ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:
Desplegar menú Mostrar buscador

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Urola-kosta

Gipuzkoako eskualdeak

Gipuzkoako beste eskualde batzuk:

Eskualde honen iparreko muga itsasoa da. Ekialdean Donostialdearekin eta Tolosaldearekin egiten du muga; hegoaldean Goierrirekin; eta mendebaldean Deba Garai eta Beherearekin. Guztira 327,2 km²-ko lur eremua dauka, hau da, Gipuzkoakoaren %16,5.

 

Urola ibaia Aizkorriko mendilerroaren iparraldeko isurialdean -Goierriko eskualdean- sortzen da, karst-etako ur jarioen indarrez.Altzolaraz, Ibaieder -urtegia dauka-, Errezil eta Urrestila erreken urak jasotzen baditu ere, isuria batez beste ez du oso ugaria, 8,5 segundo bakoitzeko. Ur goienean Urolak S-N orientabidea hartzen du, baina Zumarraga eta Azkoitia bitartean bihurgune zabal bat egin ondoren, W-E noranzkoa hartzen du Azpeitiraino; bertan, alubioizko ordoki bat osatzen du Izarraitz mendiaren oinean Azpeitiko diapiroan barrena. Handik aurrera, S-N bidea hartzen du ostera Zestoa, Aizarnazabal eta Zumaia zeharkatuz itsasoratzeko, hondar multzo handiak utzirik, 51,5 km-ko bidea egin eta ur barrenean bihurgune handiak egin ondoren.

 

Eskualdeko ipar-ekialdea Oria ibaiak zeharkatzen du. Itsasoratzean alubioizko ordoki bat osatzen du; oraindik orain, padura txiki batzuk gelditzen dira alderdi horretan. Moila luze baten babesean Orioko hondartza dago.

 

Hamaika udalek osatzen dute eskualde hau, guztira 63.693 biztanle dituztela. Zarautz (19.128 biztanle) eta Azpeitia (13.566) dira hirigunerik garrantzitsuenak. Zarautzen eraginpean daude itsasaldeko herriak: Aizarnazabal (539 biztanle), Aia (1.624), Zumaia (8.274), Getaria (2.386) eta Orio (4.248); azken herri hori oso lotua dago Donostiari. Azpeitiak (13.566 biz.) bere eraginpean ditu barrualdeko herriak: Azkoitia (10.134 biztanle), Zestoa (3.481), Errezil (639) eta Beizama (147); azken herri hori bestalde dago Tolosari.

 

Eskualdeko biztanleriaren bilakaera oro har bide ohetik joan dela esan daiteke. 1950ean guztira 40.000 biztanle ziren; 1975ean, 58.000; eta 1992an, 63.693. Gehienetan, itsasaldeko herriak dinamikoagoak izan dira 1986-1991 bitartean, batez ere Zumaia, Zarautz eta Aizarnazabal, baina Orion berriz ez dira biztanleak gehitu. Tolosaldearekin batera, Gipuzkoako eskualderik euskaldunena da Urola-Kostaldea: biztanleriaren %80 mintzatzen da zuzen bi hizkuntzetan.

 

Zerbitzuen sektorean eta industrian lanean ari diren kopuruak berdintsuak dira -%40 inguru-; era berean, eraikuntzan eta lehen sektorean kopuru berdintsuak ari dira lanean -%8 inguru-.

 

Lehen sektoreak beste eskualdeetan baino pisu nabarmenagoa dauka hemen; bereziki herri txiki batzuetan garrantzi handia dauka: Getarian (%36), Aian (%33), Beizaman (%28), Errezilen (%22) eta Orion (%14).

 

Getarian eta Orion arrantzak duen pisuak eragin handia izan dezake lehen sektore horretan hainbeste langile izateko. Eskualde honetan arrantzako 73 itsasontzi dira, horietatik 41 Getarian, 30 Orion eta 2 Zumaian. Getariako portuan urtean. 7.000 t arrain lehorreratzen dira.

 

Komunikazioak, W-E norabidean, errepide hauen bitartez egiten dira: A-8 (Bilbao-Behobia) autobidea; N-634 kostaldeko errepidea; eta EIgoibar, Azpeitia, Azkoitia, Errezil eta Tolosa lotzen dituen GI-2634 errepidea. Bestalde, norabide berean, Gipuzkoa eta Bizkaia lotzen dituen bide estuko trenbidea dago. Urolako arroarekin lotura GI-631 errepidearen bitartez egiten, da (Zumaiatik Zumarragaraino doana), eta Goierrirekin berriz GI-2635 errepidearen bitartez (Azpeititik Beasaineraino doana). Urolako trenbidea azken errepide horren alboz albo zihoan, baina urte luzeen ondoren 80ko hamarkadan zerbitzua kendu eta trenbidea deuseztu zuten. Azpeitiko geltoki zaharrak Trenbidearen Euskal Museoa gordetzen du egun.

 

Turismoari lotutako jarduerak garrantzi handikoak dira kostaldean, batez ere Zarauzko hondartzaren inguruan eta Zestoako bainuetxearen inguruan. Oporretako bigarren etxeak eta udaldiko alokairuzkoak ugariak dira Zarautzen. Azpeitia epai barrutiko burua da; barruti horretan eskualdeko herri guztiak, eta orobat ere Tolosaldeko Bidegoian sartzen dira.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.