ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



LAGUNTZARAKO MENUAK:


BILATZAILE OROKORRA

Gipuzkoako Batzar Nagusien web-aren bilatzaile orokorra:

Gipuzkoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Aro Garaikidea

Historia

Historiaren beste atal batzuk

1794: Konbentzio-gerra. Armada frantsesak Gipuzkoan sartu ziren, Irun, Hondarribia, Pasaia, Lezo eta Hernani hartuz. Donostiak borondatez entregatu zuen bere burua.

 

1800: Probintziak 106.552 biztanle ditu.

 

1800 - 1841: Probintziaren beherakada merkataritza eta industriari dagokienez.

 

1807: Independentzia-gerra. Napoleonen tropak Irundik sartuko dira, Euskal Herria eta penintsularen gainerakoa okupatuz.

 

1815 - 1817: Foru Erregimena murriztuko duten xedapenak.

 

1817: Lehen eskuzko paper-fabrika Tolosan.

 

1833: Lehen Gerra Karlista hasiko da.

 

1839: Gerra karlistaren amaiera. Bergarako Hitzarmena Espartero eta Marotok sinatua. Espainiar Gorteen legeak Foruak berresten ditu, baina aldatzeko aginduz. Euskal autonomiaren aurkako kolpe latza.

 

1841 - 1900: Gipuzkoaren industrializazioaren lehen aldiari ekiten zaio.

 

1842: Estatuko lehen paper-fabrika jarraitua Tolosan

 

1845: Oñatiko Jaurgoa Gipuzkoari atxikiko zaio

 

1846 - 1848tik 1858 - 1860ra: Bigarren Gerra Karlista hainbat alditan.

 

1860: Biztanleria aktiboaren %53 nekazariak dira.

 

1861: Beasainen ezarriko da lehen Labe Garaia.

 

1862: Gasteizko Apezpikutza sortzen da. Gipuzkoa horren mende geratuko da.

 

1872 - 1876: Hirugarren Gerra Karlista.

 

1876: Canovas del Castillo-ren lege-proiektuarekin Foru Erregimenaren azken aztarnak desagertuko dira: autonomia fiskala eta zerbitzu militarrarekiko salbuespena.

 

1878: Foruak abolitzeak Kontzertu Ekonomikoak planteatuko ditu (Diputazioen eta Estatuko Ogasunaren arteko akordioak).

 

1891: Talde sozialistak Donostian eta Tolosan.

 

1895: Sabino Aranak Eusko Alderdi Jeltzalea sortzen du.

 

1900: Probintziak 195.850 biztanle ditu.

 

1900 -1930: Gipuzkoako industriaren sendotze-aldia.

 

1916: UGT eta CNT-k deitutako greba orokorra bizitzaren garestitasunaren aurka. Gipuzkoaren gehiengoak greban parte hartu zuen.

 

1925: Bosgarren eta azken kontzertu ekonomikoa. Ez zen 1927ra arte indarrean sartu.

 

1931: Apirilak 14: Errepublika aldarrikatu zen. Eibarren aldarrikatzen da lehenengoz. Kudeaketa batzordeek ordezkatu zituzten aldundiak.

 

1932: Lehendabiziko Aberri Eguna.

 

1934: Urriko Iraultza: Greba orokorra Gipuzkoan.

 

1936: Uztailak 18, Espainiako Gerra Zibila hasi zen. Errepublikako Gorteek Euskadiko Autonomia Estatutua onartu zuten. Euskadiko lehendabiziko gobernua, Jose Antonio Agirre lehendakari zuela.

 

1937: Gipuzkoa eroriko da eta Kontzertu Ekonomikoak abolituko dira, bere autonomiaren azken aztarnak zirenak.

 

1939: Gerra zibilaren amaiera.

 

1959: E.T.A. (Euskadi Ta Askatasuna) eratu zen.

 

1970: Burgoseko prozesua. Lehendabiziko heriotza-zigorra ETAko hainbat kiderentzat.

 

1974: ETAren zatiketa, ETA militar eta ETA politiko militarrean.

 

1975: Franco hil zen. Aro politiko berri bat ireki zen.

 

1976: Erreforma Politikoari buruzko erreferenduma. Gipuzkoako emaitzak: Abstentzioa, %54,75 ; bai, %41,40; ez, %1,21.

 

1977: Espainiako hauteskunde orokorrak. Gipuzkoa: EAJ, %30,82 ; PSOE, %28,18 ; EE, %9,39.

 

1978: Konstituzioa onartzeko erreferenduma. Gipuzkoa: Abstentzioa, %56,57 ; bai, %27,71 ; ez, %12,79.

 

1979: Hauteskunde orokorrak. Gipuzkoa: EAJ, %26,55; PSOE, %18,25; HB, %17,62.

 

1979: Udal-hauteskundeak ospatu ziren.

 

1979: Euskadiko Autonomia Estatutua onartzeko erreferenduma ospatu zen. Gipuzkoako emaitzak: Bai, %54,91 ; abstentzioa, %40,27; ez, %2,42.

 

1980: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak ospatu ziren. Gipuzkoa: EAJ, %37,35; HB , %17,62; PSOE, %13,80.

 

Fernando VI.aren eta Karlos III.aren erregealdietan, joera zentralistaren ondorioz, foruen aurkako erasoak gogortu egin ziren. 1794an, Frantziako Konbentzioaren ondoren, Napoleonen armadak Bidasoa zeharkatuz Hego Euskal Herrian sartu eta inbaditu egin zuen. Espainiako koroak aurrera zeraman zentralizazio-prozesua zela medio, Gipuzkoan haserrea nagusitu zen eta frantsesekin paktatu nahi izan zuten. Getarian bildutako Batzar Nagusiek Espainiaren menpetik atera ziren, eta Frantziaren protektoratupean ezarriz, Gipuzkoako Errepublika izendatzea eskatu zieten frantsesei. Horiek ez zuten onartu eta Gipuzkoa konkistatu egin zuten.

 

1807an, Napoleonek, Portugal konkistatzeko aitzakiarekin, Espainia konkistatzen du eta 1808an bere anaia Jose Bonaparte izendatzen du Espainiako errege, Carlos IV.a kargutik kenduz. Espainiarrek hasieratik ukatu zuten izendapen hori eta independentzia lortzen saiatu ziren. Espainiako Independentzi Gerrak 1813ra arte iraun zuen eta ingelesen laguntzari esker burutu ahal izan zuten.

 

1810eko otsailaren 8an Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiarekin batera, Napoleon I.ak sortutako Bizkaiko Gobernuaren zati bihurtu zen. Korridore diplomatikoetan eta Garat anaien egongeletan estatu independente baten plana prestatzen ari dira, Ebro ibaiaren ezkerraldeko ertzaren goiko zatiarekin, Napoleonen babesarekin.

 

Bitartean, beste Konstituzio bat eratzen ari da, oraingoan Fernandoren aldeko liberalen eskutik. Gipuzkoako erbesteratu batek, Miguel Antonio Zumalakarregi-k, bere burua Gipuzkoako ordezkari izendatu eta Cadiz-en (1812) foruak alde batera uzten dituen 1812ko Konstituzioa bozkatzen du. Erretiratzean, Napoleonen tropek azken saioa egingo dute Gasteizko 1813ko ekaineko guduaren ondoren. Bestalde, dirudienez ez zen aparteko garrantzia zuen ekintzarik gertatu, Ataun, Segura, Azkoitia eta Azpeitia, Urretxu, Aretxabaleta eta Bergaran jazotako gatazkatxo jakin batzuk izan ezik.

 

Baina Gipuzkoan, Independentziaren gerrako gertaera gorenena Donostian jazo zen. Hiria, 1813an, frantziarrek okupatuta zeukaten, baita gaztelua ere. Orduan, Hernanin ezarrita zeuden Wellington-eko tropa aliatuak agertu ziren. Aliatuak ingeles, espainiar eta portugaldarrak ziren. Graham-ek Urumeari eraso egin zion. Aliatuak 1813ko abuztuaren 31n sartu ziren Donostian eta hamaika bidegabekeria burutu zituzten bertako biztanleekin, askatzaile gisa hartu zituztenekin. San Bizente eta Santa Maria elizek eta beste zenbait etxek besterik ez zuten sutea gainditu. Hiria arpilatu egin zuten, adin guztietako emakumeak bortxatu zituzten eta hiriari su eman zioten.

 

Errealista eta liberalen arteko borrokak, Cadiz-eko Konstituzioak (1812), Riegoren iraultzak (1820) eta Frantziako armadaren esku-hartzeak, San Luisen Ehun Mila Semeekin (1823) Gipuzkoan eragin handia izan zuten, herrialdea bi alderdien artean bereiziz.

 

Lehen Karlistaldiak (1833-39) gogor jo zuen Gipuzkoa. Maroto jeneral karlistak eta Espartero jeneral liberalak Bergaran sinatutako bakearen bidez amaitu zen.

 

Isabel II.a tronutik bota zutenean bigarren Karlistaldia hasi zen (1868); horren ondoren euskal foruak erabat baztertu ziren (1876). Ordutik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Espainiako Ogasunaren artean kontzertu ekonomikoak sinatu dira.

 

1908ko maiatzean, Gipuzkoarra astekari abertzalea agertu zen, Gipuzkoako lehendabiziko afiliatuak biltzeko; apirilean azkenean bildu egin ziren eta lehenengo Gipuzko Buru Batzarra eratu zuten, Ignazio de Lardizabal lehendakari zuela, Aniceto de Rezola lehendakariorde eta bokalak Felipe de Zulueta, Conradi de Egaña eta Isaac Lopez Mendizabal. Elgoibarren urte horretako urrian ospatutako Biltzar Nazionalean abertzaletasunak 1839. urtea baino lehenagoko gauzen egoera lortzera zuzendu zuen bere programa.

 

XX. mendearen hasieran, hazkunde industrial eta demografiko handia izan zen; industrializazioaren ondorioz, etorkin asko iritsi zen Gipuzkoara.

 

Francoren diktaduraren mendean kontzertu ekonomikoak kendu egin ziren. Franco hil ondoren, Gernikako estatutuaren bidez, kontzertu ekonomikoak berrezarri ziren; baita Batzar Nagusiak eta Foru Aldundia ere (1981). Geroztik, Gipuzkoak, Araba eta Bizkaiarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen du.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.