AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

Saltar al contenido.

Saltar al menú.

Agenda parlamentaria.

Iniciativas parlamentarias.



BUSCADORES

Desplegar menú Mostrar buscador

Ciudadanía


RUTA DE ACCESO A LA PÁGINA ACTUAL



CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

Discurso de la Presidenta de Juntas Generales en la Sesión Plenaria Itinerante

 

Zarautzeko Alkate jauna, Ahaldun Nagusi jauna, foru-diputatuak, zinegotziak, batzarkideok, bertaratutako guztioi egun on eta eskerrik asko gure artean izateagatik.

 

Uztailaren bia heldu zaigu, urtero heltzen den bezala. Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bilkura ospatuko dugu, dagokigun gaia eztabaidatuko dugu, bozkatuko dugu eta bueltatuko gara, berriro ere, egunerokotasunak agintzen dizkigun lanak egitera.

 

Illarramendi jaunak esan du etorkizuneko ikuspegia behar dugula izan politikagintzan ari garenok. Erabat ados. Baina gustatuko litzaidake, hemen bildu garen guztiok, momentu batez Uztailaren 2ko egunari buruz gogoeta historikoa egitea. Izan ere egun honek izugarrizko pisua du, eta herriekin lotura zuzena. Pentsa momentu batez XIV. Mendetik ari direla, edo garela, Gipuzkoako herrietako ordezkariak biltzen guztioi eragiten gaituzten aferak aztertu, eztabaidatu eta irtenbidea aurkitzeko.

 

Garaiko herritarrek zuzenean aukeratzen zuten ordezkari bat, gehienek begi onez ikusten zutena; zintzoa, leiala eta alderdikeri handirik gabekoa. Noski Batzar Nagusietako bilkurara joateko dirurik bazuen askoz hobe. Bestela, denon artean, askotan hainbat herriren artean jasotzen zen diru poltsarekin ekiten zion herriko ordezkariak bidaiari.

 

Hori zen Batzarkidearen betebeharra: zintzotasunez eta ikuspegi zabal batekin herritarren kezka nagusiak Batzar Nagusien aurrean azaltzea, eta bueltan bertan erabakitakoa herritarrei adieraztea.

 

Gure eguneroko lanean hori present izan behar dugu, izan ere, zuzen zuzenean batzarkide eta zinegotzi bakoitza 11 herritarren begiak, belarriak, ahoa eta batez ere gizalegea gara. Eta ez dezagun ahaztu bada, guk ordezkatzen ditugula herriaren eta herritarren nahiak. Horrek behartzen gaitu herri bezala pentsatzera, eta ekitera, ez indibiduo edo alderdi bezala soilik. Izan ere, herritarren nahi politikoaren pertsonifikazioa gara.

 

Bilera ibiltariaren izpiritua ez dugu galdu behar. Bilera ibiltariak udalerri bakoitzari ematen zion garrantzia, protagonismoa eta presentzia, baina era berean berdintasuna ere goraipatzen zuen. Herri guztiak dute balore bera, denek garrantzi berdina dute, eta beraien ahotsa ere. Hiri handiak ez dira txikiak baino gehiago, eta zergatik? Arrazoi bakarragatik. Herritar bakoitzak duelako bere ahots propioa, eta 300 biztanle izan edo 30.000, denek dute bere herriaren, Gipuzkoaren eta Euskal Herriaren interesen inguruan zer esan. Berdintasunaren adibide garbia.

 

Gaurko gaia oso aproposa iruditzen zait Bilkura ibiltarian aztertzeko: Udal zergen esparruko Foru Arauari moldaketak egitea udalek, hala nahi izanez gero, zerga bidez aberastasun ekonomikoa, herriaren onurarako finantza iturri bihur dezaten, eta beraien eskuduntzapean kudeatu ditzaten herriaren eta herritarren ongizaterako.

 

Izan ere, Udalak dira edozein lurraldeko instituziorik garrantzitsuenak: herritarren taupada sentitzen dutenak, herritarrengandik gertuen daudenak eta herritarrek gehien ulertzen eta erabiltzen dituztenak.

 

Gipuzkoa 88 udalerriz osatua dago.Udalbatza bakoitzak oso ondo daki zeintzuk diren herritarren beharrak eta herriaren arazoak. Herritarrek azaltzen dizkietelako zuzenean. Eta arazo horiek kudeatzeko zenbat eta askatasun gehiago izan, hainbat hobe. Batzuetan baina, arazo berdinak suertatzen dira herri ezberdinetan, eta indarrak metatzea zinez onuragarriagoa gertatzen da, bakarka borroka egitea baino. Hori da Batzar Nagusien oinarri eta erroa. Gipuzkoako herri eta hiriak, eta modu horretan Gipuzkoako lurralde osoa, eta hein batean Euskal Herria ere aurrera aterako dituzten politika horiek bultzatzeko, erakunde ezberdinak hartu behar dira kontutan. Eta alderdikeriak albo batera utziz, herri ikuspegia jarri eta instituzio bezala lan egin behar da; herri bezala hain zuzen.

 

Familia eta lagunartetik hasita Nazio Batuen Erakundea bezalako instituzio gorenetaraino, badago argi eta garbi eduki behar dugun zerbait: Erabakiak kontsentsuz eta denon onarpenean hartzen direnean, benetako balioa duten erabakiak direla, atzera bueltarik ez dutenak eta denok alde berean lerrokatzen gaituztenak. Horretarako ezberdinen arteko eztabaida beharrezkoa da, ez dago beste modurik. Euskaldunok ondo islatzen gaituen esaera batek badio ba "Zenbat buru hainbat aburu". Hori beharrezkoa izan ez ezik, aberasgarria ere bada zeharo. Zaila izan daiteke bateratzea, baina horrek aberasgarriagoa, sendoagoa eta osatuagoa egingo du erabakia.

 

Gure jarrerak gizartearen isla izan behar du, eta aldi berean adibide. Erakundeetan alderdi politikoak bata bestea zangotrabatzen ibiliz gero kooperatu ordez, mezu hori helarazten diegu herritarrei. Modelo horrek ez gaitu inora eramaten. Bakoitzak bere bideari ekinez gero, bidaia ez da luzerako izango. Ekarpenak eta zuzenketak egiten badizkiogu bide berari, bai ordea. Proposamen baliagarriak gipuzkoar eta euskal herritar guztiengan izango duten eragina baloratu behar dugu, ez nork egin duen, nondik atera den edota nor sarituko duten begiratu. Eta ardura eta erantzukizuna dira hori lortzeko osagarriak. Ardura eta erantzukizun politikoa; guri eskatzen zaiguna, eta guk herriari zor dioguna. Hori da gaurkoan Zarauzko alkateak bota digun mezua.

 

Eskerrik asko Illarramendi jauna hau gogorarazteagatik eta zuri, zarauztarrei, gipuzkoarrei eta euskaldunei zin degizuet horretan jarraituko dugula lanean. Izan ere zuk aipatu dituzun eta euskal gizarteari zuzenean eragiten dien krisia edota bake prozesua, modu solidarioan ulertzen eta ekiten badugu, beldurrak galdu eta atzotik datorkigun biharra askoz osatuagoa izango da.

 

Cada una de nosotros es la voz y los oídos de miles de personas que nos votaron. Eso es algo que todos los días tenemos que tener presente a la hora de hacer nuestro trabajo, sin cegarnos en partidismos o individualismos, ya que la ciudadanía necesita ser representada con visión global. Para ello, es indispensable también que cada ciudadano, cada gipuzkoana, sienta cercanas las instituciones, porque les pertenecen, porque ahí se decide su bienestar y su futuro, porque en esas discusiones en los plenos, han de ser las personas y su entorno el núcleo de todo.

 

Y para saber lo que cada persona necesita, hay que estar cerca de ellos, acompañándolos casi. Para ello se necesita tiempo y sobre todo recursos: recursos humanos, creativos, participativos y está claro que también económicos. Esta es la esencia del tema que trataremos hoy; cambios tributarios gracias a los cuales los ayuntamientos directamente podrán cobrar impuestos, para revertirlos en el bienestar del pueblo.

 

Para acabar, quiero decir dos palabras sobre el Pleno Solemne e Itinerante del 2 de julio, ya que este pleno itinerante tiene un origen que me enorgullece: sale de la junta de diferentes delegados de pueblos y valles, donde se reunían para buscar el bien común a problemas que solos no podrían solucionar. Les invito pues a ser originales, a volver a nuestros orígenes.

 

Eskerrik asko guztioi, eta besterik gabe, eguneko gai zerrendarekin hasiko gara.

 

 


PIE DE PÁGINA:

Ir a inicio de esta página.