ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



LAGUNTZARAKO MENUAK:


BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Gipuzkoako eskualdeak

Banaketa tradizionalaren arabera, Gipuzkoako lurraldea hiru sektoretan bereiz daiteke: itsasbazterra, erdialdea eta goialdea. Itsasbazterreko sektorea etenak dituen sakonunea da. Bertako erliebeak itsasoraino heltzen dira, eta pixka bat okerturiko urradurazko zabalgune edo plataforma lerratuei ematen diete bide; labarren bidez itsasoraino iristen direnak. Itsasadar, badia eta arrantza-portu txikiak ere badira, merkataritza- industria- eta turismo-jarduerei loturikoak.

 

Erdialdeko sektorea Deba, Urola eta Oria ibaietako haranen zati handi bat hartzen duena da. Aipaturikoa hainbat industria-hiriren kokaleku da; ibai-haranen inguruan hiri bakarra osatuz bezala lerratzen direnak. Haranen arteko komunikazioa errazten dutenak, berriz, zeharka kokaturiko bi sakonune natural dira. Aipaturiko sakonuneak Tolosa-Elgoibar bitartekoa, Azpeitia eta Azkoitian barrena igaroz, eta Beasaindik Bergara eta Eibar bitartekoa dira.

 

Goialdeko sektorean industria-sektorea gutxitzen ari da, eta nekazaritza-, baso- eta artzain-ustiapenak ari dira ugaltzen. Arantzazuko Santutegia da hemen nabarmentzekoa, baita Aralar eta Aizkorri mendi-multzoak ere.

 

Banaketa tradizional honetaz gain, geografiaren ikuspuntuaren arabera, ondoko eskualdeak ere aipa daitezke: Bidasoa, Donostialdea, Deba Behea, Deba Garaia, Urola-Kosta, Goierri eta Tolosaldea.

 

 

ESKUALDEEN BANAKETA

  1. Bidasoa Behea (Bidasoa) Hondarribia, Irun

  2. Donostialdea
    1. Oiartzunaldea: Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia
    2. Donostia: Donostia-San Sebastian, Astigarraga
    3. Hernanialdea: Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil

  3. Urola Kosta
    1. Zarautzaldea: Aia, Getaria, Orio, Zarautz
    2. Zumaialdea: Aizarnazabal, Zestoa, Zumaia
    3. Iraurgi: Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil

  4. Deba Behea
    1. Debaldea: Deba, Mutriku
    2. Elgoibar: Elgoibar, Mendaro
    3. Eibar Ego: Eibar, Soraluze

  5. Deba Garaia
    1. Bergaraldea: Antzuola, Bergara, Elgeta
    2. Leintz: Aretxabaleta, Eskoriatza, Leitz-Gatzaga, Arrasate
    3. Oñati: Oñati

  6. Goierri
    1. Urola Garaia: Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu, Zumárraga
    2. Oria Garaia: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Zerain, Gaintza, Gabiria, Idiazábal, Itsasondo, Lazkao, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama

  7. Tolosaldea
    1. Zumebatzarrea: Abaltzizketa, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu, Gaztelu, Legorreta, Lizartza, Orexa, Orendain, Tolosa
    2. Herniobea: Aduna, Asteasu, Larraul, Billabona, Zizurkil

Iturria: Gipuzkoako Bazkundea

Gipuzkoaren mapa: herriak eta ibaiak

Gipuzkoaren mapa: herriak eta ibaiak

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.