ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Uztailaren 2an Seguran egingo den Osoko Bilkura Ibiltariaren garapenaren kronograma

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bilkura Ibiltaria 1745eko uztailaren 2an sortu zen. Ordutik, foru-erakundea egun horretan biltzen da Foru Arauak zehazten duen Gipuzkoako 23 herritako batean. Seguran egin zen azkeneko Osoko Bilkura Ibiltaria 1987. urtean izan zen. Aurten, ekitaldia 10:45ean hasiko da, pertsona guztiak udaletxera iritsiko baitira. Udaletxea Gipuzkoako herri horren erdigunean dago kokatua.

 

Udalerriko alkate María Isabel Telleria Urbizu andreak eta udalbatzak harrera egingo die, udaletxeko sarrera nagusian, parte-hartzaile eta agintari guztiei.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakari Rafaela Romero Pozo andre txit prestua iritsiko da Segurako udaletxea.

 

Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olano Arrese jauna iritsiko da Segurako udaletxera.

 

Jarraian, Segurako alkateak udaletxeko aginte-makila emango dio Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariari, egun horretan udaletxea gipuzkoar guztion parlamentua izango den ikur. Tradizio handiko ekitaldi honetan, mazolariek eta klarinariek parte-hartzaileak eta agintariak Segurako udaletxeko osoko bilkuren aretora eramango dituzte.

 

Une horretan Klarinen soinua entzungo da, eta udaletxera sartzen hasiko dira.

 

Udaletxean sartu hondoren Lehendakariak, Alkateak eta Diputatu Nagusiak Ohorezko liburuan sinatuko dute.

 

Jarraian Segurako Udaleko alkate María Isabel Telleria Urbizu andrearen agurra eta hitzaldia emango du eta bukatzean Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Rafaela Romero Pozo andreaen erantzuna eta hitzaldia etorriko da.

 

Ondoren Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak Osoko Bilkurari hasiera emango dio. Hitz egiteko txandak hasiko dira Osoko Bilkuraren garapenaren gidoiari jarraiki, Osoko Bilkura egin aurretik Bozeramaileen Batzordeak onartu zuen gai-zerrenda proposamena jasotzen duena, Ohiko Osoko Bilkuran gertatzen den bezala.

 

Osoko Bilkurako gai-zerrendaren azken puntua amaitu ondoren, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak datorren urteko uztailaren 2ko Osoko Bilkura Ibiltaria non egingo den jakinaraziko du. Gero, klarinek Agur Jaunak joko dute. Jarraian, aretotik aterako dira denak eta amaitutzat emango da Segurako Udaleko Osoko Bilkura Ibiltaria.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.