ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Universitarios del milenio

Hasiera | Probak | Taldeak | Oinarriak | Sariak

 

UPV-EHUko Gipuzkoako kanpuseko edozein fakultateko ikaslea bazara eta solidario sentitzen bazara, ekimen berri bat aurkezten dizugu: Universitarios del Milenio.

 

UPV/EHUko Gipuzkoako kanpuseko edozein fakultateko irakaslea bazara eta solidario sentitzen bazara, zure ikasleekin batera ekimen berri honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu: Universitarios del Milenio.

 

Gipuzkoan aitzindaria den ekimen honen helburua da unibertsitate-ikasleak munduko biztanleriak dituen arazo larriei buruz sentsibilizatzea eta 3 proben bidez Milurtekoaren helburuetara gerturatzea.

Unibersitate-ikasle bazara eta solidario sentitzen bazara sartu eta izen eman

 

LEHIAKETAREN AURKEZPENA

Gipuzkoako Batzar Nagusiek, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako kanpusak eta Diariovasco.com-ek Universitarios del Milenio lehiaketa aurkezten dizuete. Gipuzkoan aitzindaria den ekimen honen helburua da unibertsitate-ikasleak munduko biztanleriak dituen arazo larriei buruz sentsibilizatzea eta hiru proben bidez Milurtekoaren Helburuetara gerturatzea.

 

Taldeka egingo den lehiaketa UPV/EHUko Gipuzkoako kanpusa osatzen duten fakultateetako edozeinetan izen emanda dauden ikasle guztiei dago irekia. Hala nahi duten ikasleek UPV/EHUko Gipuzkoako kanpusa osatzen duten fakultateetako irakasle bat aukeratu dezakete taldearen tutore izan dadin.

 

Parte hartzeko UPV/EHUko Gipuzkoako kanpusa osatzen duten fakultateetako edozeinetan izen emanda dauden bost laguneko edo ikaskideko taldeak eratu eta taldeak inskribatzeko formularioa bete behar da.

 

Irakaslea bazara, gogora ezazu zure ikasleekin batera parte hartu dezakezula. Anima zaitezte!

 

Ordainetan abentura original eta arduratsua biziko duzue, non ez diren faltako sariak, bai proba bakoitzeko talde onenarentzat bai eta azken puntuazioan lehen sailkatuarentzat ere. Ikasle partehartzaile guztiek, aukera askeko bi kreditu lortuko dituzte parte harzten duten proba bakoitzagatik eta UPV/EHUk emandako hizkuntza ikastaroetan %50ko deskontua izango dute, baldin eta gutxienez bi proba burutzen badituzte.

 

Sailkapen nagusian puntuazio gorena lortu duen taldeak New Yorkera bidaia izango dute sari gisa. Ikasleek eta tutore aukeratu duten irakaslea etxe orratzen hiria ezagutuko dute.

 

Universitarios del Milenio-n parte hartu!

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.