ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Aro Modernoa

Historia

Historiaren beste atal batzuk

1500: Gipuzkoareko biztanleria 60.000 bat pertsonakoa da.

 

1510: Debekatu egiten zaio jatorri mairu, judu, agote, ijito, edo ez leinargikoei Gipuzkoan bizilekua hartzea. Horrenbestez gipuzkoarren leinargitasunari eutsi nahi zaio.

 

1525: Carlos I.ak Txit Noble eta Txit Leial titulua ematen dio.

 

1634: Ingelesek Hondarribia, Oiartzun eta Errenteria inbadituko dituzte.

 

XVII. m: Jatorriz amerikarra den artoa sartzea eta hedatzea gipuzkoar landan eta horrek laiaren erabilpen, karezko tratamendu eta ongarritzeari gehiturik nekazaritza-egituraren aldaketa sakona ekarriko du.

 

XVII. m: Industria eta merkataritzaren krisia. Gipuzkoako burdinak lehiakortasuna galtzen du Europan.

 

1700 - 1714: Ondorengotza gerra.

 

1706: Errebolta orokorra Gipuzkoan.

 

1718: Lehen matxinada.

 

1764: Euskalerriko Adiskideen Elkartearen sorrera, nekazaritzan eta industrian aldaketak sartu behar larria zegoelako.

 

1766: Nekazaritza-krisia. Artoarekin hasitako hedapena mugara iritsiko da. Ekoizpen handiagoa lortu beharrak lur-lantzeari emango diote hasiera eta horrek arriskuan jarriko ditu larreak eta ondorioz abelazkuntza. Mendearen amaieran patata lantzeak arnasaldi berria emango die baserritarrei.

 

1766: Bigarren matxinada,ari-alearen garestitasun eta prezio handiarengatik. Azpeitian lehertu zen apirilaren 14an.

 

1767: Jesuiten kanporatzea.

 

1771: Euskalerriko Adiskideen Elkarteak (Ilustratuak) irakastegi bat eratuko du, Bergarako errege Seminarioa, elite landua eta progresuzaleko kideak heziko zituena.

 

Nafarroaren errekonkista-saiakera bakoitzean, Gaztelak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru-miliziak mobilizatzen zituen. Nafarrak aliatu gisa batu ziren indar frantses garantzitsuekin iristen ziren. Horrela, hainbat saiakera egin ziren XVI. mendean zehar. Horren adibide da 1522ko ekainaren 30eko San Martzialeko gudua, non gipuzkoarrek frantziar eta nafarren aurka irabazi zuten. Hondarribiako historiak bereziki islatzen du bere muga-kokapena eta eraso horien historia, izan ere, Gaztelako eta Frantziako erresumen arteko gatazka bakoitzean bere defentsa antolatzen zuen lehendabiziko hiribildua zen.

 

Ongizate materiala herrialdean zabalduz joan zen, Mundu Berritik etorritako diruaren babesean. Eta Amerikarekin egiten zen merkataritzak antzina Flandesekin egiten zena ordezkatu zuen, eta azken hori erabat desagertu zen XVII. Mendearen hasieran. Ordurako Ternuako sardetan bakailao-arrandegiak sustatu ziren eta horietatik gipuzkoarrek arrantza-kopuru handiak ekarri zituzten; baina Utrecht-eko Itunaren ondoren, bizibide hori kendu zieten. Orduan, horren ordez merkataritza-konpainia ospetsu bat eratu zuten, Caracaseko Erret Konpainia Gipuzkoarra. Horrek Venezuelaren moldaeran izan zuela eragina onartu dute historialariek.

 

Burdinolek ezbeharra jasan zuten XVIII. mendean zehar Europako berrikuntza teknologikoei aurre egiteko prest ez zeudelako.

 

Nazioarteko politikari buruzko arrazoiengatik, Berwick-eko dukeak, frantziar mariskalak, Gipuzkoa inbaditu zuen 1719ko apirilean. Donostiak amore eman zuen abuztuaren 1ean. Berwick-ek foruak gordetzea eskaini zien, euskaldunak Gaztelarekin zituzten mugen aduanak itsasertzera aldatu berri zituztenez atsekabetuta zeudela aprobetxatuz. Horretarako negoziaketak hasi zituen hiru euskal entitateekin. Gipuzkoa, 1719ko abuztuaren 7an Frantziako erregearen agindupean jarri zen; 18an, Donostia, eta 29an Araba. Abuztuaren 11n, Bizkaiak diputatu bat bidaltzeko gonbidapena jaso zuen. Berwick-en aurka agertu zen foru-milizia 5.000 gizonez osatuta zegoen. Gerra -Arocenaren hitzetan- bi nazioetako balidoek eragin zuten eta Gipuzkoa Berwick-ekin harremanetan jarri zen, Gipuzkoa Espainiara itzultzen bazen, Ingalaterra eta Frantziak Gipuzkoaren foraltasuna errespetatzeko bermea emateko; horrek nazioarteko diplomazian lehendabizikoz sartzea esan nahi zuen.

 

Matxinadak ere sortu ziren: batetik, 1718an altxatu zen matxinada, Gaztelaren eta Hego Euskal Herriaren arteko aduana kendu nahi zuen kontraforuare dekretuaren aurka. Bestalde, bigarren matxinada hornidura gabeziak eragin zuen, merkatariek ez zituztelako bilduta zituzten zerealak saldu nahi, beren prezio altua mantentzeko xedearekin.

 

Gipuzkoak, 1766 eta lehen karlistaldiaren artean, krisi ekonomiko handia jasan zuen. Horniduren garestitasunak biztanle gehienentzat eutsiezinezko egoera ekarri zuen, bereziki nekazarientzat. Egoera horren ondorioz, 1766ko udaberrian, errebolta edo matxinadak izan ziren; horietatik garrantzitsuena Azpeitikoa izan zen, eta horren ondoren gainontzekoak etorri ziren, bai Gipuzkoan baita Bizkaian ere.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.