ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Lurzoruak

Lurraldearen aniztasun litologikoa gorabehera, Gipuzkoako lurzoruek nolabaiteko homogeneotasuna dute. Hori hala da prezipitazio kopurua handia delako eta lurzoruak garbitzen dituztelako, azaleretan bereziki azidoa den horizonte bat utziz. Bestalde, hostozabalen basoak dakarren materia organikoak ezberdintasunak ezabatzen laguntzen du.

 

Lurzoru gazteak dira, gutxi garatutako profilak eta ondo ezberdintzen ez diren horizonteak dituztenak, izan ere, lurrak aldapa handiak ditu eta horrek eragindako urradurak ez du behar bezain eraketa-prozesu luzerik ahalbidetzen. Erregolito-arraste bat dago eta lurzoruak hegalaren metaketan amaitzen dira, meteorizatutako harkaitzaren eta lurzoruaren nahasketa, nekazaritza-ustiapenerako interes handikoa.

 

Oro har, lurzoruetan lau multzo edo mota handi bereiz ditzakegu: Lurzoru Arre Hezea, Lurzoru Iluna, Lurzoru Arre Kareharrizkoa eta Lurzoru Alubialak zein Kolubialak.

 

Lurzoru Arre Hezea material silizeoen edo karbonato gutxiko harrien gainean garatu da (Kostaldeko Lerro Tertziarioa, Aiako Harria, Bortziriak, Irimo...), eta AC edo AR motako lurzoruak izatea du ezaugarri (sakontasun gutxikoak), eta horiek humus azidoa dute, eta baseetan asegabetuta daude, dela garbiketagatik, dela jatorrizko ama-harriaren azidotasunagatik.

 

Hala ere, probintziaren erdialdeko marga-kareharrizko materialen gainean Lurzoru Iluneko orban zabal bat garatu da, baina barnealdeko kareharri supraurgoniarretan eta urgoniarretan lurralde hezeetako Lurzoru Arre Kareharrizkoa eta Arre Podsolizatua da nagusi, inguru horretako malda handiek lurzoruaren garbiketa bizia eragiten dutelako (ez dezagun ahantz hor daudela probintziako lekurik garaienak), baita A eta B profileko material humiferoen higadura handia ere. Maldak oso handiak diren lekuetan, baliteke higadurak lurzorua desegin izana, eta litosolak edo arroka biluzia ere baino ez dira agertzen.

 

Azkenik, Koaternarioko materialak dituzten inguruetan lurzoru alubialak eta kolubialak baino ez daude, eta horiek sakontasun gutxikoak dira, eta A-C profilekoak.

 

Gipuzkoaren mapa: landaretza motak

Gipuzkoaren mapa: landaretza motak

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.