ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Egunaren kronika

Jardunaldia goizeko 11:30ean hasi zen: Eibarko Udaleko alkate Miguel De Los Toyos jaunak eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Rafaela Romero andreak Markel Olano diputatu nagusi jaunari harrera egin zioten, udaletxeko arkupeetan.

 

Jarraian, Eibarko "Kexka DT" dantza-taldeak dantza batzuk eskaini zizkieten agintariei, eta udaletxera sartzerakoan ongi etorria egin zieten, loredun arkuekin zubia eginaz, eta parte-hartzaileak azpitik pasaraziz Eibarko udaletxera sartzeko.

 

Tradizioaren araberako protokoloari jarraitu zitzaion, eta mazodunek eta turuta-jotzaileek agintariei lagundu zieten Eibarko udaletxeko batzar-aretoraino, Gipuzkoako ereserkia jotzen zuten bitartean. Batzar-areto horretan egin zen osoko bilkura. Udalbatzarrak lanerako eta bilerak egiteko erabili ohi duen areto horretan izan ziren, oraingoan, erakunde-ordezkariak.

 

Jarraian, Eibarko alkateak aginte-makila eman zion lehendakari andreari, eta horrela irudikatu zuten egun horretan Eibarko Udala legebiltzar bihurtzen dela. Batzar Nagusietako lehendakari andreak gidatu zuen legebiltzar hori.

 

Gero, parte-hartzaileek hitz egiteko txanda bat hasi zen. Osoko bilkura arruntetan bezala, Bozeramaileen Batzordeak aldez aurretik onartu zuen osoko bilkuraren gidoia.

 

Gai-zerrendako lehenengo puntua honako foru-arauaren proposamena aintzakotzat hartzea izan zen: Bide Azpiegiturak erabiltzeko kanona eta -Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia, S.A.- foru sozietate publikoaren zerga arloko zuzenbide arauen alderdi batzuk arautzen dituen urriaren 3ko 7/2002 Foru Araua aldatzen duena, Talde Mistoa (Aralar) batzarkide taldeko Rebeka Ubera andreak aurkeztutakoa.

 

Foru-arauaren proposamena aintzat ez hartzea erabaki zuten. Bozketan, bilkuran zeuden 48 batzarkideetatik 36k bozkatu zuten aintzat ez hartzearen alde, eta 12k bozkatu zuten aintzat hartzearen alde.

 

Gai-zerrendako bigarren puntuan, Batzar Nagusietako lehendakari andreak 2009ko uztailaren 2ko hurrengo osoko bilkura solemne eta ibiltaria non egingo den esan zuen. Zestoan izango da datorren urtean.

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.