ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
LAGUNTZARAKO MENUAK:
Hizkuntza aukeratzeko menua:
Utilitate-menua:
ORRIAREN BURUA INPRIMATZEKO BERTSIOA:

ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
ORRI HONEN BIDE-IZENA
Rafaela Romero Pozo Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria
Gipuzkoako Batzar Nagusien izenean, ongi etorri gure web orrira.
Gipuzkoako Batzar Nagusiak Gipuzkoako legebiltzarra dira, beraz, Gipuzkoako herritarren ordezkari politikoak biltzen diren tokia da, eta hor onartzen dituzte gipuzkoarrei eragiten dieten arauak.
Hori dela-eta, Batzar Nagusiak osatzen ditugunok Gipuzkoako herritarrengandik gertu eta gipuzkoarrei adi egon behar dugu. Oraingo garai hauetan eskaerak handiak dira, eta gure erronka herritarrei zoriona eta oparotasuna ematea da.
Haurrei nahiz helduei orainaldi zein etorkizun hobeak eskaini nahi dizkiegu. Etorkizuneko belaunaldiek, oraindik aurpegi edo izen ezezagunekoek, esango ahal dute guregatik Gipuzkoa sendotasunez zuzentzeko gai izan garela eta erakundeetan zein politikan toki handiagoa izatea lortu dugula.
Hasi berri den legealdi honetan, Batzar Nagusiak Gipuzkoako eztabaida politikoaren erdigune izatea lortu nahi nuke: herritarrengandik gertu egoteko moduak bilatuz eta erakundearen ateak nahi duen orori irekiz, bai eta elkar ulertzeko eta lankidetzan aritzeko prest egonaz ere, Batzar Nagusietan ordezkaritza duten talde politiko guztiekin adostasunak lortzeko aukerei bide eginaz, gipuzkoarren mesedetan. Erabakiak hartzeko garaian bat-etortzearen eta adostasunaren alde egin behar dugu. Adostasun, errespetu eta hitzarmen politikoak Gipuzkoari eta gipuzkoarrei mesede egingo dielako.
Edonola ere, ororen gainetik, legealdi hau bakearen legealdia izatea nahi nuke. Horregatik, eginahal guztiez, ardura osoz eta konpromiso handiz egingo dut bakearen eta askatasunaren alde, beste erakundeekin elkar hartuta, oinarritzat indar politiko eta sozial guztien batasuna eta leialtasuna dudala.
Lantegi horretan, biziki saiatuko naiz terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei laguntza eta babes handiagoa eman diezaiegun, eta demokrata guztiok arbuioa eta gaitzespena azal dezagun indarkeria darabiltenen, babesten dutenen eta zuritzen dutenen aurka. Gipuzkoako legebiltzarrak errespetuaren eta elkarbizitzaren ikur izan behar du: begirunea, diferentziaren aurrean; elkar hartzea, helburu komunen aurrean.
Batzar Nagusiak gipuzkoar guztienak dira, gipuzkoarren legebiltzarra dira. Eta web orri hau ate ireki bat da. Atetik sartuz, talde politikoak egiten ari diren lana ezagutu dezakezu, zer eztabaidatzen duten, barruko organoek egunero zer egiten duten. Horrez gain, edonoren esku izango den dokumentaziorako tresna duzu, zauden tokian zaudela.
Azkenik, web orri honen bidez batzarkideekin harremanetan jarri ahal izango duzu, zure kezkak eta proposamenak helarazteko.
Ongi etorriak Gipuzkoako Batzar Nagusien web orrira.
Adeitasunez,
RAFAELA ROMERO POZO
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria
ORRI-OINA:
© 2006 Gipuzkoako Batzar Nagusiak | lege-oharra | erabilerraztasuna
ORRI-OINA INPRIMATZEKO BERTSIOA:
www.bngipuzkoa.org