ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Uztailaren 2an Zumaian egingo den Osoko Bilkura Ibiltariaren garapenaren kronograma

 

10.30 Dantzarien harrera. Alkateak Presidenteari aginte makila eskura emango dio.

 

10.40 Sartzen joango dira: gonbidatuak, batzarkideak, diputatuak eta mahaikideak.

  • Atarian, klarinek Gipuzkoako ereserkia joko dute.
  • Agintariak (Presidentea, Diputatu Nagusia eta Alkatea) udaletxera sartuko dira, mazadunek gidaturik.

 

10.50 Udaletxeko sarreran, ohorezko liburua sinatuko dute.

  • Presidenteak eta Diputatu Nagusiak Udalaren ohorezko liburuan sinatuko dute.
  • Alkateak Batzar Nagusien ohorezko liburuan sinatuko du.
  • Gainerako batzarkide eta gonbidatuak bilkura aretoan sartzen eta esertzen joango dira.

 

11.00 Osoko Bilkurari hasiera emango zaio.

  • Presidente andreak hartuko du hitza, Alkate jaunari emateko.
  • Alkate jaunaren hitzaldia.
  • Presidente andrearen hitzaldia.
  • Osoko Bilkurako gaiak:
    • 1/2018 Foru Dekretu-Araua, Ekainaren 19koa, baliozkotzeari buruzko eztabaida eta bozketa: Sozietateen gaineko zerga, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga, eta zergen Foru Arau orokorra aldatzen dituena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko ekonomia ituna onartzen duen Maiatzaren 23ko 12/2002 legaan Abenduaren 28ko 10/2017 legeak sartu dituen aldaketak haien barruan txertatzeko (2018ko Ekainaren 21eko GAOean argitaratuta) (10/B/07/0002699)
    • Ebazpen-Proposamena, presakoa, Gipuzkoako Foru Aldundika Pixa-Oihalak birziklatzeko proiektuak martxan jartzeko, EH Bildu batzarkide-taldeko Iban Asenjo jaunak aurkeztua. (10/C/34/0002649)
    • 2019ko uztailaren 2ko datorren osoko Batzar Ibiltaria egingo den lekua finkatzea (Hondarribia).

 

Osoko Bilkura amaitzen denean, denak zutik gaudela, klarinek Agur Jaunak joko dute.

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.