ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Bidasoa eskualdea

Gipuzkoako eskualdeak

Gipuzkoako beste eskualde batzuk:

Lur eremu txikiena hartzen duen eskualdea da (71,6 km²), hori horrela delarik, eskualde osoa dena batera begi bistan eduki daiteke, bertan diren talaia zoragarriren batetik. Gipuzkoako ekialdean dago, eta hauek ditu mugak: iparraldean Bizkaiko itsasoa, ekialdean Frantzia, hegoaldean Nafarroa, eta mendebaldean Donostialdeko eskualdea.

 

Bidasoa ibaia da eskualde honetan Gipuzkoa eta Frantziaren arteko muga naturala. Txingudiko badian itsasoratzen da 66 km-ko bidea egin ondoren, batez ere nafar lurretan barna. Badiara bertara heldu aurretik, padurak sortzen ditu itsasoko urarekin nahasirik, nahiz eta azken urteotan padura horien luze-zabalera asko urritu den. Eskualdearen barruan Bidasoa ibaiaren adar garrantzitsuenak Errolasarko etaJaizubia dira.

 

Bidasoa Beherean bi udal bakarrik daude: Irun (55.241 biztanle), Gipuzkoako bigarren herririk handiena, eta Hondarribia (14.818 biztanle). Lehendabizikoa eskualdearen barnealdean dago eta bigarrena, berriz, badiaren alboan. Bi udal horien herriguneak elkarturik daude gaur egun, eta elkargune hori Donostiaren eraginpean dagoen azpimultzo baten buru gertatzen da.

 

Frantziako mugakide izanik, ekonomia jardueraren zati handi bat aduanaren burokraziaren ingurukoa izan da, baita eskualdea zeharkatzen duten bide azpiegituren ingurukoa ere: A-8 autobidea (Bilbao-Behobia) eta N-I errepidea (Madril-Irun), gero Pariseko bidea hartzen dutenak. N -121 eskualdeko errepideak Bidasoa Beherea Nafarroarekin lotzen du; errepide horri esker eskualde honek harreman estuak ditu ipar-ekialdeko nafar herriekin.

 

Trenbide komunikazioetarako geltoki handi bat dago Irunen mugaren bestaldean, Hendaian, jarraipena duena. Bada bide estuko trenbide bat, Eusko Tren, enpresaren mendekoa, Donostia eta Hendaia lotzen dituena. Topo. izenez ezaguna da. Bi trenbide horiei, baliteke agian denbora gutxi barru Abiadura Handiko Trena ere gehitzea.

 

Garraiobideen azpiegituraren barnan, azkenik, Hondarribia ondoan berrogeita hamargarren hamarkadaren amaieran eraikitako aireportua dago. Pista bakarrekoa da, txikia, eta handitzea, bestalde, ia ezinezkoa da, lehendik ere itsasoari kendutako lurren gainean baitago egina. Jasaten duen trafikoa -urteko 125.000 bidaiari inguru- Madril eta Bartzelonaren arteko hegaldi erregularretara mugatzen da.

 

Hondarribiak turismorako bokazioa dauka. Bere gauza ikusgarrien artean, nabarmentzekoak dira antzinako plaza militarra izatetik gelditu zaizkion eraikinak, herrigune zaharra eta hondartza. Udan bisitari asko hartzen ditu eta bai turistentzat baita alboko eskualdeetako biztanleentzat ere derrigorrezko bisita-leku bihurtzen da. Azpimarratu behar da, baita ere, bigarren etxe asko direla herrian.

 

Irunen inguruan antolatzen da aldameneko nafar herrien merkataritza. Diru-trukea aldekoa denean, Iruneko merkataritza-eskaintza mugaz bestaldeko biztanleentzat oso erakargarria da. Alderantziz denean, gipuzkoar asko joan ohi da Hendaia, Donibane Lohitzune, Baiona edo Miarritzeko saltokietara. Irun epai barrutiko burua da; lehen instantzia eta instrukziokolau epaitegi ditu. Osasunaren alorrean, eskualdeko ospitalea dago bertan.

 

Hondarribiko portua -badiaren barruan, Jaizkibelgo magalaren babesean- Gipuzkoako nagusia da baxurako portuen artean eta euskal itsasaldeko bigarrena -Ondarroakoaren atzetik-. Guztira. 58 itsasontzi ditu, 500 bat arrantzale, eta urtean 9.500 t. arrain harrapatzen dira. Itsasontzi horietarik erdia gutxi gorabehera arrantza teknika tradizionaletan aritzen da, pintxoa edo kanabera erabiliz, Cap-Bretongo fosaren inguruan.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.