ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Uztailaren 2an Zestoan egingo den Osoko Bilkura ibiltariaren garapenaren kronograma

1979an erabaki zen udalerri bakoitzean Osoko Bilkura ospetsu eta ibiltaria egingo zela, jatorrizko txandatze-sistemari jarraiki. Aurten, Zestoan egingo da 2009ko uztailaren 2an. Zestoan egin zen azkeneko Osoko Bilkura Ibiltaria 1986. urtean izan zen eta Gipuzkoako 23 herritatik pasa ondoren Gipuzkoako Batzar Nagusiak datorren ostegunean, uztailaren 2an, itzuliko dira Zestoako udalera.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bilkura Ibiltaria 1745eko uztailaren 2an sortu zen. Ordutik, foru-erakundea egun horretan biltzen da Foru Arauak zehazten duen Gipuzkoako 23 herritako batean.

 

Eguna 10:40etan hasiko da. Ordu horretan iritsiko dira Osoko Bilkura Ibiltarian parte hartuko dutenak eta udaletxeko plazan eta herriko merkatuan (udaletxearen atzean) gertakizun honetarako prestatuko den aparkalekuan utziko dira auto guztiak.

 

10:55 Udalerriko alkatesa Alazne Olaizola Alberdi andre txit prestua, udalbatzarekin batera, udaletxeko arkuetan egongo da parte-hartzaile eta agintarien zain.

 

11:00 Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakari Rafaela Romero Pozo andre txit prestua iritsiko da Zestoako udaletxea.

 

11:05 Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olano Arrese jaun txit prestua iritsiko da Zestoako udaletxera.

 

11:10 Agintariak eta parte-hartzaile guztiak protokoloak egintzen duen moduan jarriko dira udaletxeko plazan. Momentu horretan, Zestoako alkatesak udaletxeko aginte-makila emango dio Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariari, egun horretan udaletxea gipuzkoar guztion legebiltzarra izango den ikur.

 

Tradizio handiko ekitaldi honetan, mazolariek eta klarinariek parte-hartzaileak eta agintariak Zestoako udaletxeko Osoko Bilkuren Aretora eramango dituzte.

 

11:15 Klarinen soinua entzungo da. Udaletxera sartzen hasiko dira eta eskaileran gora igoko dira Zestoako udaletxeko Osoko Bilkuren Aretora iritsi arte.

 

11:20 Lehendakariak eta alkatesak Ohorezko liburuan sinatuko dute.

 

11:25 Zestoako udaleko alkatesa Alazne Olaizola Alberdi andre txit prestuaren agurra egingo du.

 

11:35 Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakari Rafaela Romero Pozo andre txit prestuak erantzungo du.

 

11:45 Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak Osoko Bilkurari hasiera emango dio. Hitz egiteko txandak hasiko dira Osoko Bilkuraren garapenaren gidoiari jarraiki, Osoko Bilkura egin aurretik Bozeramaileen Batzordeak onartu zuen gai-zerrenda proposamena jasotzen duena, Ohiko Osoko Bilkuran gertatzen den bezala.

 

12:30 Osoko Bilkurako gai-zerrendaren azken puntua amaitu ondoren, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak datorren urteko uztailaren 2ko Osoko Bilkura Ibiltaria non egingo den jakinaraziko du.

 

"Klarinek AGUR JAUNAK joko dute"

 

Agur Jaunak, Jaunak agur,
Agur t'erdi.

 

Denak Jainkoak
Egiñak gera,
Zuek eta
Bai gu ere

 

Agur Jaunak, agur,
Agur t'erdi,
Emen gera.

 

Jarrian, aretotik aterako dira denak eta amaitutzat emango da Zestoako udaleko Osoko Bilkura Ibiltaria.

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.