ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



LAGUNTZARAKO MENUAK:


BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Ingurune fisikoa

Geografia

Geografiaren beste atal batzuk

Gipuzkoako ingurune fisikoa oso anitza da. Forma topografikoek -erliebea- eta ezaugarri klimatikoek, nolabait Bizkaiaren antzekoak, Gipuzkoako espazioa antolatzen lagundu dute eta kontuan izan behar dira bai kokapen moduak baita bizimoduak eta paisaiak azaltzerakoan.

 

Hiru gune geologiko bereiz daitezke: Ipar-ekialdea, gai paleozoikoak (arbela, kuartzita eta Aiako Harriko batolito granitikoa) nagusi direlarik; kosta, gai tertziarioekin (hareharria, kareharria, marga, arbela eta buztina) eta lurraldearen gainerakoan nagusi dira gai mesozoikoak, bereziki Kretazeokoak, kareharri eta margazko egiturekin. Askotariko litologia honetan "flysch" egiturak nabarmentzen dira, geruza gogorrak eta bigunak, liburu baten orrien antza dutenak, tartekatuz, Bigarren eta Hirugarren aroetakoak eta gaur izugarri eder agertzen direnak kostako labar malkartsuetan eta itsas urradurazko plataformetan (adibiderik adierazgarrienetako bat Deba eta Zumaia bitartean dago).

 

Gaien trinkotasun ezberdinak eta higadura diferentziak 500 m. eta 1.544 m. bitarteko altuerak dituen erliebea eratu dute, ondoko banaketa duena:

 

  • Itsasertzeko katea,
  • Itsasertz aurreko korridorea,
  • Beren artean paraleloak diren haranak eta zeharka egitura-lerrokadurak mozten dituztenak eta
  • Barneko katea.

Gipuzkoako tektonikan nagusi dira tolesturak -failak, saxoi motakoak, mendebalde-ekialde norabidea dutenak, antiklinaletan, sinklinaletan eta aldapetan oinarrituz garatutako hainbat tolestura-ardatzekin, orogenesi alpetarrak eraginda. Emaitza populaketa baldintzatu duten luzetarako haranak eta egitura motako lorratzak dituen lauki moduko bat da, hiri-kokaleku gehienak kostan kokatzen direlarik ibai-haranak jarraituz, gainerako lurraldea populaketa sakabanatu batez zipriztinduta geratuz

 

Gipuzkoaren mapa tektonikoa

Gipuzkoaren mapa tektonikoa

 

Gipuzkoak oso topografia malkartsua eskaintzen du, non etengabe mendiak, mendilerroak, muinoak, eta haranak tartekatzen diren, lautadetarako lekurik utzi gabe. Soilik kostako sektore oso zehatz batzuetan eta mendilerro banatzaileen behealdean aurki daitezke nolabaiteko garrantzia duten sakonuneak. Gipuzkoako azaleraren hamarren batek soilik eskaintzen du %15tik beherako malda. Hala ere ez dira lur altuak, altimetriak datu esanguratsuak eskaintzen ditu:

 

  • < 200 m. 506 km²
  • 201 m-tik 600 m-ra 1.137 km²
  • 601 m-tik 1.000 m-ra 283 km²
  • 1.001 m eta 1.544 m biartean (Aketegi, Aizkorri mendilerroan) 54 km²

Lurraldearen %26 200 metrotik behera kokatzen den bitartean, oso adierazgarria da Gipuzkoaren %83 600 metrotik behera egotea. Soilik %3 dago 1.000 metroko altitudea baino gorago.

 

Gipuzkoaren mapa topografikoa

Gipuzkoaren mapa topografikoa

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.