ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



LAGUNTZARAKO MENUAK:


BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Hizkuntza. Euskara

Gipuzkoan, Euskal Autonomi Erkidego osoan bezala, hizkuntza gisa euskararen ofizialtasun osoa ezartzen da gaztelaniarekin batera.

 

Euskara ez dago antzina Asiatik iritsitko herrien hizkuntzen taldearen barruan. Horregatik, hizkuntzalariek euskarari leku berezia gordetzen diote Europako hizkuntzen artean. Ez da ezagutzen, inguruan behintzat, ahaidetutako hizkuntzarik. Europan dauden hizkuntzak bi familietakoak dira: indoeuropar familia eta uralikoa; baina euskara genetikoki bietatik kanpo dago.

 

Euskararen eta beste hizkuntza batzuen artean, jatorri komun bat bilatzen saiatzeko, egin diren alderaketa guztietatik bi izan dira nagusiak: lehendabizikoak euskara eta antzinako iberiera ahaideak izateko aukera planteatzen du eta pasa den mendearen erdialdera arte iritzi komuna izan zen. Egungo euskararen euskalkiak antzinako iberieraren arrastoak zirela ere suposatzen zen. Teoria hori bertan behera utzi zen iberierazko hainbat testu irakurri ahal izan zirenean (hala ere, iberieraren hitz batzuk egungo euskerazko zenbaiten forma bera dute: ur, argi, bios...). Ildo horretan bertan kokatzen da euskara Afrikako iparreko hizkuntzekin erlazionatzen saiatzen den teoria. Bigarren teoriak, bestalde, Kaukasoko hizkuntzekin erlazionatuko luke. Nahiz eta asko eta garrantzitsuak izan diren teoria hori defendatu duten ikertzaileak, euskara eta kaukasiarraren alderaketetan erabilitako metodoak kritikak jaso ditu eta bere ondorioen balioa zalantzan jarri da. Orokorrean, baieztatu daiteke euskarak beste hizkuntza batzuekiko dituen ahaidetasun-erlazioak, gaur egun, zehazteke daudela.

 

Gipuzkoan euskararen ofizialtasunak esan nahi du hiztunak eskubidea duela euskara baliozkotasun eta eraginkortasun juridiko osoz erabiltzeko eta inork ezin dio exijitu bere aukerako hizkuntza ofiziala ez den beste bat erabiltzeko. Halaber, eskubidea du erantzuna aukeratu duen hizkuntzan jasotzeko solaskidea erakunde publiko bat denean. Horrenbestez, Euskal Autonomi Erkidegoan dauden botere publiko guztiak behartuta daude euskaraz artatzea hala nahi duten hiritarrak, euskararen ofizialtasun erregimenari atxikita baitaude.

 

Gipuzkoako herritarrek euren harreman publiko eta pribatuetan euskara libreki aukeratzeko eskubidearen oinarriak ondokoak dira: aipatu ofizialtasuna, berdintasunerako eskubidea eta hitz egiteko euskara aukeratzeagatik baztertuak ez izateko eskubidea; botere publiko guztiek 1978ko Espainiako Konstituzioan onartutako eskubide eta askatasun guztiekiko duten lotura, horien artean dagoelarik berdintasunerako eskubidea; eta herritarrek eta botere publikoek indarrean dagoen antolamendu juridikoarekiko duten atxikipena.

 

Euskadin eta bizikiago Gipuzkoan, azken hamarkadetan lehendabizikoz, biztanleriaren gehiengoa zuzenean euskararen berreskurapen eta mantentze prozesuan murgilduta dago. Adibidez, 2001. urtean euskal herritarren erdiak baino gehiagok adierazi zuen ezagutzaren bat zuela; 1981ean, aldiz, soilik hirutik batek adierazi zuen hori. Gipuzkoan 2001. urtean biztanleriaren erdiak baino gehiagok adierazi zuen ondo ulertzen eta hitz egiten zuela euskaraz -euskaldunak-, eta ia %20k zailtasunez ulertzen zuela edota hitz egien zuela -ia euskaldunak-.

 

Grafikoak euskararen bilakaera azaltzen du: 1981etik 2001era, EAEn eta probintzia bakoitzean

Grafikoak euskararen bilakaera azaltzen du: 1981etik 2001era, EAEn eta probintzia bakoitzean

 

Hala eta guztiz ere, portzentaje hori jaitsi egiten da euskararen erabilerari dagokionez, soilik gipuzkoarren %37k erabiltzen baitu etxean hitz egindako hizkuntza gisa.

 

ETXEAN EGITEN DUTEN HIZKUNTZA
2001 Biztanle guztiak Euskara Gaztelania Euskara eta Gaztelania Besteren bat
Euskal .A.E. 2.082.587 20,0 74,1 4,2 1,8
Araba 286.387 3,6 92,1 2,3 1,9
Bizkaia 1.122.637 13,4 81,3 3,5 1,8
Gipuzkoa 673.563 37,8 54,4 6,1 1,7

 

 

AMA-HIZKUNTZA
2001 Biztanle guztiak Euskara Gaztelania Euskara eta Gaztelania Besteren bat
Euskal .A.E. 2.082.587 13,6 77,2 8,4 0,7
Araba 286.387 1,9 93,6 3,5 1,0
Bizkaia 1.122.637 8,6 84,4 6,3 0,7
Gipuzkoa 673.563 27,0 58,3 14,0 0,6

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.