístico.

 

El Museo Oiasso nos vincula a la historia antigua de las primeras población romanas de nuestro territorio y, por tanto, también a los orígenes y a la historia de la Gipuzkoa actual y es por ello que consideramos que éste es una de las joyas en la oferta cultural guipuzcoana. Por todo ello, la candidatura del Museo Oiasso de Irún, como lo sería la de cualquiera de las infraestructuras culturales que tiene Gipuzkoa, supone un reconocimiento internacional a la proyección de todo nuestro territorio en el exterior, reforzando así su liderazgo cultural.

 

Queremos estar en este momento con el Ayuntamiento de Irún y con su ciudadanía en la persecución de este fin común para toda Gipuzkoa y es por todas estas razones por lo que la Junta de Portavoces, de manera unánime, aprueba la siguiente DECLARACIÓN INSTITUCIONAL:

 

1. Las Juntas Generales de Gipuzkoa muestran el apoyo a la candidatura del Museo Romano Oiasso de Irún al Premio Mejor Museo del Año en Europa 2009 y lo hacen siendo conscientes de que tanto la ciudadanía de Irún como la guipuzcoana deberá trabajar unida en favor de esta iniciativa. Es necesario el esfuerzo unánime, común y leal de todas las instituciones ya que el beneficio de Irún redundará en el bienestar de Gipuzkoa y en una mejora de la calidad de vida de la misma.

 

2. Las Juntas Generales de Gipuzkoa piden a la ciudadanía guipuzcoana, a todos los agentes sociales, culturales y económicos que realicen un esfuerzo en pro de esta candidatura con el fin de conseguir el mejor resultado y lograr al final que el Museo Oiasso de Irún, un museo guipuzcoano, sea considerado el Mejor Museo Europeo del Año 2009.

 

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.