ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Tenperaturak

Klima ozeaniko motakoa da, epela-freskoa, tenperatura moderatuekin, urteko oszilazio termiko txikiarekin eta prezipitazio ugariekin, nahiz eta urtean zehar ondo sakabanatzen diren, udako hilabeteetan urriagoak diren arren.

 

Igeldoko meteorologia-behatokian jasotako datuak erreferentzia gisa hartuz, itsasertzean erregimen termikoak urtean 11º C baino gutxiagoko oszilazioa erakusten du, izan ere, hilabete hotzenaren batezbesteko tenperatura 9,1 gradukoa da urtarrilean eta abuztukoa 20,3 gradutan kokatzen da. Soilik urtarrilean, otsailean eta abenduan jasotzen dira 10ºC-tik beherako batezbesteko tenperaturak eta soilik uztailean, abuztuan eta irailean gainditzen dituzte 18º.

 

URTEKO BATEZBESTEKO TENPERATURA
Urteko batezbestekoa Urt. Ots. Mar. Api. Mai. Eka. Uzt. Abuz. Ira. Ur. Aza. Abe.
1997 14,6 8,7 12,0 12,0 12,3 16,2 16,9 17,8 20,9 19,2 17,5 12,4 9,4
1998 13,7 9,9 11,1 11,1 11,0 14,6 17,1 18,4 19,8 18,4 14,0 9,9 8,9
1999 13,6 9,3 6,9 10,4 12,1 16,1 16,4 19,3 20,2 19,7 15,8 8,9 8,6
2000 13,8 6,8 10,2 9,3 11,9 15,6 17,7 18,7 19,5 18,4 14,2 11,0 15,2
2001 13,7 10,0 8,7 13,6 10,9 14,6 16,9 18,2 20,5 17,0 18,7 8,7 6,5
2002 14,0 11,0 10,2 11,6 11,3 13,9 16,0 17,5 17,8 17,8 16,0 12,6 11,8
2003 14,5 7,5 7,5 13,0 13,4 14,7 20,0 19,5 22,7 19,1 13,8 12,9 9,7
2004 13,6 9,2 8,1 8,7 11,0 13,8 18,7 18,5 20,7 18,8 16,6 9,9 8,7
1997-2004 13,9 9,1 9,3 11,2 11,7 14,9 17,5 18,5 20,3 18,6 15,8 10,8 9,5

 

Batezbesteko tenperatura, 1997-2004

 

Batez besteko tenperaturen grafika, hilabeteka

Batez besteko tenperaturen grafika, hilabeteka

 

Gipuzkoa barnealdean oszilazio termikoa zerbait handitzen da 17º edo 18ºC-tara iritsi arte

 

Gipuzkoako tenperaturen mapa

Gipuzkoako tenperaturen mapa

 

Eguneko tenperatura maximoak orokorrean egunaren erdiko orduetan jasotzen dira, eta tenperatura minimoak, gauaren azken orduetan. Horrenbestez, tenperatura maximoek batezbestekoek baino argiago adierazten dituzte eguneko tenperaturak, eta era berean, gauza bera gertatzen da tenperatura minimoekin gauari dagokionean.

 

Jasotzen diren tenperatura maximo eta minimo absolutuen balioak 38ºC-tik gorakoak eta 12ºC-tik beherakoak izan daitezke, hurrenez hurren, batezbesteko balioetatik nabarmen aldenduz, eta argi uzten dute eguraldia oso beroa -orokorrean hego-haizearekin- edo oso hotza -haizea iparrekoa edo ipar-ekialdekoa denean- izan daitekeela, nahiz eta hori une jakin batzuetan eta ez oso sarri gertatzen den.

 

Izozte-egunen kopurua, hau da, tenperaturak uneren batean 0ºC-tik jaisten direnena, interes handiko parametro klimatologikoa da, izan ere, uraren izozte-tenperatura hori muga kritikoa da landare askoren bizitzan.

 

Izozterik gabeko sasoia 280 egun ingurukoa da Donostian eta martxoaren 2tik abenduaren 7ra bitartean irauten du

 

Barnealderantz, balio termikoak muturretarantz doaz, itsasoaren eragin moderatzailea ahulduz doalako edo altitudea handituz doalako; horrela, Legazpik urtarrilean 6º-ko batezbesteko tenperatura jasotzen du eta uztailean, berriz, 20º-koa; izozterik gabeko sasoia murriztu egiten da.

 

Duen izaera ozeaniko orokorrarengatik eta itsasoaren inertzia termikoaren ondorioz, askotan otsaila da, ez urtarrila, urteko hilabeterik hotzena; eta arrazoi berarengatik, abuztua uztaila baino beroagoa izan daiteke.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.